Jadwiga Grabowska-Hawrylak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Jadwiga Grabowska-Hawrylak (Tarnawce, Polonia, 1920) arkitekto poloniarra da. Modernismoaren ordezkaria, Poloniako Arkitektoen Elkargoko kidea (1951), Poloniako mugimendu moderno...»
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Jadwiga Grabowska-Hawrylak''' (Tarnawce, Polonia, 1920) arkitekto poloniarra da. Modernismoaren[[Mugimendu Modernoa|Modernismo]]<nowiki/>aren ordezkaria, Poloniako Arkitektoen Elkargoko kidea (1951), Poloniako mugimendu modernoaren arkitekto nagusietakoa [1] eta Ohorezko SARP Sariaren irabazlea izan da (1974) [2].
 
=== Bizitza ===
Jadwiga Grabowska-Hawrylak-ek Wroclaw-eko Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Fakultatean ikasi zuen. 1950. urtean amaitu zituen ikasketak, Wroclaw-eko II. Mundu Gerra osteko lehen arkitektoa bilakatuz. Unibertsitatean egin zuen lan lehenik irakasle laguntzaile moduan, eta «Miastroprojekt Wroclaw» enpresa publikoan ondoren, 1951tik 1981era. Ordukoak dira bere lan nagusiak. 80.eko hamarkadan bere bulego propioa ireki zuen.
Estatuak ezarritako errealismo sozialistaren ondorengo fasearen ordezkaria da Grabowska-Hawrylak, gerraostearen eta mugimendu moderno berantiarraren kontestuan. 1960. urtetik aurrera mugimendu brutalistaren eta metabolistaren ildoa jarraitu zuen, eta 1970.etik aurrera erregionalismo kritikoaren influentzia jaso zuen [3]. Bere lanik ezagunenak Grunwaldzki plazako dorreak eta Hugo Kołłątaj kaleko etxebizitzak dira, biak ala biak Wroclaw-en.