Saiakuntza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Experiments lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
1. lerroa:
[[Metodo zientifiko]]an, '''saiakuntza''', '''esperimentua''' edo '''entsegua''' ikerlariak fenomeno batean eragina duten faktoreak kontrolatzen dituen egoera bat da, ikertu beharreko aldagaietan duten efektua egiaztatu eta neurtu asmoz. Saiakuntzak teoria zientifikoak baieztatu eta hipotesiak eratzeko, ondorengo saiakuntzekin baiezta daitezkeenak, erabiltzen dira.
 
{{commonskat}}
5 ⟶ 4 lerroa:
 
[[Kategoria:Esperimentuak| ]]
Metodo zientifikoan, saiakuntza,esperimentua edo entsegua fenomeno jakin bati buruzko hipotesi baten edo batzuen egiaztapena bermatzen duen prozesua da. Frogapen hauek manipulazio eta aldagaien korrelazioen ikerketaren bitartez burutzen dira. Saiakuntza, ikerketa zientifikoaren elementu klabeetako bat da, geroago kausazko azalpenak ere eman ahal izateko.
 
Prozedura hauek diziplinaren arabera asko alda daitezke (esaterako, ez dira berdinak psikologian edo fisikan), baina helburu berdina dute: emaitzen azalpenean, txandakako azalpenen ( manipulatutako aldagaiaren desberdina dena) kanporaketa burutzea. Ikuspegi hau, esperimentuaren barneko baliagarritasun gisa ezagutzen da; hala nola, bestelako ikertzaileak berrerantzutean eta emaitza berdinak lortzen dituztenean areagotzen dena. Saiakuntza bakoitzaren errepikapena proba edo saiakera deitzen da
[[Fitxategi:Mirror_baby.jpg|thumb|Txikienek ere saiakuntza xumeak egiten dituzte inguratzen dien munduaz ikasteko]]
Saiakuntzak burutzeko forma desberdinei (taldeetan edo baldintzetan ematen diren banakoen ikerketaren banatzeari dagokionez) ikerketa protokoloa deitzen zaio.
 
Ez bakarrik zientziaren arloan, saiakuntzak, txikitatik eta era pertsonal batean etengabeko esperimentazio jarrera ematen digu. Egunerokotasunean eta inguratzen gaituen munduarekin dugun erlazioa hobetzeko helburuarekin, gure hipotesiak baieztatzen eta egiaztatzen aritzen gara.
 
== Historia ==
Francis Bacon (1561-1626) XVII. mendeko ingeles zientzialari eta filosofoa, zientzia esperimentalaren defendatzailea bihurtu zen. Bacon ez zegoen batere ados dedukzioaren eta deskripzioaren galdera zientifikoari erantzuteko zegoen metodoari. Beraren ustez, zientzia egiteko metodoa errepikapenezko behaketetan edo esperimentuen menpe egon behar zen.
 
Hurrengo mendeetan, metodo zientifikoa esparru desberdinetan aplikatu zituzten pertsonek aurrerakuntza eta aurkikuntza garrantzitsu asko egin zituzten. Adibidez, Galilio Galilei-k (1564-1642), zehatz-mehatz kalkulatu zuen denbora eta saikera, neurri eta ondorio zehatzak egiteko erortzen zegoen gorputz baten abiaduraz jakiteko. Antoine Lavoisier (1743-1794), kimikalari frantsesa, saiakuntza area berrien deskribapen gisa erabili zuen, esaterako konbustioan eta biokimikan, edota masaren kontserbazioaren teoria garatzeko. Caroline Lucretia Herschel (1750-1848), astronoma prusiarrak, kometa bat aurkitu zuen lehenengo emakumea izan zen. Louis Pasteur (1822-1895) bere kasuan, gaur egungo berezko sorkuntzaren teoria errefusatzeko eta germenen bitartez sortutako gaixotasunen teoria garatzeko erabili zuen metodo zientifikoa. Marie Anningren (1799-1847)  kasuan, egungo paleontologia ulertzeko eta jakiteko lehenengo fosilen (plesosaurioak) aurkikuntzak egin zituen.
 
20. mendean saiakuntzari esker, analizatu eta diseinatu ziren garapenen kantitatea izugarria izan zen. Beste batzuen artean hauek izan ziren horren egileak: Ronald Fisher (1890-1962), Jerzy Neyman (1894-1981), Oscar Kempthorne (1919-2000), Getrude Mary Cox (1900-1978), Rita Levi-Montalcini (1909-2012), William Gemmell Cochran (1909-1980), Chien-Shiung Wu (1912-1997), Hedy Lamarr (1914-2000)...
 
== Etika ==
Aldagai bakoitzaren banaketa, ikertzailearen kontrolpean jartzen, saiakuntzak, batez ere giza kontuetaz hitz egiten dugunean, ardura etikoko potentzialak barneratzen dituzte, hala nola, kalteen eta onuren arteko oreka, bidezko interbentzioen banaketa (gaixotasunen tratamenduetan) edota baimen informatzailea. Esaterako, psikologian edo osasunari buruzko gaietan, ez da batere etikoa azpi-kalitateko tratamenduak hornitzea gaixoen artean. Beraz, etikaren berrikusketa tauletan, froga esperimentalak eta bestelako saiakerak gelditzea suposatuko litzateke, aitzitik tratamendu berriak onurak bezain gaur egungo praktikarik onena eskaintzeko sinisten duenean eta ez beste kasu batzuetan. Ez da ezta ere batere etikoa (eta batzuetan ilegala baita) kalitate gutxiko edota kaltegarriak diren esperimentuak ausaz gidatzea. Horrelako efektuak dituen azalpena ulertzeko, zientzialariak batzuetan behaketazko ikerketak erabiltzen dituzte faktore hauen efektuak ulertzeko.
 
Zuzenki giza kontuei inplikatzen ez dieten esperimentuak izan arren saiakuntzak egiterakoan, balio etikoak oso kontuan hartu behar dira. Esaterako, Manhattan Project-ak eraman zuen bonba nuklearraren esperimentua, saiakuntzan zuzenki giza inplikaziorik ez egon arren erreakzio nuklear horiek nolabait gizakiaren existentziari kalte egiten ziotela ulertzen zen.
 
== Saiakuntza legean ==
Saiakuntzaren prosezuak arazo juridikoak ebazteko erabilgarria izan daiteke.