Japoniera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa:
}}
{{japonieraz}}
'''Japoniera''' ({{lang|ja|日本語, ''nihongo''}}) [[Ekialdeko Asia]]ko [[hizkuntza]] bat da. 127 milioi hiztun ditu, gehienak [[Japonia]]n, baina baita mundu guztian zehar ere, japoniar jatorrikoen artean. [[Hizkuntza eranskari]]a da, eta ohorezko sistema konplexua du, igorlearen eta hartzailearen arteko harremanaren eta japoniar gizarteko mailaren araberako hiztegia darabilena.
 
== Japoniera eta euskara ==
Japonierak eta euskarak badituzte zenbait antzekotasun [[fonetika]]n eta [[gramatika]]n. Antzekotasun horiek, hala ere, ez dira genetikoak, (bi hizkuntzek ez dutedutelako sorburuari dagokion ahaidetasun harremanik).
 
;Euskararekiko antzekotasunak:
;Antzekotasunak
Euskararekiko antzekotasunak:
* Atzizkien erabilera: adibidez, -''gin'', -''gile'', -''ari ''atzizkien baliokide japoniarretako batzuk: -''in'', -''ka''. Era berean, euskaraz deklinabide-atzizkien bidez adierazten diren funtzioetarako, japonierak postposizioak ditu: 先生が来る ''Sensei '''ga '''kuru'' ("Irakaslea —''galdegaia'' da— dator"), 先生は来る ''Sensei '''wa '''kuru'' ("Irakaslea —''mintzagaia'' da— dator"), 先生を見る ''Sensei '''wo '''miru'' ("Irakaslea dakusa"), 先生の本 ''Sensei '''no '''''("Irakaslearen"), 先生に ''Sensei '''ni '''''("irakasleari" / "irakaslearengan" / "irakasleak" —ergatibo agentea—, "irakaslearengana"), 先生と ''Sensei'' '''''to '''''("irakaslearekin"), 先生から ''Sensei'' '''''kara '''''("irakaslearengandik"), 先生へ ''Sensei'' '''''he '''''("irakaslearengana")... Aditzei ere hainbat atzizki kausal, denborazko, helburuzko-eta erants dakizkieke, hizkuntza indoeuroparren konjuntzioen ordez: 来たので ''Kita '''no de''''' nahiz 来たから ''Kita '''kara '''''("Bazetorrelako" / "Etorri baitzen" / "Etorri baita"), 来たときに ''Kita '''toki ni''''' ("Etorri denean" / "Etorri zenean")...
 
34 ⟶ 33 lerroa:
* Ez dago erlatibozko izenorderik: euskaraz bezala, aurrena menpeko perpausa doa eta, jarraian, zehazten duen izena: 友人は昨日来た。 友人は日本人です。 ''Yūjin wa kinō kita. Yūjin wa nihonjin desu ''("Adiskidea atzo etorri zen. Adiskidea japoniarra da") elkartu eta zera bilakatzen dira: '''昨日来た'''友人は日本人です '''''Kinō kita''' yūjin wa'' ''nihonjin desu'' ("'''Atzo etorri zen''' adiskidea japoniarra da").
 
;Aldeak
;Ezberdintasunak
Hala ere, aldeak ugari dira:
* Adjektibo japoniarrak aditzak balira bezala jokatzen dira: 青いです '''''Aoi '''desu'' ("Urdina da"), 青かったです '''''Aokatta'' '''''desu ''("Urdina zen") eta baiezko eta ezezko formak dituzte: 青くないです '''''Aokunai '''desu'' ("Ez da urdina"), 青くなかったです '''''Aokunakatta '''desu'' ("Ez zen urdina"), 青ければ '''''Aokereba '''''("Urdina baldin bada..." / "Urdina balitz..."), 青くなければ '''''Aokunakereba '''''("Ez bada urdina..." / "Urdina ez balitz...").