Euskarazko Wikipedia (webgunea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 194.140.132.11 (eztabaida) wikilariaren 6168995 berrikuspena desegin da Testa desegin
Etiketa: Desegin
68. lerroa:
Egiaz, Wikipediaren barnean, oraintxe, nahiko arrakastatsuak izaten ari diren zenbait proiektu ikusten ari gara, Europako hizkuntza txikietan. Beharbada, [[gales (hizkuntza)|galesez]] jakitea ez da erabat beharrezkoa izango. Galesez jakinda [[ingeles]]ez ez dakiten pertsonen kopurua oso txikia da, eta urtero txikiagotuz doa. Hortaz, zergatik dugu Galesezko Wikipedia bat? Bada, jendeak horixe nahi zuen, eta horregatik egiten ari dira. Eta euren hizkuntza iraunaraztea da zio nagusia. Euren ama hizkuntza da, eta bizirik mantendu nahi dute, haren literatura bizirik mantendu nahi dute. Jakina, beste hizkuntza txiki handiago batzuek, hala nola [[euskara]]k eta [[katalan]]ak, oso proiektu arrakastatsuak dituzte. Argi eta garbi ikusten dut guztiz zentzuzkoa dela elkarlan proiektuen bidez zeuen hizkuntzaren eta kulturaren zatiak iraunaraztea.|[[Jimmy Wales]], [[2007]]}}
 
=== 2008 puto donalddd trumpppppppppppp ===
[[2008]]ko [[urtarrilaren 25]]ean, [[Argia Sariak|Sareko Argia]] saria jaso zuen Euskal Wikipediak, ''[[Argia]]'' aldizkariak emanik. [[2008]]ko [[apirilaren 6]]an, 25.000 artikuluen marka gainditu zuen; [[2009]]ko [[otsailaren 19]]an, 35.000 artikuluena, [[2009]]ko [[uztailaren 15]]ean, 40.000 artikuluena eta [[2009]]ko [[urriaren 13]]an 45.000 artikuluena. [[2009]]ko [[abenduaren 30]]an 50.000. artikulura iritsi zen. [[2010]]eko [[apirilaren 12]]an, 55.000 artikuluen muga igaro zuen.