«Hanibal»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
t (Zenbait esteka gehitu)
No edit summary
|heriotza data = [[K. a. 183]] aldean
}}
'''Hanibal'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[feniziera]]z: 𐤇𐤍𐤁𐤏‏𐤋 ''Hanni-baʾal'', «Baalen dohaina» edo «Baal jainkoari eskerrak»; [[Kartago]], [[K. a. 247]] - [[Bitinia]], [[Anatolia]], [[K. a. 183]] aldean) [[kartago]]tar jenerala eta estatu gizona izan zen. Gizon jakintsua, printze helenistikoaren zenbait ezaugarriz hornitua, bere garaiko jeneral handienetarikoa izan zen. Erromako historialariek, gerorako geratu den iturri bakarrak, odolzale, doilor eta zikoitz aurkezten dute. Hanibal inoizko estrategarik hoberenetakotzat jotzen da, [[Alexandro Handia]], [[Julio Zesar]], [[Genghis Khan]], [[Napoleon Bonaparte]] eta beste gutxi batzuekin batera.
 
== Bizitza ==
[[Hamilkar Barka]]ren semea, aitak [[Antzinako Erroma|erromatarrenganako]] gorrotoa erakutsi zion. Aitari lagundu zion [[Iberiar penintsula]]n, eta hura hiltzeanhil ondoren, bederatzi urte zituela, bere koinatu [[Hasdrubal Barka|Hasdrubalen]] agindupean jarri zen. Azken hauHura ere hil zenean, kartagotar armadak buruzagitzat hartu zuen ([[K. a. 221]]). Erromaren aurkako mendekua hartu nahirik, erromatarren aliatua zenaliatu [[Sagunto]] hiriari setioa jarri zion ([[K. a. 219]]), eta [[Bigarren Gerra Punikoa]] abiatu (K. a. 219-201).
 
Iberiar penintsulan bere anaia [[Hasdrubal Barka]] utzirik, [[iberiar]] eta [[zelta]] mertzenario anitzez hornituriko armada indartsu batekin [[Italiar penintsula]]ra lurrez iristeko egitasmoari ekin zion. [[Pirinioak]], [[Alpeak]] eta [[Apeninoak]] zeharkaturik, garaipen batzuk lortu zituen (Tesino, Trebia, Trasimena, Canas), baina [[Erroma]] ezin harturik eta Kartagok bertaratzeko deiturik ([[K. a. 203]]), erromatarrak —[[Eszipion Afrikarra|Eszipion Afrikano]] buru zutela— nagusitu zitzaizkion [[Zamako gudua|Zamako guduan]] ([[K. a. 202]]).
 
Gudu hura galtzearen errua Kartagoko agintarien berekoikeriari egotzirik eta Alderdi Demokratikoaren buruzagi zela, erreforma politiko-ekonomikoak eta militarrak bultzatu zituen. Sufeta izendaturik, Erromara salatu zuten etsai politikoek, eta [[Tiro]]ra erbesteratu behar izan zuen ([[K. a. 196]]). Siriako [[Antioko III.a Handia|Antioko III.a]]ren gortean lehenik eta gero Bitiniako [[Prusias]] erregearen ondoan babesa harturik, Erromaren aurka borrokatzen saiatu zen beti. Erromatarrek Hanibal Prusiasengandik bereganatzea lortu zutenean, Hanibalek bere burua pozoitu zuen
5.755

edits