Queer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''''Queer''' (ingelesez, queer ([kʷɪɚ(ɹ)]), “arraro”, “bitxi”, “ez ohiko”)'' etiketa libreko gizartea defendatzen duen lanketa teorikoa da, non guztiok errespeta...»
 
No edit summary
1. lerroa:
'''''Queer''' (ingelesez, queer ([kʷɪɚ(ɹ)]), “arraro”, “bitxi”, “ez ohiko”)'' etiketa libreko gizartea defendatzen duen lanketa teorikoa da, non guztiok errespetatuak garen eta eskubideak era berdinzalean gauzatzen diren<ref>''TRANSformemos el mundo'', ficha técnica campaña del 17 de mayo, Día Internacional contra la LGTBIQ+fobia; Cruz Roja Juventud </ref>.
 
Queer, gizartean onartutako sexualitateak baino harantzago joatea aldarrikatzen du: bizimodu [[Heterosexualitate|heterosexuala]]<nowiki/>z, [[Monogamia|monogamoa]]<nowiki/>z eta adina eta klase bereko pertsonen arteko harremanaz at, alegia. Lortu nahi dena da muga gabeko mundua eta eskubide berdineko pertsona ezberdinak: bakoitzak den eta den moduan joatearen alde agertzen da.
 
Irainaren beradierazpenarekin, ''queer,'' aukera sexual ezberdina giza-eskubide bat dela berretsi nahi du. [[Sexualitate periferikoak]], “normala” den sexualitate kiribiletik  urruntzen diren oro dira eta haien izatea aldarrikatzeko eskubidea usatzen dutenak direla kontuan hartuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sexualidades periféricas : consolidaciones literarias y fílmicas en la España de fin de siglo XIX y fin de milenio|url=https://www.worldcat.org/oclc/972513052|edizioa=Primera edición|isbn=9788424513412|pmc=972513052}}</ref>.
 
== Hitzaren Etimologiaetimologia ==
''Queer'' hitza, aditz gisa, ezarritako arauak “ezegonkortzea” esan nahi du. Izenondo gisa berriz, “arraroa”, “okerra” edo “bitxia” da eta ez litzateke existituko bere kontrakontua gabe: ''straight'', “zuzen” edo “heterosexuala” esan nahi duena.
 
12. lerroa:
''Queer'' hitza hurrengo esamoldeetan aurkitzen dugu: ''to be queer in the head'' (burutik jota egotea), ''to be in queer street'' (zor asko izatea), ''to feel queer'' (ondoezik edo gaixorik egotea), ''queer bashing'' (eraso bortitzak homosexualei).
 
Berbak, [[emakume]] baten izaera iraultzailea eta urratzailea islatzen du, menpeko [[Feminitate|feminitatea]]<nowiki/>ren ohituratik askatzen dena, emakume maskulino batena, ''emagizon'' batena edo tipologia menderatzailea baino sentikortasun gehiago duen gizon batena, “aurkako [[Genero-rol|generoa]]<nowiki/>ren arropa” daramanarena…
 
''Queer'' ez dauka itzulpenik ez [[gaztelania]]<nowiki/>ra ez [[euskara]]<nowiki/>ra. “''Queer'' Teoria” itzultzen saiatu izan da hurrengo izenekin: teoria okerra, ''emagizonen'' teoria, teoria arrosa, “ulertutako” teoria, teoria urratzailea… Betiere, hitz ingelesaren esanahi zehatza galtzen da, horregatik mantendu da jatorrizko hizkuntzan (Llamas, 1998; Guasch, 1998, 2000; Mérida, 2002).
 
== Historia ==
XVIII. mendean sortu zen ''Queer'' hitza ingeleseko hiztegian. Hitzak, pertsona tranpati, lapur edo ardi galdu bati egiten zion erreferentzia, baita ere emakumea edo gizona igarri ezin zen pertsona bati. Gainera, emakume maskulino edo ''emagizon'' bat kalifikatzeko balio zuen ere.
 
Gizarte Viktoriarrean ([[Erresuma Batua]]<nowiki/>n [[Viktoria Erresuma Batukoa|Viktoria I]] erreginaldian: 1837-1901), heterosexualitatearen balorea defendatzen zenean, ''queer'' hitza erabiltzen zen heterosexualtasunatik ateratzen ziren pertsonak izendatzeko. ''Emagizona,'' lesbiana eta trabestiak ''queer'' ziren.
 
Hala ere, bi menderen ostean, hitzak zeharo aldatu zuen esanahia. 80. hamarkadako erdialdean, [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIES]]-aren krisialdiaz bultzaturik, talde txiki askok ''queer'' irainaz jabetzea erabaki zuten, eta horretik ekintza politiko-iraultzaile bat atera zuten.
 
Horrela, “heterosexual jauna” beste gizon bati ''emagizon'' deitzetik, homosexualak ''queer'' autoizendatzera pasatzea lortu zen''.'' Hitzak, errepresio sozial batetik izatetik, elementu iraultzaile bat izatera pasatu zen.
 
''Queer'' ikasketen jatorria Estatu Batuetako testuinguru sozial korapilatsu batean izan zen. Hasieran, sexualitatearen teoria berrien ostean hasi ziren ikertzen ([[Michel Foucault|Foucault]],  1976; [[Jeffrey Weeks|Weeks]], 1998); [[John Boswell|Boswell]]-en (1980) aurkikuntzaren ondoren ere, [[Antzinaroa|Antzinarotik]] [[Erdi Aroa]]<nowiki/>ren amaierara arte izandako orientazio homosexualaren errespetuari buruz; [[Adrienne Rich]]-en (1996) artikuluaren agerpenarekin, derrigorrezko heterosexualitatea eta orientazio homosexualaren existentziari buruz; eta Dover-ek (1980) aurkitutako ebidentzia arkeologikoengatik, [[Antzinako Grezia|Aintzinako Grezia]]<nowiki/>n egondako jokaera homosexualei buruz.
 
Halaber, unibertsitateen jakin-mina sexualitateen ikerketaren inguruan handitzeak, eragingarri bat izan zen ere ''Queer'' ikasketetarako.
 
== Aldarrikapena ==
Termino orokorretan, ''Queer'' Teoriak  derrigorrezko heterosexualitatea desafiatu (“heteronormatibitatea” ere deituta) eta gizabanakoaren genero identitateagatik edo orientazio sexualagatik sailkatzea errefusatzen du.
 
== LGTBIQ+ siglak ==
 
== Teoriaren kontrako iritziak ==
 
== Erreferentziak ==