«Ida Pfeiffer»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «{{biografia infotaula automatikoa}} '''Ida Laura Pfeiffer''' (Viena, Austria, 1797eko urriaren 14a - ''ib.'', 1858ko urriaren 28) austriar expl...»)
 
 
== Biografia ==
Vienan jaio zen Reyer izeneko merkatari aberats baten familian. Txikitatik anaien hezkuntza bera jaso zuen eta lehenengo bidaia luzea Palestinara eta Egiptora egin zuen bost urte baino ez zituela. Bederatzi urte zituela aita hil zitzaion eta amak ez zuen onartu bera mutil gisa hezitzea eta mutilen jantziak erabiltzea debekatu zion<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Ida Laura Pfeiffer {{!}} Sophie|hizkuntza=en|url=http://sophie.byu.edu/node/3349|aldizkaria=sophie.byu.edu|sartze-data=2018-03-14}}</ref>.
 
1809an [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] tropek Viena hartu zutenean hainbat soldaduk Reyertarren etxea hartu zuten egoitza gisa. Berari ez zitzaion batere gustatu eta [[Schönbrunn jauregia|Schönbrunn jauregiko]] desfilean okupazioaren aurkako protesta egin zuen Napoleon berari atzealdea erakutsiz. Hamabi urte baino ez zituen.
 
1820ko maiatzaren 1ean Mark Anton Pfeiffer abokatu ukrainarrarekinabokatuarekin ezkondu zen<ref name=":0" />. Austriako ofizialek [[Galitzia]] eskualdean (Erdialdeko Europan) zuten ustelkeria salatu zuen eta etsai ugri egin zituenez ordutik aurrera lana aurkitzea zaila egin zitzaion. Ida musika eta marrazketa klaseak ematen hasi zen familia aurrera ateratzeko.
 
1838an hil zen senarra eta jadanik seme-alabak haziak zeudela ikusita 45 urterekin bidaiatzeari ekin zion. Bidaia bakoitzean ikusitako tokien deskribapenak eta izandako pasadizuak liburuetan bildu eta lorturiko diruarekin hurrengo bidaia finantziatzen zuen.
 
=== Munduari lehen itzulia (1846-1848) ===
1846 urtean munduari bira ematea erabaki zuen. Hegoamerikarantz jo zuen eta bertan hainbat herrialdetan izan zen, bereziki [[Brasil]] eta [[Txile]]n. Ondoren [[Tahiti]], [[Txina]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Down,|abizena=Alec|izenburua=Ida Pfeiffer in China: Examining the Suppression of Gender Roles in the Face of European Colonial Superiority|hizkuntza=en|data=2013|url=https://scholarsarchive.byu.edu/libraryrg_studentpub/13/|aldizkaria=Library Research Grants|sartze-data=2018-03-14}}</ref>, [[India]], [[Persia]], [[Ekialde Hurbila]], [[Grezia]] eta 1848an itzuli zen Vienara. 1850ean ''Eine Frau fährt um die Welt'' ("Emakume baten bidaia munduari bira emanez") liburua atera zuen.
 
=== Munduari bigarren itzulia (1851-1854) ===
1851ean [[Ingalaterra]]ra joan zen eta handik itsasontzia hartu zuen [[Hegoafrika]]ra. Bertatik Afrika barrualdera sartu nahi izan zuen baina ezinezkoa zela ikusita Uhartedi Malaiora (gaur egungo Indonesia eta Malaysia) jo zuen. [[Sonda uharteak|Sonda uharteetan]] hemezortzi hilabete egin zituen. Uhartedi hartako [[Dayak etnia]] eta [[Batak herria]] bisitatu eta beraien ohitura eta jokaerez idazten aurreneko pertsonetako bat izan zen<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Pfeiffer, Wallace, Allen and Smith: the discovery of the Hymenoptera of the Malay Archipelago|urtea=1996|abizena=Baker|izena=D.B.|orrialdeak=23:153-200|orrialdea=|argitaletxea=Archives of Natural History|ISBN=0260-9541}}</ref>.
 
Ondoren [[Australia]]ra jo zuen eta handik Ameriketara. Iparraldetik hegoalderantz egin zuen, [[Kalifornia]], [[Oregon]], [[Peru]], [[Ekuador]], Granada Berria (gaur egun [[Kolonbia]]), eta berriz ere iparralderantz, [[Aintzira Handiak|Aintzira Handien]] eskualdera. 1854an itzuli zen etxera. 1856an ''Meine zweite Weltreise'' ("Nire bigarren Munduari bira") liburua atera zuen.
 
=== Madagaskar (1857) ===
1857an [[Madagaskar]] uhartera iritsi zen eta [[Ranavalona I.a Madagaskarkoa|Ranavalona I.ak]] adeitsu hartu zuen arren<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Female Caligula: Ranavalona, the Mad Queen of Madagascar|urtea=2005|abizena=Leidler|izena=Keith|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Willey|ISBN=0-470-02223-X}}</ref>, nahigabe gobernua behera botatzeko saiakera batean nahastua izan zen eta Madagaskarko europar ugari uhartetik bidaliak izan ziren. [[Antananarivo]]ko kaiean irtetzeko zain zegoela [[malaria]] hartu zuen. Ez zen erabat sendatu eta 1858an hil zen Vienan<ref name=":0" />. 1861 urtean ''Reise nach Madagaskar'' ("Madagaskarrera bidaia") liburua argitaratu zuen Oskar Pfeiffer semeak.
 
== Erreferentziak ==
64.413

edits