«Ebidentzia enpiriko»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «Ebidentzia enpirikoa, esperientzia sentsoriala bezala ere ezagutua, zentzumenen bidez lorturiko ezagutza da, oro har, behaketaren eta esperimentazioaren bitartez<ref>{{Cite book|...»)
 
No edit summary
'''Ebidentzia enpirikoa''', esperientzia sentsoriala bezala ere ezagutua, [[Zentzumen|zentzumenen]] bidez lorturiko ezagutza da, oro har, [[behaketaren]] eta [[esperimentazioaren]] bitartez<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=|urtea=2006|abizena=Pickett|izena=|orrialdeak=|orrialdea=585|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>. Existitzen dena adierazten digu eta zeintzuk diren bere ezaugarriak, baina ez digu esaten zerbaitek hala izan behar duenik eta ez beste era batean; ez digu egia unibertsal bat ematen.  Kontzeptua grezieraz esperientzia izendatzeko terminotik dator, ''ἐμπειρία'' (empeiria).
 
[[Immanuel Kant|Immanuel Kanten]] ondoren, filosofian, ezagutza mota honi ''a posteriori'' ere deitzen zaio (ezagutza ''a priorirenpriori''ren kontrakoa).
 
=== EZAUGARRIAKEzaugarriak ===
* Partikularra: ezin duenean ezagutzen dena beti eta kasu guztietan gertatuko dela bermatu, ezagutzarekin gertatzen den bezala: “Udazkenean, zuhaitzek haien hostoak galtzen dituzte”.
* Gertagarria: propietate edo ezaugarri bat atxikitzen diogun objektuak gerta daiteke ez izatea: nahiz eta orain arte zuhaitzek euren hostoak galdu izan dituzten, gerta daiteke etorkizun batean ez galtzea.
 
=== ESANAHIAEsanahia ===
Ebidentzia enpirikoa egia (errealitateari zehazki dagokiona) edo gezurra (zehaztasunik eza) egiaztatzen duen informazioa da. Ikuspegi enpiristan, norbanako batek soilik [[ezagutza]] duela baiezta dezake ebidentzia enpirikoan oinarritzen baldin bada (nahiz eta [[Enpirismo|enpirista]] batzuek ezagutza lortzeko beste bide batzuk daudela uste izan). Honek ikuspegi [[Arrazionalismo|arrazionalistarekin]] talka egiten du, zeinek arrazoia edo hausnarketa bere baitan proposizio batzuen egiaren edo gezurraren ebidentzia kontsideratzen dituen<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=|urtea=2001|abizena=Feldman|izena=|orrialdeak=|orrialdea=293|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>. Ebidentzia enpirikoa behaketaren edo esperimentazioaren bitartez lorturiko informazioa da. Informazio hau zientzialarien bitartez ikertzen eta erregistratzen da. Hau da ebidentzia enpirikoaren iturri nagusiena. Bigarren mailako iturriek lehenengo iturriak deskribatzen, eztabaidatzen, interpretatzen, komentatzen, analizatzen, ebaluatzen, laburtzen eta prozesatzen dituzte. Bigarren mailako iturrien materialak eguneroko aldizkari edo egunkarien artikuluak, liburu edo pelikulen aipamenak edo beste pertsona baten ikerketa ebaluatzen edo eztabaidatzen duten aldizkari akademikoak izan daitezke<ref name=":0" />.
 
Ebidentzia enpirikoa esperimentu baten emaitzaren sinonimoa izan daiteke. Zentzu honetan, emaitza [[Enpirismo|enpirikoa]] baieztapen bateratu bat da. Testuinguru honetan, kontzeptu semi-enpirikoa oinarrizko [[axioma]] edo lege zientifikoak eta emaitza esperimentalak sailkatzeko erabiltzen da. [[Zientzia|Zientzian]], komunitate zientifikoan hipotesi batek onarpena lortzeko ebidentzia enpirikoa eskatzen da.
 
Ebidentzia enpirikoaren menpe dauden deklarazio eta argumentuak gehienetan ''a posteriori'' deitzen zaie, ''a priori''ren kontrakoa. Ezagutza ''a priori'' esperientziarekiko independentea da (adibidez, naturalki ezagutzen da norbaitek denbora luze batean zehar ez baduela arnasten hil egingo dela), ezagutza ''a posteriori'' ebidentzia edo esperientzia enpirikoaren menpe dagoen bitartean (adibidez, gosaldutako sagarra oso goxoa zegoen). A posteriori eta a priori bereizketa honen nozioa ezagutza enpirikoaren eta ez enpirikoaren arteko bereizketaren berdina da, [[Immanuel Kant|Kantek]] arrazoiari egiten dion kritikatik dator<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=|urtea=2005|abizena=Craig|izena=|orrialdeak=|orrialdea=1|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>.
 
1960.urtetik, [[Thomas Kuhn|Thomas Kuhnekin]] loturiko Kritikakritika batek metodo hauek aurretiko esperientzia eta sinesmenengandik eragina jasotzen duela argudiatzen du. Ondorioz, ezin da espero bi zientzialarik behatzean edo esperimentatzean behaketa teoriko neutral berdinak egitea. Gerta daiteke behaketa paper teoriko neutral bezala posible ez izatea.
 
== Erreferentziak ==
17

edits