Lev Kamenev: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kategoria bat erantsua
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Lev Borisovitx Kamenev''' (Jaiotza-izena: Rosenfeld; {{lang-ru|Лев Бори́сович Ка́менев}}; [[Mosku]], [[1883]]ko [[uztailaren 18]]a<sup>[[Gregoriotar egutegia|greg.]]</sup>/uztailaren 6a<sup>[[juliotar egutegi|jul.]]</sup> - [[Ibidem|''ib.'']], [[1936]]ko [[abuztuaren 25]]a) [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietar]] [[politikari]] sobietar bata izan zen .

== Bizitza ==
1901ean [[Alderdi Sozialdemokrata]]ko ezkerreko taldeetan sartu zen. Askotan hartu zuten preso. [[Geneva]]n [[Vladimir Lenin|Lenin]] eta [[Grigori Zinoviev|Zinoviev]]ekin elkarturik, 1913an [[San Petersburgo]]ra itzuli zenean, ''[[Pravda]]'' egunkariaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Atxilotu, eta 1917an [[Iraultza]] gailendu zen arte ez zuten aske utzi. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]] Alderdi Komunistan eta Gobernuan hainbat kargu izan zituen. Lenin hil zenean, Kamenev Zinovievekin elkartu zen [[Iosif Stalin|Stalinen]] aurka. Stalinek karguetatik kendu zuen, Alderdi Komunistatik kanpora egotzi, auzitara eraman eta lehenik bost urteko kartzela-zigorra emanarazi zion; gero [[traizio]]z salaturik berriro epaitu, hiltzera kondenatu eta hilarazi zuen.
 
Kartzelan tratu txarrak, mehatxuak eta ziur aski [[tortura]]k jazo eta gero, bere erruduntasuna aldarrikatu zuen epaitu zuten prozesuan. Bera, beste milaka errusiar komunisten antzera, [[Purga Handia]] deitzen zaion errepresioaren biktima ezagun bat izan zen. Ez da ahaztu behar Leninekin hainbat alditan egona zela, buruzagi garrantzitsua zela eta Leninen hilkutxa besteak beste, berak eraman zuela.