Museo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
67. lerroa:
Baina hekuntza artistikoak beste forma batzuk ere hartu zituen: arte museoak momentu horretan, ikasle eta artisten formakuntzarako gune moduan balio izan zuen. Hauek ez diote utziko mende guztian zehar, museo nagusietako maisuen margoak «kopiatzeari» eta bereziki Louvren, non, arauak jarri behar izan zituzten: koadro bat ezin zen hiru pertsona baino gehiagorengatik batera kopiatu. Eskulturen kopia ere martxan jarri zen: 1840an Louvreko fundizio tailerreko katalogoak 300 molde zituen; 1885ean ia mila zituen eta 1927an, tailerraren itxieraurtean, 1500etik gora, hauek 1882an [[Trocadero jauregia|Trocadero jauregian]] sortutako ''musée de la sculpture comparée (''eskultura konparatuaren museoa) dohaintzan eman zitzaizkion. Museoak [[musée des monuments français]], izena hartu zuen Iraultzaren garaian sortutako museoari aipua egin nahian. Gaur egun [[Chaillot jauregia|Chaillot jauregian]] kokatutako [[Arkitekura eta ondarearen hiria|Arkitekura eta ondarearen hiriaren]] zati bat da. Frantziako hiriburutik at arte museoak biderkatu egin ziren: Amiensekoak 1867an eraikin berria inauguratu ondoren, Grenoble, Marsella, Rouen, Lille eta Nantes. Gauza bera gertatu zen Europatik kanpo: Kandan [[Montrealko Arte Ederren Museoa]] sortu zen 1860an eta Estatu Batuetan 1870ean [[Metropolitan Museum of Art|New Yorkeko Arte Museo Metropolitarra]] eta [[Bostongo Arte Ederren Museoa]] inauguratuko dira, [[Filadelfiako Arte Museoa]] 1877an eta [[Chicagoko Arte Institutua]] 1879an. Bide bera jarraituz europan [[Kunsthistorisches Museum|Kunthistorisches Museuma]] sortu zen Vienan 1891, etab.
 
Mendearen bigarren erdialde honetan jendearen bertaratzea ez zen bakarrik museo handien kasuan ematen, baizik eta erakusketa handien kasuetan ere. Horrela museo publikoaren erabilera soziala agerian gelditzen da: «jenioaren lanak geroari dagozkiote eta eremu pribatutik atera behar dute mirespen publikoari eskaintzeko» idatzi zuen [[Alfred Bruyas|Alfred Bruyasek]], [[Gustave Courbet|Gustave Coubeten]] lagun eta babesleak, 1868an [[Montpellier|Montpellierreko]] hiriari bere bilduma eskaini zionean. Horrela, 180ko hamarkadatik, Louvren erakusketak antolatzen ziren, eta ez bakarrik arte erakusketak. Izan ere, XIX. mendean idustria asko garatu zen eta museoan frantziako industriaren zenbait produktu erakutsi zitezketen. Horrela marrazketa eskolak, erakusketa unibertsalak, eta arte apliaktuaren inguruko museoak sortuko dira. Horietako lehena Londresen sortuko da 1852an,hiri berean urte bete lehenago [[munduko lehen erakuskera unibetsala]] ospatu ondoren. Henri Cole, enpresari eta gizon victoriarrak amaitu berri zen erakusketa unibertsalean erakutsitako objektuak 500 librengatik erosi eta bilduma iraunkor bat osatzeko agindu zuen. [[South Kensington|South Kensingtonen]] lursail bat aurkitu zuen eta, segituan, bilduma anitz, arte eskola, anfiteatroa eta liburutegia zituen museoa eredu bihurtu ziren. [[Victoria and Albert Museum]] bezala berrizendu zen. Datozen urteetan arte dekoratiboaren inguruko beste zenbait museo sortu ziren, Vienatik hasi eta Budapesteraino, Stockholm eta Berlinetik pasaz. Frantzian, ez da 1905arte horrelako museorik agertuko. Hala ere, 1856an, Lyonen antzeko museo bat egitea erabaki zen hiriko merkataritza ganberaren erabakiz. Hurrengo urtean Manchesterren arte erakusketa ambiziotsu bat izan zen, Arte Treasures. Antzinako artearen sintesia izan nahi zuen, margo, ekultura eta arte garaikidearen atzera begirako erakusketa bat izanik eta arte dekoratiboa eta margo britaniar garaikide batzuk zituelarik. Horresnbesteko arrakasta izan zuen, ezen Londresko tren bereziak ere jarri behar izan zituzten. Erakusketek eta museoek herritarren artean zuten arrakasta XIX. mendeko azken laurdena markatu zuen instrukzio eta zabalpen politika baten ondrioa zen. Bereziki Frantzian «museoaren berrantolapena eskolaren korolarioa da» 1881eko ministeritzako zirkular baten arabera. Kantoietako museoen aldeko gobernuaren asmoak, elkarteak nagusitzen diren kanpainen bidez bideratzen da, Edmond Groult, [[Lisieux|Liseuxeko]] abokatuak zuzendurikoa moduan: «heziketaren bidez moralizatzea, arteekin liluratzea, zientziekin aberastea» zen gauzen irakasgaien militante hau, honelako berrogehita hamarren bat entziklopedia txiki sortzea bultzatu zuelarik. Beste batzuk,ambiziotsuagoak, [[Émile Guimet]] industriagizonaren moduan, museo zehatzagoak sortu zituzten. Honek gizakiaren zriontasuna bilatu zutenei begira, erlijio sortzaileak zirela ikusi zuen eta, hortik lehen aldiz, Lyonen (1879) eta ondoren Parisen (1889) Ekialdeko erlijioen historiaren museo baten sorkuntza. Gaur egun bere izena darama, [[Guimet Museoa]]. [[Fitxategi:Guggenheim_Bilbao_Museum.jpg|thumb|Bilboko Guggenheim Museoa]]XIX. mendeko museoen inguruko azken atala museo etnografikoena izan zen. Bitxikerien kabineteen ondorengoak izan ziren, explorazio bidaiekin aberastuak eta inperio kolonialen formakuntzari esker ondoren. [[Etnografia]] bera, zientzia bihurtzen ari zenean sortu zen, hau da, XIX. mende erdialdean. Horregatik 1837tik, Japoniako bidaiko itzuleran Philip Frantz Von Siebold botanikariak Herbeheretako erregearen agindu bat jaso zuen esanez jakitera eman zuen bildumekin museo bat antolatzeko. Horrela sortu zen [[Leiden|Lleidengo]] Voor Volkerkunde museoa. Adibidea Alemaniara zabaldu zen, Leipzig, Munich eta Berlinera, konkretuki. Parisen [[1878ko Erakusketa Unibertsala|1878ko Erakusketa Unibertsalaren]] datorren egunean [[E-T Hamy]], Historia Naturalaren museo nazionalean Antropologia irakaslea, Trocadero jauregian museo etnografiko bat irekitzeko agindua jaso zuen. Erresuma Batuan , 1883an, Oxfordeko Unibertsitatea Pitt-Riversen generalaren doaintzaz baliatu zen, berak hasitako armen bilduma jarraitzeko. Orduan iritsi ziren berrikuntza museografikoak herrialde eskandinabiarretara: beren izaera nazionalaren desira indartsu batek mugiturik , ikerketa etnografikoek herri-tradizioen nabaritasunak kontserbatzera eraman zituen. Horrela sortuz 1873an Nordiska Museel Estockholmon,«jatorri eskandinabiarra duten hizkuntza bat hitz egiten den» eskualdeei eskainitako museo bat. Baserri zein hiri giroko objektuak bertan «figura eta taldeez girotutako bizitza intimoa eta etxeko lanak errepresentatzen dituzten barnealdeak» aurkezten ziren. Bertan baserri girok zein hirikoak bertan aurkeztu ziren. Barnealdeen errepresentazio hau argizari museoetan oinarritua zeoen, garaian oso modan zegoena, [[musée Grévin]]-en kasuan gertazten zen moduan, Parisen 1882an inauguratua. 1884ean [[Trocadero museoa|Trocadero museoan]] Europa areto bat ireki zen, barnealde bretoi bat tamaina naturaleko zazpi manikiz osatua ikusten delarik. Azkenik, museo etnografikoen alorrean kokaturik, 1827an [[Marinaren museoa]] sortu zen Louvreko hamar bat aretoetan. Bertan, batetik « barku zahar zein brrien maketak» erakusten ziren, eta bestetik, itsasgizonek frantsesek ekarritako urruneko bitxikeriak. Lehen aretoan, [[La Péruse|La Pérouse]], [[la Boussole eta l’Astrolabe]] itsasontzien hondakinez ( kanpaiak, kanoi tutuak, ainguraketa zatiak...)osaturiko piramide bitxi bat sortu zen, hauek 1788an [[Vanikoro]] irlan (ozeano pazifikoa) ondoratu zirelarik. 1943an [[Marinaren Museo Nazionala]] ere Trocadero jauregira lekualdatu zen .
 
=== XX.mende hasiera: ===
XX. mendeak museoen modernizazioa ikusi zuen. Mende berriaren hastapenean, eta bereizki bi mundu gerren artean, museoa instituzio gisa kritika askoren objektu izan zen: pasadista, akademikoa eta nahastea mantentzea eragozten zitzaion, izatez, kontserbadoreegia zirudien eta ez zuen garaiko arteak zeraman bidea jarraitzen. Garaiko joerak horren adibide ziren, inpresionismoaren kasuan bezala, zeina ez zen ia bildumetan agertzen. Gainera Luxemburgo Museoaz gain, 1818tik artista bizidunei eskainatako lehena, museo gutxik zituzten lan inpresionistak eskegiak. Hortik, benetazko «arte modernoaren» museo bat sortzeko gutxi batzuek izan zuten ideia. Benetan, Pierre André Farcy, Andry-Fary moduan ezagunagoa, kazetari eta margolari baten eskutik etorriko da erakundearen biziberritzea.Honek 1919an Grenobleko museoa sortu zuen, bertako kontserbatzaile izendatua izanik eta lehenengo arte moderno saila sortu zelarik bertan. Horretarako, artista biziduen eta ez horren famatuen dohaintzak jaso zituen, hala nola, Matisse, Monet edo Picasso. Marcel Sembat bezalako bildumagileek beraien bildumak oinordetzan utzi zizkieten. Grenoble museoa segituan erreferente bilakatu zen Frantzian, eskualdea bisitatzera zetozen turista anglofonoei erakusten zitzailelarik. Horrela, hau eredu harturik, 1919an Auguste Rodin eskultore famatuak bere bilduma guztia oinordetzan uztearen ordez bere lanari eskeinitako museo baten sorkuntza eskatuko du, Rodin Museoa. Hori dena bere eskulturen hilezkortasuna eta estatuak frantsesak artista bizi baten inguruko museo baten sorkuntza bultzatzearen inguruko eztabaidaren erdian.
 
1919 eta 1920ean Ekialdeko pintura modernoaren museoaren, garai honi eskainitako lehena mundu guztian, Moskuko bi adarrak (MNZJ1 eta 2) ireki ziren. Hau Leninek eginiko Serguéi Shchukin eta Ivan Morozoven bildumen nazionalizazioari esker gertatu zen. Hauek 800 lanez osaturik zeuden , 1923an Ivan Mozoven jauregian bilduak izan ziren Estatuaren Ekialdeko Artearen Museo Modernoa (GMNZI) sortuz 1941era arte. 1927an Claude Monetek Tullerias lorategiko orangerie aukeratu zuen margolariak 1920an estatuari dohaintzan emandako Les Nyphéas zikloa ipintzeko. Essengo Folkwang Museoa 1927an, Lodzeko Arte Museoa 1930ean eta Otterloko Kröller-Müller Museoa 1938an abangoardia modernoari irekitzen zaizkien lehen museoen artean kokatzen dira Europan. Musée d’art modern, aldiz, 1937an eratua izan arren ez da 1939 arte inauguratuko, eta ez zituen bere ateak 1947ra arte, gerra ostean, ireki.
 
Garai berean Atlantikoaren beste aldean, gauzak mugitzen jarraitzen zuten. 1929 eta 1931 bitartean Nueva Yorken Cézanne, Van Gogh, Gauguin edo Seurat bezalako artista modernoei eskainitako hainbat erakusketa ospatu ziren. Erakusketa hauek 1929an museo baten irekierarekin batera egin ziren. Museo hau MoMa (Arte Modernoaren Museoa) izan zen, eta bertan, Gauguinetik gaur egun arteko artista estatubatuar eta europearrak erakusten ziren. Frantzian 1940ko hamarkadara arte ez dira mota honetako museo berriak irekiko: Parisko Tokyoko jauregian arte modernoko bi museo aurrez aurremegon ziren, estatuarena (musée national d’Art moderne) eta Parisko hiriarena (musée d’art moderne de la ville de Paris). Museo Nazionalak Luxemburgo jauregiko bildumak Jeu de Paumerenarekin batera biltzen zituen, azken hau lehenengoaren filial bat bilakatu zen, bertan 1922tik atzerriko eskolak topatzen zirelarik, hala nola, Kandinski, Picaso edo Salvador Dalí. Bere lehen zuzendaria, Jean Cassou, Matisse, Picasso, Braque edo Brancusi bezalako egileekin ornituko du, denak bizirik zeuden egileak izanik.
 
Gerra arteko garaitik 1950eko hamarkadaraino, XIX. mendetik eta ordura arte eginiko praktika museografikoak zalantzan jarri ziren: objektu errepikakorren serieak bitrinetan pilaturik, margoak bata bestearen ondoan estu estu jarririk bi, hiru edo lau maila gainjarrietan, iztuku eta urre gainkargatuz dekoraturiko gelak. Orain estetika zainduagoa nahi zen, objektua bera nabarmendu nahi zen. Horretarako, objektu bakoitza besteengandik gehiago banantzen da, horrek begien mugimendua errazten du, ondoaren neutraltasuna bultzatzen da eta euskarri eta argiteriari garrantzia ematen zaio. Ikasketa galeriak edo erreserbak sortzen dira, dena pentsamendu eskola berri batekin bat doalarik, Weimarrreko (Alemania) Bauhaus eskolak defendatzen zuena.Eskola hau Walter Gropiusek sortu zuen eta bere irakaslegoaren artean Itten, Kandinski, Klee, Moholy-Nagy edo Schlemmer zeuden klaseak ematen. Mies van der Rohek zuzendu zuen eskola 1930etik 1933ra arte, eskolaren itxiera data eta hau Estatu Batuetara joaten den momentua. 1942an «hiri txiki baterako museo proiektua» marraztu zuen. Orduan banaketak deuseztatzea eta «lana komunitate bizidunetik banatzen duen hesia botatzea» irudikatu zuen.
 
Baina berrikuntza arkitektonikoa ez zen bere hartan gelditu: 1943an Nueva Yorken Guggenheim museoko Salomon R eraikinaren erakusketa galeria sortu zen. 1959an amaitu zen. Hau 430 metroko malda kiribildu batean oinarritzen da, hau bost mailatan banatzen delarik eta aldi berean berrogehi bat geletan. Erakusketa espazio mota honen aukeraketak eztabaida bat baino gehiago piztu du.
 
Museoaren espazio antolaketa berri honetan, askotan aldi bateko erakusketentzako gelak ezartzen dira, hauek pixkanaka-pixkanaka museoaren ohiko lekua bilakatzen direlarik. Mota honetao gaiak, baita arkitektura, kontserbazio edo zaharberritze gaien inguruan nazioarte mailan museoen arloa antolatu egiten da. 1926an, Nazio Batuen babespean, Museoen Nazioarteko Bulegoa sortu zen, Honek Mouseion aldizkaria argitaratu zuen. Zortzi urte beranduago, 1934ean Bulegoak Madrilen antolaturiko hitzaldi batean arkitekturaren arloko neurriak eta arte museoen garapena batu zituen, hortik gutxira museografia eskuliburu batean argitaratua. 1946an Unescoren barneko museoen lankidetzarako nazioarteko antolakuntza berri bat sortu zen: Museoen Nazoarteko Kontseilua (International Council of Museums, edo ICOM). 18 urteetan zehar, 1948tik 1966ra arte, Georges-Henri Rivièrek zuzendu zuen, Arte eta Herri Ohituren Museo Nazionalaren sortzaileak. Deskolonizazio eta modernizazio garai berrietara egokituko zen museologia berri baten bultzatzaile izan zen, bereziki etnografian, museoek garapen sozialean parte izan zitezen eta ez soilik iraganaren gordailu. Ideia hauetatik sortu ziren ekomuseoak. Europan XIX. mende amaieran sortutako museo etnografikoen ondorengo ziren. «Lekuko museo» hauek , 1960ko hamarkadatik, habitatera, ingurumenera eta baita ingurune industrialean jardun ziren. Izan ere, 1970eko hamarkadan garatu zen nazioarte mailan eman zen museoen ugaritze mugmendu handi baten parte izan ziren. «Interpretazio Zentro» deituriko toki hauek aniztasunean ikusten zuten lurralde, nekazaritza jarduera edo ondare industrial baten inguruko aitortzan komunitate etniko edo sozialen identitatea adierazteko modua.
 
== Motak ==