«Elkarrekintza nuklear ahul»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
[[Fitxategi:Beta-minus_Decay.svg|thumb|[[Beta desintegrazio]]a posible da elkarreragin nuklear ahulari esker.]]
[[Fitxategi:Standard Model of Elementary Particles hr.svg|thumb|[[Eredu Estandarra|Eredu estandarreko]] [[Funtsezko partikula|oinarrizko partikulak]] ]]
[[Elkarrekintza nuklear ahula]], '''indar ahula''' edo [[Elkarrekintza nuklear ahula|indar nuklear ahula]] deritzona, partikula subatomikoen arteko elkarrekintza-mekanismoa da. "Ahul" deritzogu haren indarra [[elkarrekintza nuklear bortitza]] baino <math>10^{13}</math> aldiz txikiagoa delako. Indar honen efekturik ezagunenak [[Beta desintegrazio|beta desintegrazioa]] eta '''erradioaktibitatea''' dira. Azken horrek garrantzi handia du [[Fisio nuklear|fisio nuklearrean.]] Indar nuklear ahulak eremu oso txikietan hartzen du parte, distantzia subatomikoetan hain zuzen ere. Bestalde, naturan ageri diren oinarrizko interakzioetako bat da, [[Elektromagnetismoa|elektromagnetismo]], '''indar bortitz''' eta [[Grabitazioa|grabitazioarekin]] batera.
 
[[Partikulen fisika|Partikulen Fisikako]] [[Eredu Estandarra|Eredu Estandarrean]] elkarrekintza ahula W eta Z bosoien partekatzearen ondorioa dela esaten da, eta Heisenberg-en ziurgabetasun-printzipioari jarraituz oso bizitza laburrekoak.
28

edits