Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
82.130.201.124 (eztabaida) wikilariaren 6161607 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
78. lerroa:
| goiburua= Пролетарии всех стран, соединяйтесь!<br /><small>([[Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!|Munduko langileok, elkartu!]])</small>
}}
'''Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> edo Amuurio'''Sobietar Batasuna''' [[Europa]] eta [[Asia]]ko [[estatu burujabe]] [[Sozialismo|sozialista]] izan zen, [[1922]]an sortua eta [[1991]]n desegina. [[Errusiar Inperioa]] osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. [[1991]]tik aurrera haren parterik handienaz [[Errepublika Independenteen Elkartea]] moldatu zen. [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Errusia, Estonia, Georgia, Kaszakhastan, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Moldavia, Tajikistan, Turkmenistan, Ukraina eta Uzbekistan. [[Errusia]] zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.
 
1990. urtean 22.400.000 [[km²]] zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean [[Baltikoa|Itsaso Baltikoa]] eta [[Itsaso Beltza|Itsaso Beltza]] zituen muga, eta ekialdean [[Ozeano Barea]]. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua [[Mosku]] zen.
108. lerroa:
[[1924]]an, Leninen heriotzaren ondoren, [[Iosif Stalin|Stalin]] jabetu zen SESBeko botereaz. [[Leon Trotski|Trotsky]], [[Grigori Zinóviev|Zinóviev]] eta [[Lev Kámenev|Kámenev]] baztertu eta [[stalinismo|estalinismoari]] hasiera eman zion. Stalinek ekonomia [[sozialismo|sozialista]] garatu nahi izan zuen. Estatuak, bost urteko planen bitartez, ekonomia zuzentzen zuen. Jabetza pribatua debekatu zen eta Estatua herrialdeko lur eta enpresa guztiez jabetu zen. Baserri pribatuak ezabatu eta landetxe kolektiboak ([[kolkhoz]]<nowiki/>ak) herrialde osoan ezarri zituen. Errepresioa bortitza izan zen: polizia politikoak erregimenaren alde ez zeuden biztanleak deportatu, lan gogorreko esparruetara ([[gulag]]<nowiki/>etara) bidali edo hil egiten zituen.
 
Stalinen agintaldiko gertaera garrantzitsuena, ordea, [[Bigarren Mundu Gerra]] izan zen. [[1939]]an Sobietar Batasunak eta [[Hirugarren Reicha|Alemania naziak]] [[Molotov-Ribbentrop ituna]] sinatu zuten, elkar ez erasotzeko. Besteak beste, [[Polonia]] banatzea erabaki zuten: ekialdea Sobietar Batasunarentzat eta mendebaldea Alemaniarentzat. Baina [[Adolf Hitler|Hitlerrek]] ez zuen hitzarmen hori bete, eta [[1941]]ean Polonia eta SEBSeko parte bat inbaditu zuen eta [[Mosku]], [[San Petersburgo|Leningrad]] eta [[Volgograd|Stalingrad]]<nowiki/>eraino iritsi. [[Stalingradeko gudua|Stalingradeko batailan]] ([[1942]] bukaera - [[1943]] hasiera), armada naziak atzera egin behar izan zuen. Sobietarren erasoaldiak [[Ekialdeko Europa]]ko herrialde guztietatik egotzi zituen alemaniarrak. [[1945]]eko apirilean, [[Armada Gorria]] [[Berlin]]en sartu zen.
 
Gerran 27 milioi sobietar hil ziren eta herrialdeak galera ekonomiko izugarriak izan zituen, baina [[Teherango Batzarra|Teherango]], [[Jaltako Batzarra|Jaltako]] eta [[Potsdamgo Batzarra|Potsdamgo]] batzarretan onura politiko handiak lortu zituen eta Aliatuek ekialdeko Europa SESBren menpeko zonaldea izatea onartu zuten.