Kim Il-sung: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Korear izena|Kim}}
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Kim Il-sung''' edo '''Kim Il Sung''' (Mangyongdae, [[Piongiang]], [[Koreako japoniar okupazioa|Japoniar Korea]], [[1912]]ko [[apirilaren 15]]a - Myohyang-sanMiohiangsan, [[1994]]ko [[uztailaren 8]]a) [[Ipar Korea]]ko buruzagi [[komunismo|komunista]] izan zen. [[Koreako Herri Errepublika Demokratikoa]]ren lehendakaria izan zen [[1948]]tik [[1994]] arte.
 
Hil zen arte, Ipar Korea [[estalinismo]]aren azken gotorlekua izan zen. Programa nuklear bat antolatu zuen isilpean, beste zenbait neurri hartzeaz gainera, [[Hego Korea]] mehatxatzeko eta hango gobernua kolokoan jartzeko asmoz. Haren agintaldian, Ipar Koreako gizartea, arautua, doktrinatua eta kontrolatua egon zen. Ekonomia, erabat planifikatua, krisian sartu zen bera hil baino pixka bat lehenago. Hil aurretik bere semea, [[Kim Jong-il]], izendatu zuten oinordeko.{{lur erref}} ''Aitzindari Handia'' izena ematen zaio egungo Ipar Korean eta, konstituzioaren arabera, ''Betirako Presidentea'' da. Haren urtebetetze eta heriotzaren egunak jaiegun ofizialak dira. Halaber, herrialdean [[jutxe]] egutegia erabiltzen da, haren jaiotzarekin hasten dena. Izan ere, hark sortu zuen [[jutxe|jutxe ideia]], Ipar Koreako doktrina politiko ofiziala.