Bambulo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
 
=== 1. Bambulo I. Lehen urratsak ===
Ezjakintasunak bihurtzen duelako mundua zatar, baldar eta higuingarri idatzi ditu Bernardo Atxagak Bambuloren Istorio Bambulotarrak. Edo, bestela esanda, Bambulotar handien ekintza handiak. Familia handia dira, izan, Bambulotarrak: Beatus Bambulo Markoni, Bambulio, Bambulus, Bambulko, Bambulias, Bambulides, Bambulillo, Bambulegi, Bambulsson... Bambulotar dira denak ere, haritz bereko ezpalak. Alditan Kalkulator, alditan Kezkator, edo Historiator, Investigator, Korrektor, Susmakor... Bambulo, beti ere. Bambulotar handi dira, nahiz eta Jon, Maria eta Ariadna ttikia beti ez izan iritzi horretakoak. Bambulo, orduan, Mamulo dugu, edo Mamolo Totolo, Bambulo Memelo, Bombolo, Bimbili... Era guztietara ere, "kontinenteko txakurrik bizkorrenetakoa, edo agian bizkorrena". Eta temosoenetakoa. Hori ere bai. Dena dela, ez dadila nahasketarik izan: Bambulok ez dauka zerikusirik Walt Disneyren Bambirekin, filmetan jauzi eta jauzi egiten zuenarekin. Are gehiago, Bambulok ez du nahi harekin nahas dezaten. Ez eta ez. Ezta inola ere.
 
=== 2. Bambulo II. Krisia ===
Historiagile segitzen du Bambulok, Bambulo Historiator, Bambulo Investigator, Bambulo Korrektor, Historia bambulotarra idatzi eta idatzi. Marathongo batailan izan ziren Akiles eta Bambulides. Edo Troian izan ziren Ulises, Bambulus Troianus, Menalipo Bambulo... Gorrotoz betetako gerlari harro eta hiltzaileak. Azterketa historikoak egin eta egin, nekaturik, zinera joatea erabaki du Bambulok. Behartsu bezala bizitzea erabaki duen Francescoren bizimodua kontatzen du pelikulak. Francescoren lagun bat, Juan Kankailu, pantailatik atera eta Bambulorengana zuzendu da, galdezka: "Ez ote zen izan maitasunik, apaltasunik, eskuzabaltasunik Bambuloren arbasoen munduan?". Galderak asko pentsaraziko dio Bambulori. Eta krisian izango da, burumakur, Hanka-Arrastakor.
 
=== 3. Bambulo III. Ternuako penak ===
Bambulo Zakur Investigator-en idazkariak jo eta ke segitzen du lanean. Hirugarren liburuak Bambuloren eta bere lagunen kontu berria dakar, oraingoan Maria neska ttikiaren aitak kontaturik. Ez da zuzen-zuzen eta bete-betean gai bambulotarra, baina ipuin gisa sartu du egileak testu hau Bambuloren liburuan. Eta, zinez, merezi du! Urkizu marinel gazteak orain ehun urte baino gehiago Terranovan izandako ibilerak kontatzen dira Ternuako Penak honetan. Euskal Herritik ateratako arrantzontzi bat Kanadaraino joango da bakailaoa harrapatzera. Hamabi gizonek osatzen dute eskifaia, eta haiekin doa Urkizu ere, hamabost urteko mutiko bizkor eta hizkuntzetarako trebetasun handikoa. Euskaldunek ez dute iskimauekin harremanetan asmatzen eta, sarri, zapuztu egiten dira tratuak. Urkizuk haien hizkuntza ikasiko balu, beharbada, harremanak errazago gauzatuko lituzkete.
 
== Bambuloren ezaugarriak ==
16 ⟶ 19 lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
http://www.galtzagorri.eus/euskara/argitalpenak?g=0&i=bernardo+atxaga&t=bambulo&a=0
 
[[Kategoria:Haur eta Gazte Literatura]]
[[Kategoria:Bernardo Atxagaren liburuak]]