Espektro elektromagnetiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
90. lerroa:
 
== Mikrouhinak ==
Mikrohuinak frekuentzia altuko uhin elektromagnetikoak dira, hau da, bibrazio asko egiten dituzte segunduko, 300 MHZ- 30 GHZ inguru. Hauen uhin- luzera 1mm eta 1m ingurukoa da. Batzuetan mikrouhinak irrati frekuentziekin batera talde berean agertzen dira, hala ere, mikrouhinak uhin luzera baxuagotan agertzen dira. Uhin mota hauek uhin- luzera altuetan ateratzearen arrazoia duten energia baxua da, uhin elektromagnetikoen artean irrati frekuentziek soilik dute energia baxuagoa. Mikrouhinek askatzen duten energia ez- ionizagarria da, ez baitu molekula bati elektroi bat kentzeko haina energia, hauek soilik molekula polarrak bibrarazten dituzte.
 
Mikrouhinak oso erabiliak izaten dira gure egunerokotasuneean, mikrouhin labean edota gailu inalanbrikoetan besteren artean. Mikrouhin labeko uhinek elikagaietako ur molekulak bibrarazten dituzte energia sortuz hauen polartasun altuaren ondorioz eta hala jhakiak berotuz. Mikrouhinak atmosferan zehar erraztasun handiz garraiatzen dira interferentzia gutxi jasanez, horregatik, WIFI-ak adibidez mikrouhin bidez zabaltzen du interneta. Hemen erabiltzen diren uhinak, ez dira gai ur molekulak bibrarazteko, beraien energia baxuagoa baita.
 
== Irrati frekuentziak ==