«Ida Pfeiffer»: berrikuspenen arteko aldeak

 
=== Munduari bigarren itzulia (1851-1854) ===
1851ean [[Ingalaterra]]ra joan zen eta handik itsasontzia hartu zuen [[Hegoafrika]]ra. Bertatik Afrika barrualdera sartu nahi izan zuen baina ezinezkoa zela ikusita Uhartedi Malaiora (gaur egungo Indonesia eta Malaysia) jo zuen. [[Sonda uharteak|Sonda uharteetan]] hemezortzi hilabete egin zituen. Uhartedi hartako [[Dayak etnia]] eta [[Batak herria]] bisitatu eta beraien ohitura eta jokaerez idazten aurreneko pertsonetako bat izan zen. Uhartediko himenopteroen[[himenoptero]]en (intsektu ordena zabalena) bilduma eta deskribapen zehatzak ere egin zituen<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Pfeiffer, Wallace, Allen and Smith: the discovery of the Hymenoptera of the Malay Archipelago|urtea=1996|abizena=Baker|izena=D.B.|orrialdeak=23:153-200|orrialdea=|argitaletxea=Archives of Natural History|ISBN=0260-9541}}</ref>.
 
Ondoren [[Australia]]ra jo zuen eta handik Ameriketara. Iparraldetik hegoalderantz egin zuen, [[Kalifornia]], [[Oregon]], [[Peru]], [[Ekuador]], Granada Berria (gaur egun [[Kolonbia]]), eta berriz ere iparralderantz, [[Aintzira Handiak|Aintzira Handien]] eskualdera. 1854an itzuli zen etxera. 1856an ''Meine zweite Weltreise'' ("Nire bigarren Munduari bira") liburua atera zuen.
65.856

edits