Gitarra elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
139.47.31.90 (eztabaida) wikilariaren 6074699 berrikuspena desegin da (proba ala bandalismoa)
U
1. lerroa:
'''Gitarra elektrikoa''' [[metal]]ezko harien dardara [[soinu]]-seinale elektrikoa bihurtzen duen [[gitarra]] da. Prozesu hau pastillen bidez gauzatzen da, gitarraren gorputzean muntatutako [[transduktore]]ak. Gitarra elektrikoak seinale elektriko arrunt bat sortzen duenez, erraza da bere aldakuntza eta tratamendua. Gainera, seinale elektriko hura ahula da, eta horregatik '''anplifikazioa''' behar du bozgorailu batera iritsi baino lehen.
 
[[1930eko hamarkada]]ren hasieran du bere jatorria. Izan ere, musika modernoa osatzen ari ziren instrumentuen artean gitarra arruntak ez zuen berez bere burua entzungai egiteko gaitasuna; ozentasun berri bat behar zuen, hain zuzen ere anplifikazioaren bidez lortu zuena. Hortik aurrera, gitarra elektrikoa herri musikaren barnean instrumenturik garrantzizkoenetako bat izan da, eta musika mota askoren sorrera eragin du bere soinu eskaintza itzelari esker.
 
{{commonskat}}