Emakumearen emantzipazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
==Emakumearen emantzipazioaren historia==
Emakumearen emantzipazioa edo emakumearen askapena deitu izan zaio Aro Garaikidean gertatu den prozesu historiko edo gizarte mugimendu honi, zeinak [[XVIII. mendea|XVIII. mende]] amaieratik, [[Frantziako Iraultza|Frantziako Iraultzatik]] aurrera, emakumeen eskubideen aldarrikapena proposatu duen, bai eta sexuen eskubide-berdintasunaren aldarrikapena; aldarrikapen horrek emakume-kondizioaren emantzipazio edo askapena esan nahi du, historian zehar zibilizazio guztietan menpekotasunean egon baita.
 
Emakumeen eskubide politikoen aldeko borroka [[1789|1789ko]] [[Frantziako Iraultza|Frantziako Iraultzan]] hasi zen, arrakasta handirik gabe; protagonistek salatu zuten gizonezkoei bakarrik zegozkiela askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna, emakumeei ez. Protesta nabarmenena egin zuena [[Olympe de Gouges]] izan zen, [[1791|1791n]] [[Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena]] idatzi zuena, [[Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena]] onartu eta bi urtera. Gougesek idatzitako dokumentuak gizonezkoek zituzten eskubide politiko berberak, -besteak beste [[Sufragioa|sufragioa]]- aldarrikatzen zituen emakumearentzat. Emakumeak [[Heriotza zigor|heriotza-zigorrera]] kondenatuak izan bazitezkeen, kargu publikoetan aritzeko eskubidea ere izan behar zuten. Haren ahaleginak ez zuen arrakastarik izan; Iraultzak sortutako izu-zurrunbiloan, De Gouges [[Gillotina|gillotinatu]] egin zuten. Eta urte batzuk geroago, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]], bere legegintza-kodean, gizonaren nagusitasun are gordinago baten mende jarriko zuen emakumea.
 
 
 
[[Kategoria:Feminismoa]]