«Atari:Hezkuntza/Arbela/Galderak»: berrikuspenen arteko aldeak

t (Theklan wikilariak «Atari:Hezkuntza/Dashboard/gida laburra» orria «Atari:Hezkuntza/Dashboard/Galderak» izenera aldatu du)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
{{Lotura botoia|testua= Nola sartu ikastarora?|orrialdea=/Nola_sartu|color=urdin}}
 
== Ikasle bakoitzak egindakoa ikustea ==
Ikasle bakoitzak zer egin duen ikusteko aukera ezberdinak ditugu.
 
=== Sarrera: estatistika orokorrak ===
[[Fitxategi:Example_of_test_course_selected.png|thumb|250px|Sarreran estatistika orokor batzuk emango dizkigu, interesgarria jakiteko gure kurtsoan egin dena zer den.]]
Orriaren goialdeko metriketan, hauek ageri dira:
* '''Sortutako artikuluak:''' programaren barruko erabiltzaileen kohorteak sortutako artikulu berrien kopurua da. Sortutako artikuluen zerrenda, era berean, editatutako artikuluekin batera ageri da, «Artikuluak» fitxan.
* '''Editatutako artikuluak:''' programaren barruan erabiltzaileen kohorteak ekarpenak egindako artikuluen kopurua da.
* '''Edizioak, guztira:''' programaren barruan kohorteak egindako edizioen guztizko kopurua da.
* '''Editoreak:''' kohorteari programarako batu zaizkion editoreen kopurua da. Editoreak batzeko bideak bi dira: editoreak berak izena emanda, edo programa-antolatzaileak batuta
* '''Gehitutako hitzak:''' erregistratutako edizioen bidez proiektuari gehitutako hitzen kopuruaren kalkulua da. Kalkulua egiteko oinarria da edizio bakoitzean gehitutako byte kopurua. Gaur egun, hitzeko byten batez besteko kopurutzat ingeles hizkuntzarena erabiltzen da.
* '''Artikulu ikustaldiak:''' programara batutako editore batek egindako lehen edizioaz geroztik programaren barruan landutako orriei egin zaizkien ikustaldien kopuruaren kalkulua da.
* '''Commonsera igotakoak:''' programaren barruan Wikimedia Commonsera igotako multimedia fitxategien kopurua da.
 
=== Artikuluak ===
Ikasleek zuzenean artikuluen gainean lan egin badute, eta artikuluaren izenburua zuzen idatzi badute, aukera izango dugu artikuluan egindako aldaketak ikusteko.
 
=== Proba orriak ===
 
== Artikulu bakoitzean egindakoa ikustea ==