Tereo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
12. lerroa:
 
Tereok Filomela bortxatu egin zuen, eta bortxatu ondoren, mihia moztu krimena sala ez zezan. Baina [[Tapizgintza|tapiz]] bat ehunduz Prokne ahizpari jakinarazi zion gertatua Filomelak, eta ahizpek mendekua egin zuten. Proknek eta Filomea Tereorekin zuen semea hil egin zuten, eta sukaldatu erregeari jaten emateko. Oturuntza antropofagikoa amaitzeko, jakin zezan Tereok zer gertatu zen, semearen burua zerbitzatu zioten plater batean.
 
=== Pertsonaiak txori bihurturik ===
 
Tereok, amorruak erotuta, aizkora bat hartu eta ahizpak hil nahi izan zituen. Ihes egin zuten Filomelak eta Proknek basorantz, eta ihesi zihoazela laguntza eta barkamena eskatu zieten jainkoei, txori bihurtzeko, arren, ihes egiteko. "Filomela basoetako [[urretxindor]] bilakatu zen; Prokne, berriz, [[enara]] bihurtu eta bere jauregiko dorrean pausatu zen", dio Ovidiok<ref name=":02">{{Erreferentzia|izenburua=Ipuin ankerrak, Herodoto - Ovidio|url=http://armiarma.eus/millabidai/HerodotoOvidioIpuinAnkerrak07.htm|aldizkaria=armiarma.eus|sartze-data=2018-03-02}}</ref>. Jainkoek, gainera, Tereo bortxatzailea ere txori bihurtu zuten, minik gehiago egin ez zezanː [[argi-oilar]] bihurtu zuten.