Anime: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
orrazketatxo
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Wikipe-tan full length.png|thumb|''[[Wikipe-tan]]'' pertsonaia, [[manga]] estiloko aurpegi baten estereotipoak dituen [[Wikipedia]]ren irudikatzea.]]
'''Anime (''' ([[japoniera]]z: アニメ) [[Japonia|japoniar]] [[animazio]]a da. Ingelesezko ''animation (animēshon: アニメーション)'' edota frantziarreko ''animé'' hitzetik datorrela uste da. Atzerriko erabilpenaren ondorioz gaur egun anime hitza japoniar jatorriko animazioari erreferentzia egiten dio. Generoen aniztasunagatik (abenturak, zientzia-fikzioa, erotikoak...), estilo artistiko bakarragatik eta historien sakontasunagatik da ezaguna. Ikusle guztientzat zuzendua da, gazteenetatik helduenetara, eta xehetasun sozio-demografiko guztientzako pertsonentzat eskaintzen dituzte egoera naro, irakaskuntza-helburuekin eta guzti.
 
Azken hamarkadetan mendebaldeko gazteak ere animera zaletzen hasiak dira, ''"[[Dragoi Bola]]"'' bezalako animetatik eta ''"[[Chihiroren Bidaia]]"'' ([[2002]] urteko Animazio Filmerik Onenaren [[Oscar Sariak|Oscar sari]]aren irabazlea) bezalako filmengatik.
 
== Izena ==
''Anime'' hitzaren etimologia eztabaidatua izan da maiz. Ingelesezko "animation" hitza ''katakana''z (japoniar silabarioa) アニメーション idatziko litzateke (''animēshon'' ahoskatuta), eta honen laburdurazko era アニメ litzateke (''anime''). Iturri batzuk frantsesezko ''dessin animé'' terminoaren eratorbidetzat aldarrikatzen dute.
 
Nazioartean, ''anime''ak behin ''"Japanimation"'' izan zen deitua, fanatikoek erabiltitako ''"Japanese Animation"''-en ordezko laburdura gisa, baina hitzaren erabilerak ohitura galduz joan zen. 70 eta 80ko hamarkaden artean bizi izan zuen bere erabilpenaren goieneko unea. 90ko hamarkadaren hasiera arte bizirau izan bazuen ere, ''anime'' hitzaren berragerpenak kendu zion lekua. Estatu Batuetan ''cartoon japanese'' bezala deitzen zitzaion, japoniar marrazki bizidunak baitziren. Orokorrean, ''"Japanimation"'' hitzak mendebaldean bere erabilera galdu izan badu ere, hedapen handikoa da Japonian, bertan egindako animazioak besteengandik ezberdindu ditzaten.
 
Bestalde, ''anime'' hitza oso kritikatua izan da. Esate baterako, 1987an, Hayao Miyazakik hitz honekiko bere erdeinua adierazi zuen, Japoniar animazio industriaren hondamena irudikatzen baitzion. Honen iritziz, ''anime''ak gehiegizko ikonografia eta neurriz gaineko akziozko eszenak irudikatzen zituen, motibaziorik gabekoak, eta ez zirrararik ez gogoetarik sorrarazteko gai ez izatea kritikatzen zuen.
 
== Historia ==
Bere hasieran, 1910. urtean gutxi gorabehera, japoniar animazioak ''senga eiga'' (literalki線画映画, hitzez hitz: “marra marraztuen pelikulak”filmak”) izena hartu zuen, gero Doga''Douga'' (“irudiak mugimenduan”) eta azkenik, 1960. urtean animēshon (kanaz, アニメーション) izena hartu zuen. Hortik dator «anime» laburbildura. Animea [[Japonia]]n hedakuntza handia daukan medioa da, aldi berean entretenimendu kultural eta komertziala da, arte teknologiko bat bihurtu den arte. Edozein publikotara zuzenduta dago, haurrentzat, nerabeentzat, helduentzat… Horregatik hainbat kategoria daude, [[amodio]]a, [[abentura]], [[zientzia fikzio]]a, umeentzako ipuinak, literatura, kirolak, beldurrezkoak, fantasiakoak, [[komedia]] eta beste hainbat.
 
Animea tradizionalki eskuz egina da, eta hasieran modu digitalean gauza espezifiko batzuetarako erabiltzen zen (azken ukituak eta muntaketa). Hala ere, gaur egun koloreztatua eta ikuste-efektuak (distira, itzalak…) metodo digitalen bidez egiten da, marrazkigileei lana arintzen dielako eta kontrol handiagoa ahalbidetzen duelako. Animeen gidoiak neurri handian fikziozko elementuak dituzte eta telebistan, bideoetan zein filmetan igortzen dira. Animearen erlazioa [[manga]]rekin oso handia da, anime asko mangetan inspiratuta daudelako, hainbat nobela bezala.