Ireki menu nagusia

Aldaketak

55 bytes added ,  Duela 1 urte
]]
'''Skeleton'''a [[XIX. mendea|XIX. mendean]] [[Suitza]]<nowiki/>n sortutako neguko irristatze kirol modalitate zaharrena da, non pertsona bat buruz ahoz etzaten den gorputz-[[lera]] txiki batean eta izoztutako pista batean zehar irristatzen den. Helburua, helmugara aurkariak baino lehenago iristea da. Skeletona, [[Bobsleigh|bobsleigha]] eta [[Luge|lugea]] ez bezala, banakako kirola da. Bobsleigha bezala, lasterketa ibilbidearen goiko aldeko hasierako atean hasten da lasterketa batekin. Kirolaren izena, lerari dagokio, lerak giza hezurduraren itxura baitu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=skeleton sledding {{!}} Definition, History, & Facts|hizkuntza=en|url=http://www.britannica.com/EBchecked/topic/547402/skeleton-sledding|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2018-03-27}}</ref>
 
 
 
[[Neguko Olinpiar Jokoak|Neguko Olinpiar kirola]], banakakoa, gorputz-lera baten gainean irristatuz izotz-zirkuitu batean jaistean datzana. Pilotua ahoz behera etzanda doa lera baten gainean, burua aurrerantz duela.
 
Argi dagoena kirol hau Suitzan asmatua izan zela da. [[1905]]<nowiki/>ra arte skeletona Suitzan praktikatzen zen soilik eta hortik [[Austria]]<nowiki/>ra hedatu zen lehenik eta hortik [[Europa]] osora. [[1908]] eta [[1910]]<nowiki/>ean jada txapelketak ospatzen ziren [[Semmering Pass]]<nowiki/>en, Austrian. [[1892]]<nowiki/>an [[L. P. Child]]<nowiki/>ek momentuko lera eraldatu zuen eta [[hezurdura]] forma eman zion. Bertatik aurrera esaten da hasi zela kirola “Skeleton” deitzen.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=History|data=2014-02-14|url=https://web.archive.org/web/20140214001619/http://www.fibt.com/skeleton/history.html|sartze-data=2018-03-27}}</ref> [[1923]]<nowiki/>an [[Federation Internationale de Bobsleigh et de Tobogganing]] (FIBT) sortu zen, gaur egun kirol modalitate honen kudeatzaile nagusi dena. Hiru urte beranduago, [[Nazioarteko Olinpiar Batzordea|Nazioarteko Olinpiar Batzordeak]] [[bobsleigh]]<nowiki/>a eta skeletona kirol olinpiko bezala aitortu zituen. Horrela, [[1928]]<nowiki/>an Saint-Moritzeko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzea ahalbidetu zitzaion, baina ez zen berriro errepikatu [[1948ko Neguko Olinpiar Jokoak|1948ra]] arte.<ref name=":0" /> Kirola ez zen Programa Olinpikoan erantsi [[2002]]<nowiki/>ko [[Salt Lake City]]<nowiki/>ko ([[Utah]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]) [[2018ko Neguko Olinpiar Jokoak|olinpiar jokoetara]] arte. Momentu horretan, skeletona jende askoren interesa irabazten hasi zen eta lehiaketetako praktikatzaileak irabazten, txapelketa ofizialen garrantzia areagotuz. [[2015]]<nowiki/>ean FIBTari izena aldatu zitzaion eta gaur egun [[Bobsleigh & Skeleton Federation]] (IBSF) bezala ezagutzen da. Estatutuak [[2016]]<nowiki/>an sortu ziren.<ref>{{Cite web|url=http://www.ibsf.org/images/documents/downloads/IBSF_Statutes_01082016.pdf|izenburua=IBSF Statutes|sartze-data=2018-03-28|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=PDF}}</ref>
 
 
 
2002tik aurrera esan bezala kirolak interesa irabazi zuen eta gaur egun izotz pista naturala izateko zailtasuna edo ezintasuna duten herrialdeetan ere praktikatzen da. Horien artean, [[Australia]], [[Zeelanda Berria]], [[Bermuda]], [[Irak]], [[Israel]], [[Hegoafrika]], [[Brasil]], [[Mexiko]] eta [[Argentina]] besteak beste. Halaber, emakume zein gizonezkoen modalitateak bereizten dira neguko kirol honetan. IBSFak gutxienez hiru pilotu kualifikatu ez dituzten eta garatzeko bidean dauden herrialdeei babesa ematen die, bai ekonomiko, zein bidai eta entrenamenduetan. [[2017]]<nowiki/>an gizonezkoen 20 federazio nazionalek eta emakumezkoen 11k jaso zuten babesa.<ref>{{Cite web|url=http://www.ibsf.org/images/documents/downloads/Development/2017_2018/IBSF_Emerging_Nations_Support_Package_2017-18_am.pdf|izenburua=IBSF Emerging Nations Support Package 2017/18|sartze-data=2018-03-27|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=PDF}}</ref>
Skeletonaren araudia oso sinplea da. Oinarria, zirkuitu batean egiten den lasterketa batean du eta lasterketa denbora gutxienean amaitzen duena izango da irabazlea. [[Neguko Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetan]] 4 jaitsiera burutzen dira eta denbora ofiziala 4 denboren batuketa izango da.
 
== Materiala ==
==Hauek Materialadira gaur egun skeletonean erabiltzen diren materialak:<ref>{{Erreferentzia|abizena=dsm|izenburua=Deportes Invierno - Luge, Skeleton, Bobsleigh|hizkuntza=Spanish|url=http://www.deportesinvierno.info/Luge-Skeleton-Bobsleigh.html|aldizkaria=www.deportesinvierno.info|sartze-data=2018-03-09}}</ref> ==
* Alpetar lasterketetarako krosko berezia, kokotsa babesten duena.
* Gorputzera doitzen den lasterketarako zuntz sintetikoko jantzia, airearekiko erresistentzia txikiena ezarriko duena.
[[XIX. mendea|XIX. mendean]] erabilitako lerak sortzeko [[Kanada|Kanadan]] eta [[India|Indian]] garraiorako erabiltzen ziren leretan oinarritu ziren. [[1892]]<nowiki/>an, L.P. Child-ek lerari egindako eraldaketa batzuen ostean sortu zen gaur egun metalezko hezurdura antza duen lera eta Amerikako kirolari bira bat eman ziona. [[1902]]<nowiki/>an [[Arden Bott]]<nowiki/>ek eserleku irristakor bat gehitu zion lerari kirolariek euren pisua ibilbidearen arabera aldatu ahal izateko. Gaur egungo leretan ez da ezaugarri hori aurkitzen.
 
[[2010]]<nowiki/>ean, FIBTak leraren materialak mugatu zituen. Leraren ertzak [[altzairu]]<nowiki/>zkoak izan behar dute eta ezin dute norabide zein balaztatze elementurik eraman. Oinarria aldiz, [[plastiko]]<nowiki/>zkoa izan daiteke. Leraren alboetan aurkitzen diren eskuleku eta topeak kirolaria lasterketan zehar finkatzen laguntzen dute.<ref>{{Cite web|url=http://www.ibsf.org/images/documents/downloads/2015_International_Rules_SKELETON.pdf|izenburua=IBSF International Skeleton Rules|sartze-data=2013-03-27|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=en|formatua=PDF}}</ref> Hona hemen leraren ezaugarri teknikoak:
 
 
 
Dimentsioak:
1.617

edits