Epistemologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aurrekue borrau ta berriye jarri
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Epistemologia''' edo '''gnoseologia''' ([[greziera]]tik ''ἐπιστήμη'' edo ''episteme'', "ezagutza"; ''λόγος'' edo ''logos'', "ikerketa") [[zientzia|ezagutza zientifikoaren]] ekoizpena eta balioztatzea aztertzen dituen [[filosofia]] adarra da. Bere lorpenera daramaten baldintza historiko, psikologiko eta soziologikoak bezalako arazoez arduratzen da, eta justifikatzen edo baliogabetzen den irizpideez.
Epistemologia (grekerazko ἐπιστήμη, ''episteme'', “ezagutza”, eta λόγος, ''logos'', “ikerketa” hitzetik eratortzen dena) ezagutza ikerketa objektu gisa duen filosofiaren adar bat da.
 
"Zientzietako adar nagusia" bezala ezagutzen den zientzia hau, era laburrean esanda, ezagutza ikerketa objektu gisa duen filosofiaren adar bat da. .
 
 
Egile frantziar eta ingeles askok "epistemologia" hitza, gaztelaniaz [[epistemologia|gnoseologia]] edo "ezagutzaren teoria" bezala ezagutzen denarekin identifikatzen da, ezagutza orokorraz arduratzen den [[filosofia]]ren adarra: ohikoa, filosofikoa, zientifikoa, etab. Izan ere, [[ingeles]]ezko "epistemology" hitza, gnoseologia bezala itzultzen da. Baina hemen, epistemologia ezagutza zientifikora mugatuko da.
 
Beste alde batetik, epistemologia [[zientziaren filosofia]]rekin identifikatzen da, baina zientziaren filosofia epistemologia baino zabalagotzat har daiteke. Zientziaren filosofian eztabaidatuak diren suposaketa batzuk ez ditu zalantzan jartzen epistemologiak, edo bere aztergaian eraginik ez dutela kontsideratzen da. Adibidez, zientziak azter dezakeen [[errealitate]] objektibo bat ba ote dagoen galdera metafisikoa edo [[zentzumen]]en ilusio bat baino ez den, baina epistemologo askok benetan existitzen dela uste dutena, edo euren baiezko edo ezezkoak, ezagutzaren lorpen metodoen esistentziarako edo metodo horien balioztatze irizpideentzako garrantzirik ez dutela uste dute.
 
Epistemologia, hirugarren diziplina batetik ere ezberdin daiteke, oraindik bera baino mugatuagoa dena: [[metodo]]logia. Metodologoak ez du zalantzan jartzen zientzialariek baliozkotzat onartutako ezagutza, baizik eta ezagutza zabaltzeko estrategien bila ibiltzen da. Adibidez, [[estatistika|estadistikaren]] garrantzia eztabaidaezina da metodologoarentzat, datu eta laginetatik abiatuta, hipotesi berriak proposatzeko bide bat baita. Epistemologoak, aldiz, datu eta lagin horiek, eta baita estadistika bera ere, zalantzan jarri ditzake.
 
Epistemologia, ezagutzaren teoria gisa, ezagutzara garamatzaten zirkustantzia historiko, psikologiko eta soziologikoetaz arduratzen da. Bestalde, ezagutza hori lortzeko irizpideak justifikatu edo baliogabeztatzen ditu. Era berean, kontzeptu epistemiko ohikoeenen definizio argi eta zehatzak lortzea du xede, hala nola, egia, objektibitatea, errealitatea edo justifikazioa. Epistemologiaren lehen aztarnak Antzinako Grezian aurkitzen da, besteak beste, Parmenides eta Platonen lanetan.
9 ⟶ 18 lerroa:
Bestalde, ezagutzaren teoria espezifikoak ere epistemologia badira, adibidez, epistemologia zientifiko orokorra, zientzia fisikoen epistemologia edo zientzia psikologikoa.
 
== '''Sarrera.''' ==
Gaur egun, epistemologiaren ideiaren inguruan dagoen aniztasun teorikoaren bi adibide Karl Popper eta Jean Piageten dira. Popperren ustez, epistemologiaren auzia hiru aldagaik definitzen dute: 1) ezagutzaren baliozkotasunari buruzko interesak (subjektuak ezagutza lortzen duen modua aztertzea alferrikakoa da bere baliozkotasunari dagokionez); 2) ezagutzaren subjektibitatearekiko desinteresak (zientzia ikuspuntu objektibotik aztertutako hizkuntza logiko gisa soilik hartzen da), hau da, epistemologiak zientziaren adierazpenak eta haien arteko harreman logikoak (justifikazioa) lantzen ditu; eta 3) izaera logiko-metodologikoak; hau da, normatibo eta filosofikoak. Hala eta guztiz ere, Piaget-en epistemologiaren printzipioek Popperrek proposatutako printzipioekin talka egiten dute. Izan ere, Piageten epistemologiari ezagutzaren balizkotasuna interesatzeaz gain, ezagutza horretara iristeko baldintzak ere interesatzen zaizkio. Horregatik du garrantzia epistemologian jakintza eskuratzen duen subjektuak. Horrez gain, epistemologia enuntziatu zientifikoen jatorriaz arduratzen da, baita dimentsio linguistiko eta logiko-formala gainditzen duten zientzien alderdi anitzez ere.  Piagetentzat, epistemologiak izaera zientifikoa du; hau da, izaera teoriko eta enpirikoa, eta ez metodologiko eta praktikoa.
 
30 ⟶ 39 lerroa:
·        Metodologia. Diziplina gisa, metodologia epistemologia baino mugatuagoa da. Metodologoak ezagutza handitzeko estrategia edo bideak bilatzea du helburu, baina inoiz ez ditu zalantzan jartzen komunitate zientifikoak egiazkotzat hartzen dituen ezagutzak.
 
== '''Historia.''' ==
Epistemologia, zentzu zorrotzean, Berpizkundearekin hasten da. Bertan, ezagutza zientifikoa fenomenoen ezagutza, analisi eta sintesi gisa azalduko da; hots, giza esperientzian ematen den errealitatearen manifestazio edo agertzeko moduaren ezagutza, analisi eta sintesi gisa. Zientziaren metodologia, beraz, esperientziako fenomenoen kritika arrazional gisa ezarriko da. Zientziaren metodologiaren heltze momentuko autore garrantzitsuenak hauek dira: Kepler (1571-1631) Galileo Galilei (1564-1642), Francis Bacon (1561-1626), Rene Descartes (1596-1650), Isaac Newton (1642-1727), Locke (1632-1704), Leibniz (1646-1716) eta Kant (1724-1804). Baconen ''Novum Organum'', Descartesen ''Metodoaren diskurtsoa'', Spinozaren ''Tractatus de intellectus emendatione'', Malebrancheren ''Egiaren bilaketaz'' obrek ohar garrantzitsuak zituzten epistemologoentzat, nahiz eta zentzu hertsian ezin diren epistemologiako liburuak kontsideratu. Agian, ondorengo epistemologia ondoen aurresaten duen XVIII. mendeko obra D’Alemberten ''Discurso premilimiar a la Enciplopedia'' da.
 
=== '''XIX.mendea.''' ===
XIX. mende hasierako obra aitzindariak hauek dira: Dugald Stewarten ''La filosofía del espíritu humano'' (1814) obraren bigarren liburukia, Auguste Comten ''Curso de filosofía positiva'' (1826tik aurrera) eta John Herschelen ''Discurso preliminar al estudio de la filosofía natural'' (1830).
 
42 ⟶ 51 lerroa:
XIX. mendean, bide enpirista-positibistari jarraituz, epistemologia zientifikoa lantzeko beste zenbait saiakera ere egin ziren. Hemeretzigarren mendeko positibismo klasikoa Auguste Comte (1798-1857), John Stuart Mill (1806-1873), John Herschel (1792-1871), William Whewell (1794-1866) eta Herbert Spencerrek errepresentatu zuten. Ondoren, enpiriokritizismoak jarraitu zion Richard Avenarius (1843-1896) eta Ernst Machen (1838-1916) eskutik, eta mende amaieran eta XX. mendearen hasieran, Henri Poincaré (1854-1912), Pierre Duhem (1816-1916) eta Emile Meyerson (1859-1933) agertu ziren, guztiak enpiriokritizismoarekin loturiko autoreak, izan horri jarraipena eman ziotelako edota horren erreakzio gisa garatu zirelako.
 
=== '''XX. mendea.''' ===
XX. mendean, epistemologia zientifikoa hiru eskola edo generazio garrantzitsutan bana daiteke: neopositibismo logikoa, arrazionalismo kritikoa eta postpopperianismoa.
 
51 ⟶ 60 lerroa:
Azkenik postpopperianoak ditugu. Hauek, nahiz eta positibismoaren eta Popperren teoriatik edaten duten, ez dira ez bata eta ez bestearekin identifikatzen. Autore garrantzitsuenak T.S. Kuhn, P.K. Feyerabend, I. Lakatos eta N.R. Hanson dira.
 
== '''Epistemologiaren arazoak.''' ==
Egun epistemologiak planteatzen dituen arazoak bi talde handitan bana ditzakegu: batzuk, izaera orokorreko arazoak dira, zientzia orori eragiten dietelako; eta besteak, aldiz, zientzia jakin bakoitzari dagozkion arazo espezifikoak dira, zientzia bati soilik dagozkie edota zientzia jakin bateko adar bati.