Museo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
60. lerroa:
 
Ibilbide honi jarraiki haibat museo ere sortu ziren probintzietan Frantziako Iraultzaren ondoren. Hauen helburua artista eta hiritarren hezkuntzarako bilduma publikoak egitea zen, adibidez, [[Musée des beaux-arts de Reims|Reimsekoa]] 1794ean, [[Musée des beaux-arts d'Arras|Arrasekoa]] 1795ean, [[Musée des beaux-arts d'Orléans|Orleanskoa]] 1097an, edo [[Grenobleko Museoa|Grenoblekoa]] 1798an, 1800ean inauguratua kleroaren eta emigratzaileen jabetzen nazionalizazio eta konfiskazioa aprobetxatuz. Iraultza atzerrian zabalduz joan ahala, armada errepublikarrak Frantziara eraman zituen Europar lurralde ezberdinetako altxorrak, Berpizkunde italiarrekoak barne, [[Napoleon Bonaparte|Bonapartek]] 1797an sinatutako [[Tolentinoko tratatua|Tolentino tratatuari]] jarraiki. Artelan hauek Louvren jarri ziren eta batzuk probintzietako museoetan partzialki sakabanatuak izan ziren. Kontsulatupean, 1801eko [[Chaptal dekretua|Chaptal dekretutik]] aurrera beste museo batzuen sorkuntzarekin jarraituko da, [[Lyoneko Arte Ederren Museoa|Lyon]], [[Nanteseko Arte Ederren Museoa|Nantes]], [[Marseillako Arte Ederren Museoa|Marseilla]], [[Estrasburgoko Arte Ederren Museoa|Estrasburgo]],[[Lilleko Arte Ederren Museoa|Lille]], [[Bordeleko Arte Ederretako Museoa|Bordele]], Okzitaniako [[Tolosako Agustindarren Museoa|Tolosa]], [[Dijongo Arte Ederren Museoa|Dijon]] edo [[Nancyko Arte Ederren Museoa|Nancy]]-ko Arte Ederren museoekin. Ondoren, 1803an [[Rouengo Arte Ederren Museoa|Rouen]], [[Rennesko Arte Ederren Museoa|Rennes]] eta [[Caeneko Arte Ederren Museoa|Caenen]] ere sortuko dira, baita frantziarrak bilakatuko diren hiru hiriekin [[Bruselako Arte Ederren Errege Museoak|Brusela]], [[Landeko Museoa|Maintz]] eta [[Geneva]], non 1804ean hasitako bilduma ez den 1826 arte irekiko. [[Amiens|Amiensko]] [[Pikardiako museoa|Pikardia museoa]] ere antzeko egoeran sortu zen 1802an, [[Avignon|Avignongo]] [[Calvet Museoa]] 1811an sortuko da, edo [[Nimeseko Arte Ederren Museoa|Nimeseko]] museoa 1821ean, [[Maison Carree|Maison Carréen]] kokatua . Politika honek, iraulatzaren eta lehen inperioaren pean, hainbat sorkuntza inspiratu zituen, besteak beste, [[Boloniako museoa|Boloniako museoak]] 1796an, [[Amsterdam|Amsterdamen]] [[Rijksmuseum|Rijkmuseumarenkin]] 1798an, [[Milan|Milango]] [[Brerako pinakoteka|Brera]] eta [[Anvers pinakoteka|Anvers pinakotekak]] 1810ean; edo [[Venezia|Venezian]], 1807an, [[Veneziako Akademia|Veneziako Akademiak]] sortutako galeriak, azken hauek ez zirelarik jendartera ireki 1817ra arte.
 
=== XIX. mendea ===
XIX. mendean antzinateranzko itzulera bat eman zen, Berpizkunde garaian bezala; baina oraingoan ikertzaileek (sakeatzaile ere deituak askotan) Ekialdeko ibilbidea hartu zuten. Grezia izan zen lehen helmuga: 1812an Baviera erreinuko printzipe oinordekoak 1811n Eginako Afaya tenplutik ateratako estatuak eta zati solteak erosi zituen. Babesteko eta erakusteko gliptoteka bat edo eskulturen galeria bat eraikiarazi zuen, hau izan zelarik Municheko Gliptoteka, 1836 eta 1839 bitartean eraikia. Nola ez, hau estilo greziar puruan egin zen koloma akanalatuez apaindutako portikoa egin zitzaiolarik. Hau 1836an inauguratua izango da. Gainerako nazio europearrek segituan erreleboa hartu zioten, baita moda ere: 1816an Parlamentu britaniarrak Atenasko partenoiko marmolak erosi zituen, lord Elgin, Konstantinoplako enbaxadore britaniarrak hauek desmontatu eta Erresuma Batura eraman ondoren. Hauek Museo Britaniarrera eraman ziren, zeinak garai berean Bassaeko Apoloren tenpluko frisoak ere eskuratu zituen. Honek ere Tenplu greziar baten itxura hartuko du. Frantzia ez zen atzean gelditu: 1820ean La Riviereko markesak, Konstantinoplako frantziar enbaxadorea, Miloko Venusa eskuratu zuen, hau ebti izan zelarik Louvreko altxorra. Lehenago bere aurrekari izandako Choiseul-Gouffier kondeak Panateneaseko frisoarenfrantziara eramateko antolakuntza egin zuen.
 
Greziaren ondoren, Egipto etorri zen. 1798an, Bonaparte general gaztea lurralde honetara bidalia izan zen Britania Handiari Mediterraneo itsasoan eta Indian zuen indarra ahultzeko. 160 zientzialari, astronomo naturalista, matematikari, kimikari, baina baita margolari, diseinatzaile edo arkitektoek lagundu zuten, hauek izan zirelarik Egipto eta bere historia, natura eta ohiturak hobeto ezagutzen arduratzen zirenak. Konkista militarra porrot bat izan baldin bazen, ezin daiteke gauza bera esan espedizio zientifikoaz, hau arrakasta itzela izan baitzen, XIX. mendeko lehen erdialdean Europa guztian denen ahotan egon zen «egiptomaniaren» sorkuntza ekarriz. Bidai honek bi testigantza ezagun utzi zituen,batetik Vivant Denonen (expedizioko partaidea) ''Le Voyage dans la basse et haute Égypte'', eta bestetik, 1809 eta 1822 bitartean 20 bolumenetan argitaratu zen ''Description de l’Égypte.'' Frantziara eramaniko aberastasunen testigantza moduan 1826an Louvreko museo egipziarra sortu zen Jean-François Champollionek zuzendua. Honek urte berean jeroglifikoak deszifratu zituen Rosetta harriari esker, hau 1802tik British Museumean erakusten zelarik eta handik gutxira, 1824ean Turineko Museo Egipziarra sortu zen. Egipiziar indusketetako produktuak ere Kairoko Egipziar Museoaren irekiera ekarri zuten 1863an, hasieran Boulaqen kokatua. Azkenik ekialdeko arkeologiaren azken helmuga XIX. mende erdialdean Mesopotamia izan zen . 1847an Louvren Airiar Museoa sortu zen Paul-Emile Botta, Frantziako kontsulak Niniveko indusketekin aberastua, baita Victor Placek Khorsabade 1852 eta 1854 artean eginiko misioarekin. Louvreko sail honetan erakusgarri moduan jarritako objektu famatuen artean, museoko ateetako batean kokatutako Khorsabadeko zezen hegalduak daude.
 
Ekialdeko arkeologiarekiko interes honek ez zuen norberaren herrialdearekiko historiaren interesa ekidin, ezta herriarena ere. Horrela, elkarte zientifikoe bultzatutako lekuko ikerketa askotatik museo asko sortu ziren. Horietako bat izan zen Société des antiquaires de Normandieren kasua, Caenen 1824ean sortua, eta 1860an irekiko duen bere museo propioa antolatuz. Frantziako beste hiri askotan gauza bera gertatuko da. Interesa sortuko da bi elementu arkitektonikoekin, baita erlijio, estatua eta txanponekin: bertako antzinako edozein aurkikuntza ikertua eta babestua izan zen. Historia nazionalarekin lotuz, estatuaren buruzagiak izan ziren askotan horretara bultzatu zutenak. Frantzian, Luis Felipe I.a izango da Versalles Juaregiko Batailen galeria sortuko duena 1837an. Honek 120 metroko luzeera du eta Frantziak ezagutu dituen bataila handien 33 margoekin apaindua dago, Tobac-etik (496) Wagrameraino (1809), 1792tik edo 1830etik pasaz, eta Erdi Aroa ahaztu gabe, non kristautasuna defendatu zuten familien blasoiak agertzen diren. Irekieraren ondoren beste margo batzuk enkargatu ziren Argeliaren konkista edo Bigarren Inperioa (Krimea, Italia eta 1870-1871) gogoraraziz. Museo historiko honek bere batasuna eta jarraipen nazionala adierazi nahi duela suposatzen da. Beste museo batzuk, espezializatuagoak, XIX.mendean sortu edo garatu ziren ere. Monumentu frantsesen kasua izan zen, Iraultza garaian sortu, baina 1816ean ateak itxi behar izan zituen. Erdi Aroko museo bilkatuko da 1844ean, Alexandre du Sommerard bildumagileari esker, honek hôtel Cluny eraikinean Erdi Aroko eta Berpizkundeko objektuen benetako bilduma bat ezarri zuelarik. Mende honetan sortutako eta historian espezializatutako beste museo bat Antzinate nazionalena izan zen. Hau 1862an sortu zen Yvelinesko Sait-Germain-en-Laye gazteluan Napoleon III.a enperadorearengatik, zienak Galiako historiarenganako interes handia zuen.
 
Baina hekuntza artistikoak beste forma batzuk ere hartu zituen: arte museoak momentu horretan, ikasle eta artisten formakuntzarako gune moduan balio izan zuen. Hauek ez diote utziko mende guztian zehar, museo nagusietako maisuen margoak «kopiatzeari» eta bereziki Louvren, non, arauak jarri behar izan zituzten: koadro bat ezin zen hiru pertsona baino gehiagorengatik batera kopiatu. Eskulturen kopia ere martxan jarri zen: 1840an Louvreko fundizio tailerreko katalogoak 300 molde zituen; 1885ean ia mila zituen eta 1927an, tailerraren itxieraurtean, 1500etik gora, hauek 1882an Palacio de Trozaderok sortutako ''musée de la sculpture comparée (''eskultura konparatuaren museoa) dohaintzan eman zitzaizkion. Museoak musée des monuments français, izena hartu zuen Iraultzaren garaian sortutako museoari aipua egin nahian. Gaur egun Chaillot jauregian kokatutako Arkitekura eta ondarearen hiriaren zati bat da. Frantziako hiriburutik at arte museoak biderkatu egin ziren: Amiensekoak 1867an eraikin berria inauguratu ondoren, Grenoble, Marsella, Rouen, Lille eta Nantes. Gauza bera gertatu zen Europatik kanpo: Kandan Montrealko Arte Ederren Museoa sortu zen 1860an eta Estatu Batuetan 1870ean New Yorkeko Arte Museo Metropolitarra eta Bostongo Arte Ederren Museoa inauguratuko dira, Filadelfiako Arte Museoa 1877an eta Chicagoko ArteInstitutua 1879an. Bide bera jarraituz europan Kunthistorisches Museuma sortu zen Vienan 1891, etab.
 
Mendearen bigarren erdialde honetan jendearen bertaratzea ez zen bakarrik museo handien kasuan ematen, baizik eta erakusketa handien kasuetan ere. Horrela museo publikoaren erabilera soziala agerian gelditzen da: «jenioaren lanak geroari dagozkiote eta eremu pribatutik atera behar dute mirespen publikoari eskaintzeko» idatzi zuen Alfred Bruyasek, Gustave Coubeten lagun eta babesleak, 1868an Montpellierreko hiriari bere bilduma eskaini zionean. Horrela, 180ko hamarkadatik, Louvren erakusketak antolatzen ziren, eta ez bakarrik arte erakusketak. Izan ere, XIX. mendean idustria asko garatu zen eta museoan frantziako industriaren zenbait produktu erakutsi zitezketen. Horrela marrazketa eskolak, erakusketa unibertsalak, eta arte apliaktuaren inguruko museoak sortuko dira. Horietako lehena Londresen sortuko da 1852an,hiri berean urte bete lehenago munduko lehen erakuskera unibetsala ospatu ondoren. Henri Cole, enpresari eta gizon victoriarrak amaitu berri zen erakusketa unibertsalean erakutsitako objektuak 500 librengatik erosi eta bilduma iraunkor bat osatzeko agindu zuen. South Kensingtonen lursail bat aurkitu zuen eta, segituan, bilduma anitz, arte eskola, anfiteatroa eta liburutegia zituen museoa eredu bihurtu ziren. Victoria and Albert Museum bezala berrizendu zen. Datozen urteetan arte dekoratiboaren inguruko beste zenbait museo sortu ziren, Vienatik hasi eta Budapesteraino, Stockholm eta Berlinetik pasaz. Frantzian, ez da 1905arte horrelako museorik agertuko. Hala ere, 1856an, Lyonen antzeko museo bat egitea erabaki zen hiriko merkataritza ganberaren erabakiz. Hurrengo urtean Manchesterren arte erakusketa ambiziotsu bat izan zen, Arte Treasures. Antzinako artearen sintesia izan nahi zuen, margo, ekultura eta arte garaikidearen atzera begirako erakusketa bat izanik eta arte dekoratiboa eta margo britaniar garaikide batzuk zituelarik. Horresnbesteko arrakasta izan zuen, ezen Londresko tren bereziak ere jarri behar izan zituzten. Erakusketek eta museoek herritarren artean zuten arrakasta XIX. mendeko azken laurdena markatu zuen instrukzio eta zabalpen politika baten ondrioa zen. Bereziki Frantzian «museoaren berrantolapena eskolaren korolarioa da» 1881eko ministeritzako zirkular baten arabera. Kantoietako museoen aldeko gobernuaren asmoak, elkarteak nagusitzen diren kanpainen bidez bideratzen da, Edmond Groult, Liseuxeko abokatuak zuzendurikoa moduan: «heziketaren bidez moralizatzea, arteekin liluratzea, zientziekin aberastea» zen gauzen irakasgaien militante hau, honelako berrogehita hamarren bat entziklopedia txiki sortzea bultzatu zuelarik. Beste batzuk,ambiziotsuagoak, Émile Guimet industriagizonaren moduan, museo zehatzagoak sortu zituzten. Honek gizakiaren zriontasuna bilatu zutenei begira, erlijio sortzaileak zirela ikusi zuen eta, hortik lehen aldiz, Lyonen (1879) eta ondoren Parisen (1889) Ekialdeko erlijioen historiaren museo baten sorkuntza. Gaur egun bere izena darama, Guimet Museoa.
 
XIX. mendeko museoen inguruko azken atala museo etnografikoena izan zen. Bitxikerien kabineteen ondorengoak izan ziren, explorazio bidaiekin aberastuak eta inperio kolonialen formakuntzari esker ondoren. Etnografia bera, zientzia bihurtzen ari zenean sortu zen, hau da, XIX. mende erdialdean. Horregatik 1837tik, Japoniako bidaiko itzuleran Philip Frantz Von Siebold botanikariak Herbeheretako erregearen agindu bat jaso zuen esanez jakitera eman zuen bildumekin museo bat antolatzeko. Horrela sortu zen Lleidengo Voor Volkerkunde museoa. Adibidea Alemaniara zabaldu zen, Leipzig, Munich eta Berlinera, konkretuki. Parisen 1878ko Erakusketa Unibertsalaren datorren egunean E-T Hamy, Historia Naturalaren museo nazionalean Antropologia irakaslea, Trocadero jauregian museo etnografiko bat irekitzeko agindua jaso zuen. Erresuma Batuan , 1883an, Oxfordeko Unibertsitatea Pitt-Riversen generalaren doaintzaz baliatu zen, berak hasitako armen bilduma jarraitzeko. Orduan iritsi ziren berrikuntza museografikoak herrialde eskandinabiarretara: beren izaera nazionalaren desira indartsu batek mugiturik , ikerketa etnografikoek herri-tradizioen nabaritasunak kontserbatzera eraman zituen. Horrela sortuz 1873an Nordiska Museel Estockholmon,«jatorri eskandinabiarra duten hizkuntza bat hitz egiten den» eskualdeei eskainitako museo bat. Baserri zein hiri giroko objektuak bertan «figura eta taldeez girotutako bizitza intimoa eta etxeko lanak errepresentatzen dituzten barnealdeak» aurkezten ziren. Bertan baserri girok zein hirikoak bertan aurkeztu ziren. Barnealdeen errepresentazio hau argizari museoetan oinarritua zeoen, garaian oso modan zegoena, musée Gévin-en kasuan gertazten zen moduan, Parisen 1882an inauguratua. 1884ean Trocadero museoan Europa areto bat ireki zen, barnealde bretoi bat tamaina naturaleko zazpi manikiz osatua ikusten delarik. Azkenik, museo etnografikoen alorrean kokaturik, 1827an Marinaren museoa sortu zen Louvreo hamar bat aretoetan. Bertan, batetik « barku zahar zein brrien maketak» erakusten ziren, eta bestetik, itsasgizonek frantsesek ekarritako urruneko bitxikeriak. Lehen aretoan, La Pérouse, la Boussole eta l’Astrolabe itsasontzien hondakinez ( kanpaiak, kanoi tutuak, ainguraketa zatiak...)osaturiko piramide bitxi bat sortu zen, hauek 1788an Vanikoro irlan (ozeano pazifikoa) ondoratu zirelarik. 1943an Marinaren Museo Nazionala ere Trocadero jauregira lekualdatu zen .
 
== Motak ==