Thomas Kuhn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Minbiziak hildakoak kategoria eransten
garatu
3. lerroa:
 
Liburu horretan, Kuhn-ek esaten zuen zientziak ez duela aurrera egiten ezagutza berriak metatuz, baizik eta noiz edo noiz iraultzak -edo paradigma aldaketak- edukiz. Prozesu bizkor horietan, alor jakin bateko azterketa zientifikoa errotik aldatzen da. Honek eragin handia izan zuen zientziak bere buruari buruz zeukan ikusmoldean.
 
== Iraultza Zientifikoen Egitura ==
 
=== Sarrera ===
'''Iraultza Zientifikoaz''' hitz egitean, '''[[Thomas Kuhn]]''' zientziaren historialariaren inguruan egin behar dugu hitz. Kuhnek 1962an Iraultza Zientifikoen Egitura (La Estructura de las Revoluciones Científicas<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=La Estructura de las Revoluciones Científicas|urtea=2013|abizena=Thomas|izena=Kuhn|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=S.L. Fondo de Cultura Económica de España|ISBN=}}</ref>) liburua argitaratu zuen. Argitalpen honekin batera zientziaren inguruko teoria filosofiko berri bat planteatu zuen; teoria honek kontzeptu berriak zekartzan, hala nola; paradigma, zientzia normala, anomalia, krisia, iraultza, zientzia iraultzailea, komunitate zientifikoa etab.
 
Kuhnek, beraz, iraultza zientifikoaren inguruko teoria eta kontzeptu berriak planteatuko ditu. Autore hau, esan bezala zientziaren historialaria zen heinean, iraultza zientifikoa azaltzeko zientziaren historian egon diren hainbat fase ezberdinduko dizkigu.
 
=== Kuhnen Proposamen Epistemologikoa ===
 
==== Zientzia Aurre - Normala ====
[[Fitxategi:Zientzia aurre normala.jpg|ezkerrera|thumb|259x259px]]
Beraz, Iraultza zientifikoa azaltzeko zientziaren historian Kuhnen arabera eman diren hainbat fase edo etapak ezberdindu behar ditugu. Etapa hauetatik lehena, ''zientzia aurre-normala'' izango da; aro aurre-paradigmatiko bat izango da non teoria ezberdinak planteatuko diren arazo baten aurrean. Teoria hauek euren artean ez dute atxikimendurik izango. Adibide bat jartzearren, XVII. mendearen amaieran, argiaren zerizanaren inguruan planteatuko teoriei dagokienez, eskola ezberdinak aurki ditzakegu lehian edo eztabaidan, hala nola, teoria epikureoa, aristotelikoa edo platonikoa. Hau da, garai honetan ez da sinesmen partekaturik egongo, eta beraz, autore bakoitzak independienteki bere funtsen mapa eraikiko du.
 
==== Zientzia Normala ====
[[Fitxategi:Zientzia normal.jpg|ezkerrera|thumb]]
Hurrengo etapari ''zientzia normala'' deituko dio Kuhnek. Etapa honetan komunitate zientifikoak teoria bateratu bat konpartituko du; onartutako teoria bat egongo da [[paradigma]]<nowiki/>moduan. Paradigma honen hegemonia komunitate zientifiko jakin batek aurretiaz edukitako lorpenen araberakoa izango da; hau da, beharrezko edo premiazkotzat jotzen diren arazoak ebazten baditu teoria batek, hau paradigma moduan hartuko da arazo berdin edo antzekoen soluziorako erabiltzeko. Hau guztia adibide batekin azaltzearren, gorputzen konbustioaren teorian, XVII. mendearen amaieran, Johann Becher eta [[Georg Stahl]] kimiko alemaniarrek [[flogistoaren teoria]] proposatu zuten: konbustionatzen zuten eta ez zuten gorputzen arteko ezberdintasuna flogistoan zetzan, hau da, konbustionatzen ziren eta ez ziren gorputzen arteko ezberdintasuna lehenek flogistoa zutela, eta, beraz, errekuntza prozesuan flogistoaren askapen bat emango zen, eta bigarrenek ez zutenez flogistorik ez ziren gorputz errekorrak. Beraz, flogistoa errekuntza prozesuan askatzen zena litzateke. Teoria hau onartu eta erreferentziatzat hartu zen; paradigma bihurtu zen Kuhnen hitzetan.
 
==== Anomalia ====
Zientzia normalean nagusi zen paradigmak galdera bati erantzun ezin zionekoari Kuhnek [[Anomalia (argipena)|''anomalia'']] deitzen zion. Flogistoaren teoriarekin jarraiki, XVIII. mendean, Mijail Lomonosov zientzialari errusiarrak honako esperimentua jarri zuen abian: egur puska bat erre zuen eta honen hondakinak (ura, kea eta errautsak) pisatu zituen. Becher eta Stahlen teoriari jarraiki, hondakin hauek pisu gutxiago eduki beharko lukete hasierako egur puskak baino, izan ere, erreketa prozesuan, hauen aburuz, flogistoa askatuko litzateke eta beraz, hasierako egur puskak baino pisu gutxiago eduki beharko lukete hondakinek. Kasu honetan, aldiz, ez zen horrela izan, izan ere, kea, ura eta errautsak pisatu zituenean Lomosovek hasierako egurra baino gehiago pisatzen zuela konturatu zen. Gertakizun hau anomaliatzat jo dezakegu; paradigma batek erantzun ezin duen galdera da. Hala eta guztiz ere, honek ez zuen eragin flogistoaren teoria mapa zientifikotik kentzea, izan ere ez zegoen beste alternatibarik konbustioa azaltzeko eta beraz, anomalia huts bezala gelditu zen. Hau da, Kuhnen aburuz, paradigma batek arazo bati erantzuna eman ezin dion arren, paradigma ez da aldatzen ez badago alternatibarik.  
 
==== Krisia ====
[[Fitxategi:Zientzia iraultzailea.jpg|ezkerrera|thumb|386x386px]]
Hala eta guztiz ere, anomalia hauen akumulazioa gertatuz gero, ''krisia''n eroriko da paradigma, izan ere, komunitate zientifikoak honekiko zalantzak eduki eta lehen zuen sinesgarritasuna galtzen joango da. Krisi hauen ondorioz emango dira '''iraultza zientifikoa'''k, izan ere, paradigmaren aldaketa ematen denean, aurrekoak erantzun ezin zituen galderei erantzungo dio berriak; hau da, teoria berria krisiaren erantzun bezala agertzen da. Paradigma aldatzean, mundua aldatzen ez den arren, mundu ikuskera aldatzen da, izan ere, zientzialariak bere sinesmenak mundu ikuskera berri bati atxiki behar dizkio. Berriz ere lehengo adibidea kontuan hartuz, Antoine de Lavoiser-ek erreketan “oxigeno” izena jarriko dion elementu berri bat aurkitzen duenean, aldaketa teoriko bat emateaz haratago, aldaketa paradigmatiko bat emango da; erreketan flogistoaren galera gertatzen dela pentsatzetik, oxigenoa irabazten denaren teoriara igaroko ginateke; aldaketa teorikoaz gain, kontzeptu aldaketa bat egon da.
 
Beraz, paradigma aldaketa bat gertatu eta aurrerapena metagarria ez denean deituko dio Kuhnek zientzia iraultza; hau da, Lavoiser-en proposamena zientzia iraultzailearen barnean kokatuko genuke; kontzeptu aldaketa bat dago, flogistotik oxigenora igaroko ginateke. Honez gain, flogistoaren teoriak zekartzan arazoak (hala nola Lomonosov-en esperimentuaren anomalia) galdu egingo dira; paradigma aldaketak hau eragin dezake, arazoen galera bat. Iraultza zientifikoa edo zientzia iraultzailea gertatu ondoren, berriro ere zientzia normalera pasako gara Kuhnen aburuz.
 
==== ??? ====
Kuhnen aburuz, ?? paradigma baten inguruan hainbat teoria planteatu eta hauek elkarren artean bateragarriak ez direnean gertatzen da. Honez gain, planteatzen diren teorien artean "ona" den hori aukeratzeko ez dago modu arrazional edo hutsezinik, ez dago hori azalduko duen hirugarren paradigmarik. Hau da, teoriek ezin dute euren egokitasuna frogatu, eta beraz, konbentzitze prozesu bat emango da. Teoria hauen aukeraketak ezin dira modu logiko edo matematiko batean azaldu; ez dago teoria bat ongi aplikatuko denaren ziurtasuna emango duen algritmorik.
 
Honez gain, bi pertsonen artean ??? hori ematen bada, bi pertsona hauen arteko eztabaida hitz ezberdinekin emango da; ikuspegi ??'ak emango dira.
 
=== Ondorioz ===
Laburbilduz, Thomas Kuhn zientziaren filosofoaren aburuz, paradigma aldaketa bat ematen denean esan genezake gertatu dela iraultza zientifiko bat; ez da berdina teoria aldaketa eta paradigma aldaketaz hitz egitea. Esaterako, [[Aconcagua]] mendiaren altuera aldatu dela esatean, aldaketa teoriko bat eman daitekeen arren, paradigma ez da aldatuko, berbera izango da, kontzeptu berdinak erabiliko ditugu. Aldiz, konbustioaren inguruan hitz egitean, flogisto substantziaz hitz egitetik, oxigenoaz hitz egitera igaroko gara, kontzeptu aldaketa emanez; flogisto kontzeptua Becher eta Stahlen teorian egongo da, baina ez Lavoiserenean. Eta aldiz, oxigeno kontzeptua ezin dugu lehenengoen teorian aurkitu eta bai Lavoiserenean. Paradigma aldaketa honen ondorioz emango da iraultza zientifikoa.
 
Hau guztia argituta, esan beharra dago Kuhnen aburuz aurrerapen zientifikoak ez dutela zertan metagarriak izan; orain arte landutako adibideari jarraiki, oxigenoaren teoria onartzen denean, flogistoaren teoriak zekartzan arazo, anomalia edo galderak galduko dira. Hau da, paradigma berriak lehengoak erantzun ezin zituen galdera batzuei erantzuteaz gain, beste batzuei ere erantzungo die.
 
== Bibliografia ==
<references />
 
== Erreferentziak ==
* Eizagirre, X. 1998: ''Zientzi razionaltasun berriranzko urratsak: Popper ala Kuhn?'', Bilbo, EHU ISBN 84-8373-101-0