Etxekoandre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
No edit summary
4. lerroa:
'''Etxekoandrea''' —edo, [[bizkaiera]]z, '''ugazabandrea'''— [[familia]] batean [[etxeko lan]]en eta familiako kideen elikadura, hezkuntza eta zaintzaren ardura duen [[emakume]]a eta berari dagokion [[genero-rol]]a da. [[Euskal Herriko matriarkatua|Euskal matriarkatua]] izeneko teoriaren aldekoen iritziz, ordea, [[Euskal Herria]]n etxekoandreak rol berezia izan du historian, etxearen antolaketa eta erabaki boterea bereganatu duela baiteritzote.
 
== Ekonomia ==
{{zirriborro}}
Ekonomista feminista batzuk diote, etxekoandreen lana ez dela behar bezain beste kontutan hartzen,. Etxekoandreek ordu asko egiten dituzte lan astean, soldatarik gabe.
 
== Gizarte tradizionala ==
{{commonskat}}
Milaka urteetan zehar gizonen lana ehiza eta nekazaritza izan dira; hau da, elikagaiak edota dirua etxera ekartzea izan da, eta emakumeen lana berriz, umeak zaintzea, janaria prestatzea, garbiketa eta horrelakoak izan dira.
 
== Gizarte garaikidea ==
[[XIX. mendea|XIX.mendea]]<nowiki/>n, [[Industrializazio|industrializazioa]] hasi zen herrialdeetan, geroz eta emakume gehiagok utzi zioten etxekoandre izateari eta gizonek egin ohi zituzten lanak egiten hasi ziren. Baina hala ere, arau soziala gizonen lana etxera dirua eramatea eta emakumeak etxen geratzea zen.
 
[[XX. mendea|XX.mende]]<nowiki/>etan, bi Mundu Gerretan, emakumeak etxean eta etxetik kanpo lana egiten hasi ziren aldi berean (fabrika, enpresa eta landan), gizonak gerran zeuden bitartean. Honi esker emakumeak lana egiteko gai zirela erakutsi zuten eta lanean segi zuten.
 
[[1960ko hamarkada]]<nowiki/>n, herrialde okzidentaletan, emakume batek lana egin eta ikasketak izan zitzakeela, geroz eta onartuago zegoen.
 
[[XX. mendea|XX.mendea]]<nowiki/>ren bukaerarako, familia askorentzat zaila zen gizonaren soldatarekin bakarrik bizitzea, beraz emakumeak etxean eta etxetik kanpo lan egitera behartzen zituen. {{commonskat}}
 
[[Kategoria:Emakumea]]