Martin Heidegger: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
14. lerroa:
Heideggerren lanak eragin handia izan du filosofian, teologian eta gizarte zientzietan. Filosofiaren barrenean, abiapuntua izan zen [[existentzialismo]]a, [[hermeneutika]], [[dekonstrukzio]]a, [[postmodernismo]]a eta, oro har, [[filosofia kontinental]]a garatzeko. Entzute handiko filosofo andanak aztertu dute Heideggerren lana, hala nola [[Karl Jaspers]], [[Leo Strauss]], [[Ahmad Fardid]], [[Hans-Georg Gadamer]], [[Jean-Paul Sartre]], [[Emmanuel Lévinas]], [[Hannah Arendt]], [[Maurice Merleau-Ponty]], [[Michel Foucault]], [[Richard Rorty]] eta [[Jacques Derrida]].
 
Heideggerren bizitzaren puntu polemikoena [[nazionalsozialismo|nazismoa]]rekin izan zuen loturarekin du zerikusia. Izan ere, [[1933]]ko maiatzetik [[1945]]eko maiatzera arte [[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|NSDAPren]] kidea izan zen. Haren aldekoek, batik bat [[Hannah Ardendt|Hannah Arendt]] judutarrak, zuritu dute "akats pertsonala" zela, eta haren filosofiaren gainean islarik ez duela argudiatuta. Kontrakoek, [[Emmanuel Lévinas]]ek [[Karl Löwith]]ek esaterako, adierazi dute Heideggerrek nazismoa babesteak haren pentsamoldearen barreneko akatsak islatzen dituela.
 
== Kanpo loturak ==