Museo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
62. lerroa:
 
=== XIX. mendea ===
XIX. mendean antzinateranzko itzulera bat eman zen, Berpizkunde garaian bezala; baina oraingoan ikertzaileek (sakeatzaile ere deituak askotan) Ekialdeko ibilbidea hartu zuten. [[Grezia]] izan zen lehen helmuga: 1812an Baviera erreinuko printzipe oinordekoak 1811n [[Egina|Eginako]] Afaya[[Afayako tenplua|Afayako tenplutik]] ateratako estatuak eta zati solteak erosi zituen. Babesteko eta erakusteko gliptoteka bat edo eskulturen galeria bat eraikiarazi zuen, hau izan zelarik [[Municheko Gliptoteka]], 1836 eta 1839 bitartean eraikia. Nola ez, hau estilo greziar puruan egin zen [[Doriar ordena|orden doriarrezko]] koloma akanalatuez apaindutako portikoa egin zitzaiolarik. Hau 1836an inauguratua izango da. Gainerako nazio europearrek segituan erreleboa hartu zioten, baita moda ere: 1816an Parlamentu britaniarrak Atenasko [[Partenoia|partenoiko]] marmolak erosi zituen, [[Thomas Bruce Elgin|lord Elgin]], [[Konstantinopla|Konstantinoplako]] enbaxadore britaniarrak hauek desmontatu eta Erresuma Batura eraman ondoren. Hauek Museo Britaniarrera eraman ziren, zeinak garai berean Bassaeko [[Apoloren Tenplua (Figalia)|Apoloren tenpluko]] frisoak ere eskuratu zituen. Honek ere Tenplu greziar baten itxura hartuko du. Frantzia ez zen atzean gelditu: 1820ean La Riviereko markesak, Konstantinoplako frantziar enbaxadorea, [[Venus Milokoa|Miloko Venusa]] eskuratu zuen, hau ebti izan zelarik Louvreko altxorra. Lehenago bere aurrekari izandako Choiseul-Gouffier kondeak [[Partenoiko frisoa|Panateneaseko]] frisoa frisoarenfrantziarafrantziara eramateko antolakuntza egin zuen.
 
Greziaren ondoren, Egipto etorri zen. 1798an, Bonaparte general gaztea lurralde honetara bidalia izan zen Britania Handiari Mediterraneo itsasoan eta Indian zuen indarra ahultzeko. 160 zientzialari, astronomo naturalista, matematikari, kimikari, baina baita margolari, diseinatzaile edo arkitektoek lagundu zuten, hauek izan zirelarik Egipto eta bere historia, natura eta ohiturak hobeto ezagutzen arduratzen zirenak. Konkista militarra porrot bat izan baldin bazen, ezin daiteke gauza bera esan espedizio zientifikoaz, hau arrakasta itzela izan baitzen, XIX. mendeko lehen erdialdean Europa guztian denen ahotan egon zen «egiptomaniaren» sorkuntza ekarriz. Bidai honek bi testigantza ezagun utzi zituen,batetik Vivant Denonen (expedizioko partaidea) ''Le Voyage dans la basse et haute Égypte'', eta bestetik, 1809 eta 1822 bitartean 20 bolumenetan argitaratu zen ''Description de l’Égypte.'' Frantziara eramaniko aberastasunen testigantza moduan 1826an Louvreko museo egipziarra sortu zen Jean-François Champollionek zuzendua. Honek urte berean jeroglifikoak deszifratu zituen Rosetta harriari esker, hau 1802tik British Museumean erakusten zelarik eta handik gutxira, 1824ean Turineko Museo Egipziarra sortu zen. Egipiziar indusketetako produktuak ere Kairoko Egipziar Museoaren irekiera ekarri zuten 1863an, hasieran Boulaqen kokatua. Azkenik ekialdeko arkeologiaren azken helmuga XIX. mende erdialdean Mesopotamia izan zen . 1847an Louvren Airiar Museoa sortu zen Paul-Emile Botta, Frantziako kontsulak Niniveko indusketekin aberastua, baita Victor Placek Khorsabade 1852 eta 1854 artean eginiko misioarekin. Louvreko sail honetan erakusgarri moduan jarritako objektu famatuen artean, museoko ateetako batean kokatutako Khorsabadeko zezen hegalduak daude.