Katakana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Katakana''' (片仮名) [[silabario]] bat da, [[hiragana|''hiragana'']] eta [[kanji|''kanji'']]<nowiki/>ekin batera berezko [[japoniar idazkera|japoniar idazkera-sistema]] osatzen duena. Batzuetan [[rōmaji]] edo [[latindar alfabetoa|latindar alfabetorako]] transkribapena ere erabiltzen da. Hiragana eta katakana [[Kana (japoniera)|kana]]-sistemak dira eta ''[[kanji]]''ek ez bezala, ez dute kontzepturik irudikatzen, soinuak baizik. Kana bakoitzak [[bokal]] bat (ア,''a''), [[kontsonante]] bat + bokal bat (カ, ''ka'') edo sudurkaria (ン, ''-n'') irudikatzen du.
 
Japonierazko testu arruntetan, hiru sistemak batera erabiltzen dira. Katakana beste hizkuntzetatik hartutako hitzak transkribatzeko erabiltzen dute (egun, [[ingeles]]etik batez ere), [[onomatopeia]]k irudikatzeko, hitzak nabarmentzeko (euskaraz hizki etzanen eta komatxoen modura) eta kanpotarrak japoniera mordoiloan mintzatzen direnean. Testu zientifikoetan, animalien, landareen eta mineralen izenak idazteko ere katakana erabiltzen da.
 
== Oinarrizko katakana karaktereak ==