Barneko salatzaile: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 wikilariak «Barneko salatzailea» orria «Barneko salatzaile» izenera aldatu du
1. lerroa:
'''Barneko salatzailea''' (ingelesez '''{{lang-en|whistleblower}},''' hitzez hitz “txistua jotzen duena”) <ref>{{Erreferentzia|izena=Houghton Mifflin Harcourt Publishing|abizena=Company|izenburua=The American Heritage Dictionary entry: whistleblower|url=https://www.ahdictionary.com/word/search.html?q=whistleblower|aldizkaria=www.ahdictionary.com|sartze-data=2018-03-24}}</ref> pertsona bat da, zeinak salatzen baitu beste pertsona edo erakunde bat, publikoa nahiz pribatua, jarduera legez kanpokoa edo etikarik gabea daramatelako —delitu, arrisku edo iruzur izan daitekeena—, erabat ezkutuan. Barneko salatzaileak barne kanalak edo kanpokoak erabil ditzake okerrak argitara ateratzeko. Barneko kanalak jeneralean izaten dira salatzailearen inguruko nagusiak. Kanpoko kanalak, berriz, izan daitezke hedabideak, legearen betearazleak edo gobernua.
 
Zenbait herrialdetan ''salatari'' edo ''txibato'' hitza erabiltzen da pertsona horiek izendatzeko, ohiko samarra eguneroko elkarrizketetan, baina konotaziokonnotazio negatiboak dituena. Baina ''whistleblower'' hitzak ingelesez ez du konotaziokonnotazio hori.
 
Ez da harritzekoa barneko salatzaileek errepresaliak jasotzea salatu dituzten pertsona edo erakundeen partetik. Hori dela-eta zenbait herrialdetan badaude legeak barneko salatzaileak babesteko. Zenbait taldek, gainera, babesa eskaintzen diete halakoei, baina babes hori mugatua izaten da. Izan ere, sarri gobernuek beraiek egiten baitute barneko salatzaileen kontra, hedabide eta auzitegiekin elkarlanean, haiei akusazio kriminalak leporatuta, lana kenduta eta bestelako presioak eginda.
 
== Hitzaren jatorria ==
''Whistleblower'' hitzaren jatorria Britainia Handian dago, non poliziek txistua (''whistle'') jotzen zuten (''blow'') konturatzen zirenean delitu bat egiten ari zela. Txistua jotzeak balio zuen inguruko jendea eta poliziak erne jartzeko.
 
Hala ere, [[1970]]<nowiki/>eko hamarraldi hasieran [[Ralph Nader]] aktibista estatubatuarrak eman zion hitzari gaur duen esanahia, baina zentzu posibitoarekinpositiboarekin, hitz hori bereiztuta ''salatari'' edo ''txibato'' hitz gutxiesgarrietatik.
 
== Barneko salatzaile ezagunak ==
* [[Ralph Nader]], [[1965]]<nowiki/>ean txosten bat argitaratu zuen, ''Unsafe at Any Speed / Arriskutsua edozein lastertasunetan,'' bertan salatuz garai hartako auto-industriaren segurtasun-estandar eskasak. <ref>{{Erreferentzia|izena=Christopher|abizena=Jensen|izenburua=50 Years Ago, ‘Unsafe at Any Speed’ Shook the Auto World|hizkuntza=en-US|data=2015-11-26|url=https://www.nytimes.com/2015/11/27/automobiles/50-years-ago-unsafe-at-any-speed-shook-the-auto-world.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2018-03-24}}</ref>
* [[Daniel Ellsberg]], [[1971]]<nowiki/>n kaleratu zituen “Pentagonoko paperak”, non agerian jarri zituen AEBetako gobernuaren gezurrak Vietnamgo gerran. <ref>{{Erreferentzia|izena=Niraj|abizena=Chokshi|izenburua=Behind the Race to Publish the Top-Secret Pentagon Papers|hizkuntza=en-US|data=2017-12-20|url=https://www.nytimes.com/2017/12/20/us/pentagon-papers-post.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2018-03-24}}</ref> Espioitza eta konspirazioa leporatu zioten. Watergate eskandaluaren garaian kargugabetu zuten. 2017an [[Steven Spielberg]] zine-zuzendariak ''The Post'' filma egin zuen gertakari hartan oinarri hartuta.
* [[W. Mark Felt]], “Eztarri urratua” bezala ezaguna, [[1972]]<nowiki/>an [[Carl Bernstein]] eta [[Bob Woodward]] kazetarien ezkutuko informatzailea izan zen, [[Watergate]] eskandaluaren zabaltzaileak. [[1976]]<nowiki/>an [[Alan J. Pakula]] film zuzendariak ''All the President’s Men'' filma egin zuen Watergate eskandaluan oinarrituta, [[Robert Redford]] eta [[Dustin Hoffman]] aktoreekin.
* Jeffrey Wigand, argitara atera zituen tabako enpresen jarduera kriminalak. Haren bizitzan oinarritu zen ''The Insider'' filma.
* Mordechai Vanunu, Israelgo teknikari nuklear ohia, zeinak [[1986]]<nowiki/>an jakitera eman zuen ''The Sunday Times'' egunkarian Israelek programa nuklearra zuela indarrean.
* [[Erin Brockovich]], [[1995]] inguruan ingurumen-aktibista horrek bistaratu zuen kromo hexabalentearen arriskua, garai hartako industrian oso erabilia. Haren kasuan oinarritu zen izen bereko film ospetsua, [[Julia Roberts]] protagonista zuela.
* [[Hervé Falciani]], sistema-ingeniari italiar-frantses honek informazioa zabaldu zuen [[HSBC]] banku suitzarreko 130.000 iruzurgile fiskalen gainean.
* [[Chelsea Manning]] (lehenago '''Bradley Manning'''), soldadu estatubatuarra, zeinak [[2010]]<nowiki/>ean filtratu zizkion [[WikiLeaks|Wikileaks]] atariari AEBetako armadaren dokumentu mordoa, tartean 250.000 kable diplomatiko eta ''Collateral Murder'' izeneko bideoa, non ikusten baitzen zelan helikoptero estatubatuar batek hiltzen zuen zibil talde bat Iraken, tartean [[Reuters]] agentziako bi kazetari.
* [[Ainhoa Alberdi]], [[2010]]<nowiki/>ean abokatu arabarrak estortsioagatik salatu zituen [[Alfredo de Miguel]] eta [[Aitor Telleria]], garai hartan [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]<nowiki/>ko kargu politikoak [[Arabako Foru Aldundia|Arabako Foru Aldundian]]. Salaketaren ondorioz “De Miguel kasua” zabaldu zen, ustelkeriagatik Euskal Herrian inoiz irekitako sumariorik handiena, 26 inputaturekin. <ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Epaileak 26 lagun inputatu ditu 'De Miguel auzian'|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/albisteak/108812/epaileak_26_lagun_inputatu_ditu_de_miguel_auzian.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-03-24}}</ref>
* [[Edward Snowden]], AEBetako kontsultore teknologikoa eta [[CIA]]<nowiki/>ko eta [[Segurtasun Agentzia Nazionala|NSA]]<nowiki/>ko enplegatu ohia, zeinak [[2013]]<nowiki/>an filtratu zituen goi sekretuko dokumentuak NSAren zenbait programaren gainean, [[PRISM]] zaintza masiboko programa barne. <ref>{{Erreferentzia|izena=Owen|abizena=Bowcott|izenburua=Mass surveillance exposed by Snowden ‘not justified by fight against terrorism’|hizkuntza=en|data=2014-12-08|url=http://www.theguardian.com/world/2014/dec/08/mass-surveillance-exposed-edward-snowden-not-justified-by-fight-against-terrorism|aldizkaria=the Guardian|sartze-data=2018-03-24}}</ref> [[2016|2]]<nowiki/>[[2016|016]]<nowiki/>an [[Oliver Stone|Oliver Stonek]] ''[[Snowden (filma)|Snowden]]'' filma zuzendu zuen, haren kasuan oinarrituta.
* Christopher Wylie, 2018ko martxoan ikerketa-zuzendari kanadar honek dokumentuak eman zizkion ''[[The Guardian]]'' egunkariari, non azaltzen ziren Cambridge Analytica enpresaren lan ezkutuak, eta zelan lortu zituen AEBetako 50 milioi lagunen datu pribatuak [[Facebook]] plataformatik, [[Donald Trump]] presidentegaiaren kanpaina indartzeko. <ref>{{Erreferentzia|izena=Hannah|abizena=Summers|izenburua=Investigators complete seven-hour Cambridge Analytica HQ search|hizkuntza=en|abizena2=Slawson|izena2=Nicola|data=2018-03-24|url=http://www.theguardian.com/news/2018/mar/23/judge-grants-search-warrant-for-cambridge-analyticas-offices|aldizkaria=the Guardian|sartze-data=2018-03-24}}</ref>
27. lerroa:
 
== Bibliografia ==
** Nader, Ralph (1991) ''Unsafe at Any Speed.'' Knightsbridge Pub Co Mass. ISBN 9781561290505
** Ellsberg, Daniel (2003) ''Secrets: A Memoir of Vietnam and the Pentagon Papers.'' Penguin Group. ISBN 978-0142003428
** Bernstein, Carl & Woodward, Bob (1974) ''All the President's Men''. New York: Simon and Schuster. ISBN 978-1476770512
** Greenwald, Glenn (2014) ''No Place to Hide. Edward Snowden, the NSA, and the U.S. Surveillance State.'' Signal. ISBN 978-0771036781
 
== Kanpo loturak ==
38. lerroa:
* ''[http://www.imdb.com/title/tt3774114/?ref_=nv_sr_1 Snowden]'' Oliver Stonek 2016an zuzendutako filmaren fitxa
* ''[http://azpitituluak.com/euskaraz/1409649531 All The President’s Men]'' filmaren fitxa
 
[[Kategoria:Aktibismoa]]
[[Kategoria:Ustelkeria]]