Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
 
Espazio grafiko batean lantzeko helburuarekin, ongizate sozialaren funtzioa normalean indiferentzia soziala bezalako kurba batera lekualdatzen da, bertan beste funtzio ekonomikoekin elkar eragiteko. "Kurba utilitarioa" bat lineala (zuzena) da eta eskubirantz jaitsi edo beherazten da. Horrela, indibiduo baten utilitatea handitzen doan heinean beste batena jaisten doala erakusten du, izan ere, "utilitate sozial" kantitate bakarra dago banatu edo konpartitu behar dena gizarte batean. Max eta min kurbak jatorri bereko bi zuzen bezala agertzen dira, 90 graduko angelu bat osatuz. Honek, utilitate eta irabazi soziala osagarriak direla erakusten duː ez du garrantzirik indibiduo baten utilitatea zenbatean handitzen den, bestearena handitu ezean, ez da gizartean hazkunde totalik egongo. Erdibideko kurbak lehenengoarekin dute antzekotasun handiena, orokorrean, zuzenak izan beharrean kurbak izaten baitira. Batzuk bitarteko hurbilketa bat bezala ikusten dute.
[[Fitxategi:Social indifference curves small.png|ezkerrera|frameless|588x588px727x727px]]
 
Ongizate sozialaren kurba osagarri bat eraiki daitekeː ekonomia bateko indibiduotan banatutako ondasun eta zerbitzuen balio monetarioa neurtuz, horrela "kontsumitzailearen irabaziak" kalkulatu daitezke eta irabazi hori ondasun eta zerbitzu gehigarriak eskuratzeko erabiltzen dela erabakiz.
 
Ondorengo diagraman, MN kurba utilitate sozialaren muga da. D puntua, lehen diagraman B puntua dena, aldaketa marjinalaren oreka dago (MRS = MRT), hau da, kontsumoa eta ekoizpena A puntuan eraldatzen dira. E puntua utlitate sozialaren mugaren barruan dago (inefizientzia bezala adierazia), izan ere, MRS C, MRT A puntuaren desberdina da.
[[Fitxategi:Welfare max small.png|ezkerrera|358x358px]]
 
Nahiz eta Paretoren efizientziaren arabera puntu guztiak ezberdinak izan, batek soilik adierazten du utilitate soizala noiz maximizatzen den. '''Z puntua, non utilitate funtzioaren muga (MN) indiferentzia sozialaren kurbaren (SI) tangentea den (bukatzeke).'''