Eskolastika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sarrera aldatu
No edit summary
41. lerroa:
garai hontako figura aipagarriena da Canterburyko Anselmo (1033-1109). Lehen eskolastikotzat jotzen den pentsalari honek oihartzun handia izan zuten ''Monologion'' eta ''Proslogion'' lanetan, oso eztabaidatua den argumentu ontologikoari buruz dihardu, zeinaren bidez jainkoaren existentzia frogatu nahi duen.
 
===== Pedro Abelardo =====
Pedro Abelardok (1079-1142) logika eta dialektika berrituko ditu eta ''quaestio - problema dialecticum-'' metodo eskolastikoa sortuko du ''Sic et non'' lanean.
 
====== Chartres eskola ======
XII. mendean Chartres-eko Bernardok, Chartres-eko Thierryk, Bernardo Silvestrek eta Salisbury-ko Juanek Chartreseko Eskola berrituko dute. Neoplatonismoak, estoizismoak eta arabiar eta jutudar zientziak eraginda, garaian Claravalgo Bernardok ordezkatzen zituen joera mistikoekin gatazkan sartuko den naturaren gaineko ezagutza eta humanismoaren garapena izango dute interesgai. San Víctor-eko Hugok, ordea, mistizismo horren eta eskolastizismoaren arteko kontziliazioaren alde egingo du, Erdi Aroan ''Summa teologica'' idatziko duen lehena izanda.
 
55. lerroa:
Franziskanoen artean Hales-eko Alejandro, san Buenaventura (1221-1274) eta Robert Grosseteste dira aipagarri, nahiz eta azken hau naturaren inguruan eta ikerketa zientifikoetan zentratuagoa zegoen Oxfordeko Eskolaren parte ere izan. Oxfordeko Eskolaren irudi da Roger Bacon (1210-1292), matematikaren eta zientzia esperimentalaren defendatzailea.
 
===== Alberto Magno =====
Alberto Magno irakurgai aristotelikoak fedearekin artikulatzen lehena izan zen. Akinoko San Tomasen irakasle izan zen. Alberto 1206. Urtearen buruan jaio zen Lauingenen (egungo Alemanian), Danubiotik gertu eta ikasketak Parisen eta Paduan burutu zituen. Predikadoreen ordenean sartu zen, aurrerago, hainbat lekutan irakasle moduan arrakasta izanez. Ratisbonako apezpiku zela, herri eta hirien baketzean sutsuki aritu zen. Hainbat lan idatzi zituen teologiaren inguruan, baita natur zientzien eta filosofiaren inguruan ere. 1280ean hil zen Kolonian.
 
====== Akino-ko Tomas ======
Dominikoen teologiaren eta, oro har, eskolastikaren ordezkari nagusia da Tomas Akinokoa (1225-1274). ''Summa teologica'' edo ''Summa Theologiae'' obra nagusian enpirismo aristotelikoa eta bere teoria hilemorfikoa eta bi intelekto-klaseren arteko bereizketa onartu zuen. Avicenak ordurarte grekoentzat arrotza zen esentzia eta izatearen arteko bereizketa bereganatu zuen arabiar filosofiaren eskutik. Jainkoa soilik analogia bikoitz baten eskutik egiten da ulergarri.
 
71. lerroa:
Juan Duns Scoto (1266-1308), eskoziarra zen franziskanoa, jainkoaren ideiara heltzen da. Jainkoa metafisikaren bidetik ulertutako nozioa da, betiereko izakia; franziskanoak zentzu aristoteliko hertsian ulertzen zuen, izakia izaki, honen inguruko zientzia bezala, alegia. Hau honela, teologiaren eta filosofiaren arteko autonomia ezartzen du, argi baitago hauetariko diziplina bakoitzak bere metodo eta objektu propioak dituela. Escotoren ustez, dena den, teologia metafisika bat da.
 
===== Ockham-eko Guillermo =====
Ockhameko Guillermo (1290-1349) izango da ideia hau gehien garatuko duena. “Ockhmanen labana” deituriko printzipio ekonomikoak agerikoa ez den eta intuizio sentsibletik datorren oro ezabatzea beharrezkoa dela dio: “Ente kantitatea ez da beharrik gabe biderkatu behar”.