Irakite-puntu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Likido baten '''irakite-puntua''' likidoaren lurrun-presioa eta inguruneko presioa berdina izateko likidoak izan behar duen tenperatura da. Beste modu batera esanda,...
 
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
[[Huts]]ean dagoen likido baten irakite-puntua, [[presio atmosferiko]]aren pean dagoenean baino baxuagoa da. Era berean, giro-presioa altuagoa bada, irakite-puntua ere altuagoa izango da. Beraz, likido bakoitzaren irakite-puntua aldatu egiten da presioa aldatu ahala.
Likido baten '''irakite-puntu normala''' (irakite-puntu [[atmosfera|atmosferikoa]] ere deitzen dena) aurrekoaren kasu berezi bat besterik ez da: [[itsas maila]]n dagoen presioaren pean (alegia, atmosfera 1 edo 760 mmHg), giro-presioa eta likidoaren lurrun-presioa berdinak direnean gertatzen da.
 
Irakite-puntura iristean, [[molekula]] gehienek likidoaren gainazaleko tentsioa[[gainazal-tentsio]]a hausteko aski [[energia]] daukate. Irakitea gertatzen denean, tenperatura konstantea da, energia-ekarpen handiagoen ondorioa molekula gehiagok ihes egitea baita (ez tenperatura igotzea).
 
Likido bat irakite-puntutik gora berotu daiteke likidoan asaldurarik ez dagoenean, esaterako ura ontzi leun batean berotzen denean [[mikrouhin-labe]] batean. Modu horretan [[gainberotze|gainberotutako]] likido batean asaldura txiki bat eragiten bada, irakite lehergarria gerta daiteke.
 
Likido [[ase]] bat lurrun bihurtzeko behar den bero-kantitateari [[lurruntze-bero]] deritzo.