Museo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
70. lerroa:
 
=== XX.mende hasiera: ===
XX. mendeak museoen modernizazioa ikusi zuen. Mende berriaren hastapenean, eta bereizki bi mundu gerren artean, museoa instituzio gisa kritika askoren objektu izan zen: pasadista, akademikoa eta nahastea mantentzea eragozten zitzaion, izatez, kontserbadoreegia zirudien eta ez zuen garaiko arteak zeraman bidea jarraitzen. Garaiko joerak horren adibide ziren, [[Inpresionismo|inpresionismoaren]] kasuan bezala, zeina ez zen ia bildumetan agertzen. Gainera [[Luxemburgo Museoa|Luxemburgo Museoaz]] gain, 1818tik artista bizidunei eskainatako lehena, museo gutxik zituzten lan inpresionistak eskegiak. Hortik, benetazko «[[Arte modernoa|arte modernoaren]]» museo bat sortzeko gutxi batzuek izan zuten ideia. Benetan, [[Pierre André Farcy]], Andry-Fary moduan ezagunagoa, kazetari eta margolari baten eskutik etorriko da erakundearen biziberritzea.Honek 1919an Grenobleko museoa sortu zuen, bertako kontserbatzaile izendatua izanik eta lehenengo arte moderno saila sortu zelarik bertan. Horretarako, artista biziduen eta ez horren famatuen dohaintzak jaso zituen, hala nola, [[Henri Matisse|Matisse]], [[Claude Monet|Monet]] edo [[Pablo Picasso|Picasso]]. [[Marcel Sembat]] bezalako bildumagileek beraien bildumak oinordetzan utzi zizkieten. Grenoble museoa segituan erreferente bilakatu zen Frantzian, eskualdea bisitatzera zetozen turista anglofonoei erakusten zitzailelarik. Horrela, hau eredu harturik, 1919an [[Auguste Rodin]] eskultore famatuak bere bilduma guztia oinordetzan uztearen ordez bere lanari eskeinitako museo baten sorkuntza eskatuko du, [[Rodin museoa|Rodin Museoa]]. Hori dena bere eskulturen hilezkortasuna eta estatuak frantsesak artista bizi baten inguruko museo baten sorkuntza bultzatzearen inguruko eztabaidaren erdian.
 
1919 eta 1920ean Ekialdeko pintura modernoaren museoaren, garai honi eskainitako lehena mundu guztian, [[Mosku|Moskuko]] bi adarrak (MNZJ1 eta 2) ireki ziren. Hau [[Vladimir Lenin|Leninek]] eginiko [[Serguéi Shchukin]] eta [[Ivan Morozov|Ivan Morozoven]] bildumen nazionalizazioari esker gertatu zen. Hauek 800 lanez osaturik zeuden , 1923an Ivan Mozoven jauregian bilduak izan ziren Estatuaren Ekialdeko Artearen Museo Modernoa (GMNZI) sortuz 1941era arte. 1927an [[Claude Monet|Claude Monetek]] [[Tuileriak|Tullerias lorategiko]] [[Orangerie Museoa|orangerie]] aukeratu zuen margolariak 1920an estatuari dohaintzan emandako [[Igebelarrak|Les Nyphéas]] zikloa ipintzeko. [[Essen (Oldenburg)|Essengo]] [[Folkwang Museoa]] 1927an, [[Lodzeko Arte Museoa]] 1930ean eta Otterloko [[Kröller-Müller Museoa]] 1938an abangoardia modernoari irekitzen zaizkien lehen museoen artean kokatzen dira Europan. [[Musée d’art modern]], aldiz, 1937an eratua izan arren ez da 1939 arte inauguratuko, eta ez zituen bere ateak 1947ra arte, gerra ostean, ireki.
 
Garai berean Atlantikoaren beste aldean, gauzak mugitzen jarraitzen zuten. 1929 eta 1931 bitartean Nueva Yorken [[Paul Cézanne|Cézanne]], [[Vincent van Gogh|Van Gogh]], [[Paul Gauguin|Gauguin]] edo [[Georges Seurat|Seurat]] bezalako artista modernoei eskainitako hainbat erakusketa ospatu ziren. Erakusketa hauek 1929an museo baten irekierarekin batera egin ziren. Museo hau [[MOMA|MoMa]] (Arte Modernoaren Museoa) izan zen, eta bertan, Gauguinetik gaur egun arteko artista estatubatuar eta europearrak erakusten ziren. Frantzian 1940ko hamarkadara arte ez dira mota honetako museo berriak irekiko: Parisko [[Tokyoko jauregia|Tokyoko jauregian]] arte modernoko bi museo aurrez aurremegon ziren, estatuarena ([[musée national d’Art moderne]]) eta Parisko hiriarena ([[Musée d’art moderne de la ville de Paris|musée d’art moderne de la ville de Paris)]]. Museo Nazionalak [[Luxemburgo jauregikomuseoa|Luxemburgo museoko]] bildumak [[Jeu de paume|Jeu de Paumerenarekin]] batera biltzen zituen, azken hau lehenengoaren filial bat bilakatu zen, bertan 1922tik atzerriko eskolak topatzen zirelarik, hala nola, [[Vasili Kandinski|Kandinski]], [[Pablo Picasso|Picaso]] edo [[Salvador Dalí]]. Bere lehen zuzendaria, [[Jean Cassou]], [[Henri Matisse|Matisse]], [[Pablo Picasso|Picasso]], [[Georges Braque|Braque]] edo [[Constantin Brâncuși|Brancusi]] bezalako egileekin ornituko du, denak bizirik zeuden egileak izanik.
 
Gerra arteko garaitik 1950eko hamarkadaraino, XIX. mendetik eta ordura arte eginiko praktika museografikoak zalantzan jarri ziren: objektu errepikakorren serieak bitrinetan pilaturik, margoak bata bestearen ondoan estu estu jarririk bi, hiru edo lau maila gainjarrietan, iztuku eta urre gainkargatuz dekoraturiko gelak. Orain estetika zainduagoa nahi zen, objektua bera nabarmendu nahi zen. Horretarako, objektu bakoitza besteengandik gehiago banantzen da, horrek begien mugimendua errazten du, ondoaren neutraltasuna bultzatzen da eta euskarri eta argiteriari garrantzia ematen zaio. Ikasketa galeriak edo erreserbak sortzen dira, dena pentsamendu eskola berri batekin bat doalarik, [[Weimar|Weimarrreko]] (Alemania) [[Bauhaus]] eskolak defendatzen zuena. Eskola hau [[Walter Gropius|Walter Gropiusek]] sortu zuen eta bere irakaslegoaren artean Itten, [[Vasili Kandinski|Kandinski]], [[Paul Klee|Klee]], [[László Moholy-Nagy|Moholy-Nagy]] edo [[Oskar Schlemmer|Schlemmer]] zeuden klaseak ematen. [[Ludwig Mies van der Rohe|Mies van der Rohek]] zuzendu zuen eskola 1930etik 1933ra arte, eskolaren itxiera data eta hau [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] joaten den momentua. 1942an «hiri txiki baterako museo proiektua» marraztu zuen. Orduan banaketak deuseztatzea eta «lana komunitate bizidunetik banatzen duen hesia botatzea» irudikatu zuen.
 
Baina berrikuntza arkitektonikoa ez zen bere hartan gelditu: 1943an Nueva Yorken [[Solomon R. Guggenheim Museoa|Guggenheim museoko Salomon R eraikinaren]] erakusketa galeria sortu zen. 1959an amaitu zen. Hau 430 metroko malda kiribildu batean oinarritzen da, hau bost mailatan banatzen delarik eta aldi berean berrogehi bat geletan. Erakusketa espazio mota honen aukeraketak eztabaida bat baino gehiago piztu du.
 
Museoaren espazio antolaketa berri honetan, askotan aldi bateko erakusketentzako gelak ezartzen dira, hauek pixkanaka-pixkanaka museoaren ohiko lekua bilakatzen direlarik. Mota honetao gaiak, baita arkitektura, kontserbazio edo zaharberritze gaien inguruan nazioarte mailan museoen arloa antolatu egiten da. 1926an, Nazio[[Nazioen BatuenLiga|Nazioen Ligaren]] babespean, [[Museoen Nazioarteko Bulegoa]] sortu zen, Honek Mouseion aldizkaria argitaratu zuen. Zortzi urte beranduago, 1934ean Bulegoak Madrilen antolaturiko hitzaldi batean arkitekturaren arloko neurriak eta arte museoen garapena batu zituen, hortik gutxira museografia eskuliburu batean argitaratua. 1946an [[UNESCO|Unescoren]] barneko museoen lankidetzarako nazioarteko antolakuntza berri bat sortu zen: [[Museoen Nazioarteko Kontseilua|Museoen Nazoarteko Kontseilua]] (International Council of Museums, edo ICOM). 18 urteetan zehar, 1948tik 1966ra arte, [[Georges-Henri Rivière|Georges-Henri Rivièrek]] zuzendu zuen, [[Arte eta Herri Ohituren Museo Nazionala|Arte eta Herri Ohituren Museo Nazionalaren]] sortzaileak. Deskolonizazio eta modernizazio garai berrietara egokituko zen museologia berri baten bultzatzaile izan zen, bereziki etnografian, museoek garapen sozialean parte izan zitezen eta ez soilik iraganaren gordailu. Ideia hauetatik sortu ziren [[Ekomuseo|ekomuseoak]]. Europan XIX. mende amaieran sortutako museo etnografikoen ondorengo ziren. «Lekuko museo» hauek , 1960ko hamarkadatik, habitatera, ingurumenera eta baita ingurune industrialean jardun ziren. Izan ere, 1970eko hamarkadan garatu zen nazioarte mailan eman zen museoen ugaritze mugmendu handi baten parte izan ziren. «[[Interpretazio Zentro]]» deituriko toki hauek aniztasunean ikusten zuten lurralde, nekazaritza jarduera edo ondare industrial baten inguruko aitortzan komunitate etniko edo sozialen identitatea adierazteko modua.
 
== Motak ==