Dohaintza-kontratu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
Eskuzabaltasuna da egintza bat zeinetan pertsona batek beste bati abantaila edo etekin material edo ekonomiko bat ematen dion. Beraz, esan daiteke dohaintza liberazio espezie bat dela, azkenean dohaintzan gauzaren edukitzaren transmisioa dagoelako funtsezko baldintza bezala.
 
Dohaintzan, dohaintza-emailearen ondasunen jabegoa transmititzen dazaio dohaintza-hartzaileari, honek emailearen ondarearen pobretzea eraginez, hartzailearena aberasten den bitartean. Beraz, dohaintza egongo da dohaintza-emailearen ondasun baten jabetza, doan, transmititzen zaionean dohaintza-hartzaileari, azken hau aberastuz, bestea pobretzen den bitartean. Beste edozein egintza edo kontratutan ez bada ondasunen jabetzaren translazioa burutzen, nahiz eta doakoak izan, ez da dohaintza izango.
 
Doako kontratua ematen da grabamenak alderdietako batek bere gain hartzen dituenean eta irabaziak beste alderdiaren aldekoak diren bitartean. Beraz, esan dezakegu dohaintza kontratua doakoa dela. Doakotasunaren ideia honek ez du galarazten kontratu honek eman ditzakeen mota desberdinen artean bereizketa ematea, dohaintza garbi eta sinpleak egon daitezke batetik, eta bestetik kostubidezko dohaintzak. Dohaintza sinplea da dohaintza-hartzaileak hartako onarpenekoak baino baldintza handiagoak eskatu gabe, emandako gauzaren jabetza lortzen duenean; ordea, kostubidezko dohaintza karga batzuk dohaintza-hartzaileari inposatuz egiten den hura da.