Iraultza zientifikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Izenburuak
No edit summary
1. lerroa:
== Sarrera ==
'''Iraultza Zientifikoaz''' hitz egitean, '''[[Thomas Kuhn]]''' zientziaren historialariaren inguruan egin behar dugu hitz. Kuhnek 1962an [[Iraultza Zientifikoen Egitura]] (La Estructura de las Revoluciones Científicas<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=La Estructura de Las Revoluciones Científicas|urtea=2013|abizena=Kuhn|izena=Thomas|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=S.L. Fondo de Cultura Económica de España|ISBN=}}</ref>) liburua argitaratu zuen. Argitalpen honekin batera zientziaren inguruko teoria filosofiko berri bat planteatu zuen; teoria honek kontzeptu berriak zekartzan, hala nola, paradigma, zientzia normala, anomalia, krisia, iraultza, zientzia iraultzailea, komunitate zientifikoa etab.
 
Kuhnek, beraz, iraultza zientifikoaren inguruko teoria eta kontzeptu berriak planteatuko ditu. Autore hau, esan bezala zientziaren historialaria zen heinean, iraultza zientifikoa azaltzeko zientziaren historian egon diren hainbat fase ezberdinduko dizkigu.
24. lerroa:
 
Hau guztia argituta, esan beharra dago Kuhnen aburuz aurrerapen zientifikoak ez dutela zertan metagarriak izan; orain arte landutako adibideari jarraiki, oxigenoaren teoria onartzen denean, flogistoaren teoriak zekartzan arazo, anomalia edo galderak galduko dira. Hau da, paradigma berriak lehengoak erantzun ezin zituen galdera batzuei erantzuteaz gain, beste batzuei ere erantzungo die.
 
== Bibliografia ==
<references />
[[Kategoria:Zientziaren historia]]