Eskolastika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
27. lerroa:
 
=== Filosofia eta kristautasuna ===
Eskolastikaz ari garela, kontuan hartu beharreko puntu nagusietako bat Aristoteles eta Platon  bezalako filosofoek kristautasunaren oinarrizko ideietan izandako eragina da. Bai Elizaren Aita izandakoen eskutik bai eskolastikaren loraldi garaian ere, XI. eta XIII.mendeen artean. <ref>{{Erreferentzia|izena=Luján Di Sanza, Silvia|abizena=del.|izenburua=Filosofía|argitaletxea=Ediciones Santillana|data=2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/749421495|edizioa=2 reimp|isbn=9504606946|pmc=749421495}}</ref>
 
Hastapenetatik, kristautasunak fedeak ezagutzera emandako misterioa ulertu eta honetan sakontzeko modu bezala erabili du filosofia.
58. lerroa:
 
==== Akino-ko Tomas ====
Dominikoen teologiaren eta, oro har, eskolastikaren ordezkari nagusia da [[Tomas Akinokoa]] (1225-1274). ''Summa teologica'' edo ''Summa Theologiae'' obra nagusian enpirismo aristotelikoa eta bere teoria [[Hilemorfismo|hilemorfikoa]] eta bi intelekto-klaseren arteko bereizketa onartu zuen. <ref>Bata pazientea, informazioa fantasma baten moduan jasotzen duena. Agentea, bestea, [[Esentzia|esentziak]] [[kontzeptu]] moduan ulertzea posible duena. </ref> [[Avizena|Avicenak]] ordurarte grekoentzat arrotza zen [[esentzia]] eta izatearen arteko bereizketa bereganatu zuen arabiar filosofiaren eskutik. Jainkoa soilik analogia bikoitz baten eskutik egiten da ulergarri. <ref>Atributuzko analogia eta proportzionaltasunaren analogia.</ref>
 
Hala, [[tomismo]] izendatu den fusio aristoteliko-platonikoa sortu zuen Akinoko Tomasek. Tomismoak argumentu kosmologikoen bidez jainkoaren existentzia frogatzeko helburua du, [[bost bideak]] bezala izendatu izan diren argudioak kristau filosofiaren oinarri izan dira mendeetan zehar.
80. lerroa:
 
=== Bigarren eskolastika ===
Eskolastika ez da hemen amaituko. [[XV. mendea|XV.]] eta [[XVI. mendea|XVI. mendeetan]], izan ere, Espainia erdigunean jarrita, izaera renazentistaz berrituko da eskolastika, bereziki dominikoen eta jesuiten ordenei loturik agertuz. <ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Historia de la filosofia|urtea=1975|abizena=Copleston|izena=Frederick|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Ariel|ISBN=}}</ref> Eskolastizismo berantiar honek [[Francisco Suárez]] (1548-1617) jesuita espainola izango du ordezkari nagusi. Honen latinez idatziriko lan nagusian, ''[[Disputaciones metafísicas]]'' (1597), aurreko tradizio eskolastikoaren laburpen bat egiten da eta modernizatu egiten da, baita iusnaturalismoaren edo Hugo Grocioren zuzenbide naturalaren oinarriak zehaztu ere. Obraren balioa honen haritik sorturiko ondorengo inspirazioetan datza; XVII. eta XVIII. mendeetan, bada, eragin handikoa izan zen, bere ideien oihartzuna [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegelen]] edota [[Martin Heidegger|Heideggerren]] pentsamenduetan ere topa dezakegularik. Filosofia espainolaren tradizio aristotelikoarekin bat egiten duen arren, nominalismoaren alderdi batzuk gehitzeagatik ezaugarritzen da.
 
Honela, Suárezentzat esentzia eta existentziaren arteko bereizketa arrazoizko bereizketa besterik ez da, izan ere, existentzia bakoitzak berezko esentzia du. Jainkoak bakarrik, berez izaki denez, hauteman dezake bestearen izatearen arteko bereizketa, hau da, kreaturena. [[René Descartes|René Descartesen]] [[Cogito ergo sum|''cógito''a]] intuizioz arrazoitzen duen Suárezen sorturiko substantzia espiritual noziotik dator. [[Gottfried Wilhelm Leibniz|Gottfried Leibnizen]] (1646-1716) mónada ere nozio honetatik dator. [[Esentzia|Esentziaren]] eta existentziaren arteko bereizketa, arrazoizko bereizketa moduan ([[Baruch Spinoza|Baruch Spinozaren]] substantziaren kontzeptua), Suárezen filosofiatik dator ere. [[Immanuel Kant|Kanten]] subjektu traszendentala, kasu, tradizio eskolastiko honetan erabilitako manejatutako atribuzioaren analogiaren noziotik dator.
94. lerroa:
 
Argentinan: Tomás D. Casares, Octavio Nicolás Derisi, Alberto Caturelli, Juan José Sanguineti, Juan Alfredo Casaubón, Ignacio Andereggen, Juan R. Sepich (bere hasierako joeran), Guido Soaje Ramos, Ismael Quiles jesuita eta Domingo Basso dominikoa, besteak beste.
 
== Oharrak eta erreferentziak ==
<references />
 
== Ikus, gainera ==