«Herodoto»: berrikuspenen arteko aldeak

437 bytes removed ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
{{Biografia infotaula oinarriaautomatikoa
| izena = Herodoto
| irudia = Herodotos_Met_91.8.jpg
| oina =
| izen osoa =
| jatorrizko izena = Ἡρόδοτος Ἁλικαρνᾱσσεύς
| ezizena =
| jaiotza data = [[K. a. 484]]
| erlijioa =
| jaiotza hiria = [[Halikarnaso]]
| jaiotza herrialdea = [[Persiar Inperioa]]
| heriotza data = [[K. a. 425]]
| heriotza hiria = [[Turios]], ([[Calabria]]) edo [[Pella (Grezia)|Pella]]
| heriotza herrialdea = [[Mazedonia (antzinako erresuma)|Mazedonia]]
| etnia =
| lanbidea = historialaria, geografoa
| bikote kidea =
| webgunea =
| sinadura =
| datu gehigarriak =
}}
'''Herodoto Halikarnasokoa''' ({{lang-grc|Ἡρόδοτος Ἁλικαρνᾱσσεύς}}; [[Halikarnaso]], [[Persiar Inperioa]], [[K. a. 484]] - [[Turios]] edo [[Pella (Grezia)|Pella]], [[K. a. 425]]) [[Antzinako Grezia|greziar]] historialaria izan zen. ''Historiaren aita'' deitu ohi zaio. Haren lanik ezagunena ''[[Historiak]]'' da; bederatzi liburutan banaturik dago, eta [[Mediar Gerrak|Mediar Gerren]] jatorriari buruz egin zituen ikerketak biltzen ditu. Grekoz, «ikerketak» esan nahi duen hitza ἱστορίαι da, eta horixe da «historia» hitzaren sorburua. Herodoto, kronologikoki lehen historialari greziarra izateaz gainera, europar kulturaren barruan [[prosa]]z idatzitako liburu zaharrenaren egilea da. Hark idatzi zuen, bestalde, irakurria izan zedin helburua zuen lehenengo liburua.
 
== Bizitza ==
Herodotoren lan handiak ''[[Historiak]]'' izenburua du, eta bederatzi liburutan banaturik dago, bakoitzak musa baten izena duelarik; egileak ''ikerketa'' esanahiarekin erabiltzen du historia hitza. Lan horren helburu nagusia [[Persiar Inperioa]]ren eta Greziaren arteko gerrak kontatzea da, Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko borroka alegia. Berak, gaztea zela, gerra horien azken gertaerak bizi izan zituen. Kontaera hori osatzeko bi bide erabili zituen. Alde batetik, logografoen idatzietatik, mitologiatik eta zenbait poetarengandik hartu zituen datuak, baina bide horrek ez zion iturri sendo edo ziurrik eman. Beste alde batetik, bere bidaiez baliatu zen, lurralde ezagunetara, [[Afrika]] iparraldera, [[Asia Txiki]]ra eta [[Itsaso Beltz]]eko kostaldera egindako bidaiez oro har.
 
[[Fitxategi:Herodotus world map-eu.svg|thumb|left|350px|<small>Mundua Herodotoren arabera</small>]]
Herodotoren ustez, gerra haien testuingurua osatzeko bide bakarra, Greziaren eta Persiaren arteko gerrek arrastoa utzi zuten lurraldeak ezagutzea zen. Behin lurralde haietara joanez gero, bertako monumentuak, oroitzapenak eta tradizioak ikertzea zen egin beharreko bigarren urratsa -ezin ahantz daiteke, esan bezala, Herodotorentzat historia hitzak ikerketa esan nahi zuela-. Bestalde, ez du ez poesia ez [[filosofia]] egiten, nahiz eta genero baten zein bestearen osagaiak aurki daitezkeen haren lanean. Herodoto kontalari handia zen, gauzak soiltasunez kontatzen zituena. Ildo nagusi bat hartzen zuen -Persiaren historia-, eta behin baino gehiagotan, ildo hori alde batera utzi eta beste herrietako gertaerak sartzen zituen, baina beti itzultzen zen hari nagusira. Tarteki horiek batzuetan besteetan baino luzeagoak dira eta, horrela, bigarren liburua esate baterako, Egiptori buruzkoa da oso-osorik.
 
196.529

edits