Erreforma protestantea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
jkkgb
43. lerroa:
{{sakontzeko|Luteranismo}}
Hasiera batean dotrina berri eratzeko asmorik ez bazuen ere, Wittenbergeko katedralean iltzatutako tesietan bertan ere, errua Jainkoak berak baino ezin duela barkatau –''sola fede''- argudiatzen zuen, eta, apaizaren absoluzioa erabilgarria izanda ere, ez zela ezinbestekoa. Orobat, hierarkiak ez zeukan garbitokiko zigorrik arintzeko eskumenik.
Izan ere, Lutherrek gizakiaren eta Jainkoaren arteko elkarrizketa zuzena azpimarratzen zuen. Honela, lehendabiziz, eliza eta apaizteriaren bitartekari-papera ahultzen zen. Bataiatutako ororen apaiza izateko gaitasuna defendatu zuen. Bigarrenik, [[Biblia]] (salbaziorako iturri bakarra –''sola scriptura''-, usadioa baztertzen baitzuen) edonork irakur eta interpreta zezakeen, eta ez bakarrik apaizek. Eta hirugarrenik, Elizaren zazpi sakramentuak hirutara mugatu zituen: [[eukaristia]]k, [[penitentzia]] mota batzuek eta [[bataio]]ak baino ez dute oinarririk Biblian. Martin luther es un gordo

Dotrinaren hedapena Alemanian
 
Lutherren 95 tesien zabalkundeak hautsa harrotu zuen berehala. [[Mainz]]ko apezpikuak eta domingotarrek, [[Inkisizioa]]ren arduradunek, segituan salatu zuten Luther. [[Erroma]]n, nolanahi ere, besteak beste [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.a enperadorearen]] heriotza zela eta, erantzuna [[1520]]ra arte atzeratu zen. [[Leon X.a]] aita santuak, [[bulda]] baten bidez, hirurogei egunetan atzera egin ezean, eskumikatuko zuela adierazi zuen. Lutherren erreakzioa Wittenbergeko unibertsitateko irakasle eta ikasleen aurrean bulda erretzea izan zen.