Aretxabaleta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
29. lerroa:
== Geografia ==
=== Ingurune naturala eta klima ===
Herrigunea [[Deba (ibaia)|Deba ibaiak]] zeharkatzen duen haran estuan dago, 248 metroko altueran<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Aretxabaleta - Udalweb|hizkuntza=es|url=http://udalweb.gipuzkoa.eus/es/aretxabaleta|aldizkaria=udalweb.gipuzkoa.eus|sartze-data=2018-03-24}}</ref>. Ingurua oso menditsua da. Mendi ezagunena [[Kurtzebarri]] da, 1119 metrokoa, herritik ikusten den gurutzeagatik. 500 metro hegoalderantz [[Elorretako Haitza]] dago (1140 metro). Hala ere, Aretxabaletako tokirik garaiena [[Elgeako mendilerroa]]n dagoen [[Aumategi (mendia)|Aumategigaña]] da, 1189 metroko garaierarekin. Udalerriko beste [[mendi]] esanguratsuen artean, aipatzekoak dira [[Murugain]], [[Andarto]] eta [[Urkuluko uharka]]ren gainean dagoen [[Iruaitz]].
 
Gipuzkoan ohikoa denez, [[zuhaitz]]ik ugarienak landatutako [[pinu]]ak dira, geografia guztian daudenak. [[Zaraiako mendilerroa]]ren magalean, Urkulu inguruan eta beste toki batzuetan [[Pago arrunt|pagadi]] zabalak ere baditugu.