23.890
edits
t (Kategoria:Greziar mitologiako pertsonaiak gehitua HotCat bitartez) |
No edit summary |
||
{{lanean|luistxo}}
'''Prokne''' ({{Lang-grc|Πρόκνη}}, ''Próknē'') [[Greziar mitologia|greziar mitologiako]] pertsonaia da, [[Pandion I.a|Pandion]] Atenasko errege mitikoaren alaba, [[Trazia|Traziako]] errege [[Tereo|Tereoren]] emaztea. Tereo senarrarekin eta [[Filomela]] ahizparekin istorio tragiko baten protagonista da. [[Publio Ovidio|Ovidio]] poeta latindarraren ''[[Metamorfosiak (Ovidio)|Metamorfosiak]]'' lanean aurki daiteke Filomela, Prokne eta Tereoren istorio hori. Euskaraz, [[Juan Mari Mendizabal|Juan Mari Mendizabalek]] itzuli zuen ''[[Ipuin Ankerrak]]'' bilduman, ''Filomela eta Prokne'' izenburuarekin<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Ipuin ankerrak, Herodoto - Ovidio|url=http://armiarma.eus/millabidai/HerodotoOvidioIpuinAnkerrak07.htm|aldizkaria=armiarma.eus|sartze-data=2018-03-02}}</ref>. Xerezaderen Artxiboa literatur podcast-ean grabatu zuen halaber Ana Morales itzultzaileak<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Xerezaderen Artxiboa|abizena=|urtea=|izenburua=FILOMELA ETA PROKNE, Ovidio|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://blogak.eus/xalp/filomela-eta-prokne-ovidio|aldizkaria=blogak.eus|sartze-data=2018-03-02}}</ref>.
Prokne Trazian zelarik Tereorekin ezkondua, ahizpa Filomela joan zitzaion bisitan, eta Tereok Filomela bortxatu egin zuen, eta bortxatu ondoren, mihia moztu krimena sala ez zezan. Baina tapiz bat ehunduz Prokne ahizpari jakinarazi zion gertatua Filomelak, eta ahizpek mendekua egin zuten. Proknek Tereorekin zuen semea hil egin zuten, eta sukaldatu erregeari jaten emateko. Oturuntza antropofagikoa amaitzeko, jakin zezan Tereok zer gertatu zen, semearen burua zerbitzatu zioten plater batean.
|
edits