Espektro elektromagnetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
72. lerroa:
</center>
 
=== Gamma izpiak ===
[[Gamma izpi|Gamma]] izpiak energia handieneko uhinak dira eta nukleoiaren deseszitazio edo erlaxazioaren (energia handiko egoera batetik energia txikiagoko egoera batera) ondorioz edota isotopo erradioaktiboen desintegrazioen ondorioz sortzen dira. Espazioan ere sortu daitezke gamma izpiak, erreakzio nuklear, supernoba edo beste zeruko gorputz baten eztandaren ondorioz. Azken kasu honetan, gamma izpiak ez dira Lurrera iristen, atmosferak absorbatzen baititu.
 
Gamma izpiek uhin-luzera oso laburra dutenez (&lt; 10 pm) energia handia daramate eta ondorioz fotoi intzidente bakar batek kalte nabarmena eragin diezaioke zelula bizidun bateko nukleoari. Honen ondorioz, aplikazio praktiko nagusia esterilizazioa da. Medikuntzan erabiltzen den tresneria edota elikagaiak esterilizatzeko erabiltzen dira mota honetako uhinak. Gainera, hainbat gaixotasun diagnostikatzeko eta tratatzeko ere erabiltzen dira.Kasu hauetan, erabilera oso kontrolatua egon beharko da, zelulen estruktura edo hezurdura aldatu baitezakete eta minbizia eragin. Minbiziaren aurkako tratamentuetan ere erabiltzen dira, zelula kantzerigenoak hiltzeko garaian. Tumoreari gamma izpien sorta kontzentratuak zuzentzen zaizkio zelula kantzerigenoak hiltzeko.
 
=== X-izpiak ===
[[X izpi|X-izpien]] uhin luzera 10-0,01 nm artekoa da eta gamma izpien eta ultramorearen artean kokatzen da. Gamma izpietatik bereizten duen ezaugarri nagusia, aurrekoak ez bezala, X-izpiak fenomeno estranuklearretatik sortzen direla da, orbital elektronikoetan gertatzen den elektroien dezelerazioa dela eta. Honi [[Compton efektua]] deritzo. Compton efektua, uhin batek elektroi aske batekin talka egindakoan jasaten duen energia galeraren ondorioz, uhin luzeraren handitzean datza. X-izpiek materiarekin interakzionatzen dutenean, ionizazioa ematen da partikula kargatuak sortuz (ioiak).
 
Izpi hauen energia handiari esker materia zeharkatzeko gai dira ia absortziorik jasan gabe. Hala ere, izpiaren zati txiki bat materiak xurgatzen du, eta beste zatia transmititu egiten da, xurgatutako energia zeharkatutako materiaren araberakoa izango delarik. Horregatik oso erabiliak dira medikuntzan ([[Erradiografia|erradiografiak]]) ehun ezberdinak eta hezurrak bereizteko eta nolabaiteko gorputzaren barne irudi bat lortzeko. Horrez gain, kristalografian ere erabiltzen dira, solidoen egitura kristalinoak determinatzeko.
 
=== Ultramorea ===
[[Ultramore|Ultramorea]] (UM) argi ikuskorraren eta X-izpien artean kokatzen da eta bere uhin luzera 10-400 nm artekoa da. Eguzkiak ematen duen argiaren %10 inguru erradiazio ultramoreak osatzen du. Nahiz eta uhin luzera handieneko ultramoreak beren energia faltagatik materia ionizatzeko gai ez izan, erreakzio kimikoak sortzeko gai da eta sustantzien distira edo fluoreszentzia eragin dezake.
 
UM-k efektu onuragarri eta kaltegarriak ditu. Azaleko erredurak UM izpien aurrean gehiegizko denbora egotearen efektu bat dira, azaleko minbizia edukitzeko arriskua handituz. Horrez gain DNA-n aldaketak gauzatzeko gai da eta ondorioz mutazioak sortu. Hala ere, izaki bizidunentzako ezinbestekoak dira. Landareek fotosintesia eguzkitik iritsitako izpi ultramorei esker egiten dute eta gizakiok hezurrak sendotzen dituen D bitaminaren sintesia burutzeko beharrezkoak dira.
 
=== Ikuskorra ===
[[Fitxategi:Kolore uhinak.jpg|thumb|272x272px|Koloreen uhin luzera; espektro ikuskorra.]]
 
[[Argi ikuskor|Espektro ikuskorra]], izenak dioen bezala, gizakiok begiz detekta dezakegun espektroaren zatia da; hau da [[argia]] bezala ezagutzen duguna. Argi ikuskorra infeagorriaren eta ultramorearen artean dago; 380nm eta 780nm tartea hartzen du. Espektro elektromagnetikoaren zati honi esker ikus ditzakegu [[Kolore|koloreak]]. Izan ere, koloreak, uhin luzera ezberdineko unhinak dira. Argi zuria deritzoguna, oinarrian, beste kolore guztien arteko batura da; hau da, uhin luzera ezberdin askoren multzoa. Argi zuria prisma batetik pasaraziz, hau bere uhin luzeratan deskonposatzen da gorri koloretik morera doan [[Ostadar|ostadarra]] osatuz.
 
[[Fitxategi:Prisma eta koloreak.jpg|erdian|thumb|414x414px|Argiaren deskonposaketa prisma baten bidez; koloreak. Espektro ikuskorra. ]]
 
[[Fitxategi:Objektu baten argiaren absortzioa, kolorea..jpg|alt=Objektu baten argiaren absortzioa, kolorea.|thumb|237x237px162x162px|Objektu baten argiaren absortzioa, kolorea.]]Argi ikuskorra uhin luzera tarte horretan absorbatzen duten konposatuak determinatzeko espektroskopietan erabiltzen da; hau da, konposatu koloredunetan. Izan ere, objektu batek kolore bat duela esaten dugunean, argi ikuskorraren uhin luzera guztiak xurgatu dituelako da kolore horrenak izan ezik, ondorioz, uhin luzera hauek objektuarekin talka egiten dute hau zeharkatu eta gure begietara iritsiz; ikusiko dugun kolorea, absorbatutakoaren osagarria izango delarik.
 
Hau horrela dela jakinik, espektroskopia egiteko analizatu nahi den konposatuaren kontra argia igortzen da eta absorbatu gabe geratu diren uhin luzerak detektagailu batean jasotzen dira. Horrela, konposatuaren kontzentrazioa eta absortzioa erlazionatuta egonik, kontzentrazioak kalkula daitezke.
 
=== Infragorria ===
 
=== Mikrouhinak ===
[[Mikrouhin|Mikrohuinak]] frekuentzia altuko uhin elektromagnetikoak dira, hau da, bibrazio asko egiten dituzte segunduko, 300 MHZ- 30 GHZ inguru. Hauen uhin- luzera 1mm eta 1m ingurukoa da. Batzuetan mikrouhinak irrati frekuentziekin batera talde berean agertzen dira, hala ere, mikrouhinak uhin luzera baxuagotan agertzen dira. Uhin mota hauek uhin- luzera altuetan ateratzearen arrazoia duten energia baxua da, uhin elektromagnetikoen artean irrati frekuentziek soilik dute energia baxuagoa. Mikrouhinek askatzen duten energia ez- ionizagarria da, ez baitu molekula bati elektroi bat kentzeko haina energia, hauek soilik molekula polarrak bibrarazten dituzte.
 
Mikrouhinak oso erabiliak izaten dira gure egunerokotasuneean, mikrouhin labean edota gailu inalanbrikoetan besteren artean. Mikrouhin labeko uhinek elikagaietako ur molekulak bibrarazten dituzte energia sortuz hauen polartasun altuaren ondorioz eta hala jhakiak berotuz. Mikrouhinak atmosferan zehar erraztasun handiz garraiatzen dira interferentzia gutxi jasanez, horregatik, WIFI-ak adibidez mikrouhin bidez zabaltzen du interneta. Hemen erabiltzen diren uhinak, ez dira gai ur molekulak bibrarazteko, beraien energia baxuagoa baita.
 
=== Irrati frekuentziak ===
[[Irrati-uhin|Irrati frekuentzien]] uhin luzera 10-10000 m artekoa da eta 104-107 Hz-tako frekuentzia izaten dute. Tximisten ondorioz sortu daitezke baina baita era artifizialean ere.
 
Irrati uhinak distantzia handiak egiten dituzte. Hori ionosferari zor diogu hein handi batean. Ionosfera atmosferan dagoen kapa edo geruza kargatu bat da eta honek irrati uhinak Lurrera islatzen ditu. Horren ondorioz, jatorrizko iturritik distantzia handietara detektatu daitezke. Hala ere, batzuetan ez da hain erreza uhin hauen propagazioa. Batzuetan, hainbat oztopo aurkitzen dituzte bidean. Oztopoa txikia bada (zuhaitzak, eraikinak...), difrakzioaren bitartez uhinak aurrera jarraituko du inongo arazorik gabe. Oztopoa handia bada berriz (mendilerroak, arroka handiak...), seinalea ez da toki horietara ailegatuko eta "itzalgune" izeneko zonak eratuko dira. Hau sahiesteko errepikagailuak erabiltzen dira.