Kongoko Errepublika Demokratikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
149. lerroa:
 
=== Kongoko Errepublika Demokratikoa ===
[[Fitxategi:Joseph kabila.jpg|thumb|[[Josephjosepe Kabila]].peperontzini
]]
Maiatzean Mobutuk [[Maroko]]ra ihes egin zuen, eta hurrengo egunean oposizioko gudarostea Kinshasan sartu zen. Kabilak lehendakari izendatu zuen bere burua. Mobutu irailaren 7an hil zen, [[Rabat]]en. Gobernu berriak herriaren izen ofiziala aldatu zuen: lehen Zaireko Errepublika zena Kongoko Errepublika Demokratikoa bihurtu zen. [[Mugarik Gabeko Medikuak|Mugarik Gabeko Medikuen]] txosten batek agerian jarri zituen, 1997ko bukaeran, Kabilaren indarrek eta ruandar gudarosteek egindako desmasiak Mobutu agintetik kentzerakoan. Handik gutxira, azken 35 urteetako uholderik handiena gertatu zen Kongo ibaiaren ibarrean, eta gobernuak larrialdi egoera ezarri behar izan zuen. Berehala, ordea, Kabilaren aliatuek Kabilari aurka egin zioten eta Ruandak eta [[Uganda]]k lagundutako matxinada bat izan zen. Zinbawe, Angola, Namibia, Txad eta Sudaneko soldaduek esku hartu zuten Kongoko erregimen berriari laguntzeko, eta Kongoko Bigarren Gerra deitu zitzaion gatazka odoltsua hasi zen. 1999an, su-etena ezarri zen, baina borrokek jarraitu zuten, bereziki ekialdean, lurralde hori diru iturri handia baita, handik ateratzen direnez legez kanpo balio handiko mineral batzuk: [[koltan]]a, [[kasiterita]] eta [[diamante]]ak.