Snowboard: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Powder_turn.jpg|250px|thumb|Snowboarder bat [[elur xehe]]an bira eginez.]]
 
'''Snowboard, elursurf, elurretako surf''Snowboard' edo '''elur-ohola''' [[elur]]rezneguko estalitakokirolen maldamodalitate batetikbat oholda; batenbi gaineanhankak ibilitaula etabati akrobaziakloturik egiteanelurrez datzanestalitako [[kirol]]amalda da,baten gainetik irristatzean datzana. Bere izena ingelesetik dator (''[[skateboarding]]snow-'' elurra eta ''[[surf]]board''-ohola). Skateboard eta surf teknikak nahastenbiltzen dituena.ditu, eta 1960 eta 1970eko hamarkadetan sortu zuten [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] eta [[1988ko Neguko Olinpiar Jokoak|1988ko Olinpiar Jokoetatik]] aurrera kirol olinpikoa eginbilakatu zen, 2014an Neguko Kirol Paralinpikoei batu zitzaion Sochi-n.
 
Modalitate nagusiak hauek dira: jaitsiera askea (edo ''freeride''), gizakiak egokitu gabeko malda batetik jaistean datzana; estilo askea (edo ''freestyle)'', akrobaziak egitean datzana eta snowboard  alpinoa, pista edo eremu zapaldu batetik jaistean datzana. Lehiaketaren kasuan, modalitate nagusiak hauek dira: jaitsiera, jauzi handia (edo ''big air''), hodi-erdia (edo ''half pipe''),  hau hodi-erdi formako pistan jauziak eta akrobaziak egitean datza) , krosa (edo ''cross''), oztopoekin eta eremu irregularrarekin egindako pistatik lasterketa)  eta eslaloma (edo ''slalom''), zirkuitu batetik sigi-saga jaistea ahalik eta azkarren.
Estilo nagusiak ''freeride'', ''freestyle'' eta lasterketa ditu. Lehiaketetan berriz, jeitsiera, ''big air'', ''half-pipe'',''big jump'', kross eta eslalom dira nagusiak.
 
== Historia ==
Snowboard modernoa 1965. Urtean sortu zen Sherman Poppen Muskegoneko (Michigan) ingeniari batek bere alabentzako jostailu bezala bi eski hartu, hauek batu eta soka batekin albo batetik lotu zituen, bere alabak taulan mantendu eta aldapak jaitsi bitartean kontrola izateko. Honi “snurfer” (snow eta surfer hitzetatik) deitu zioten. Alaben lagunen artean hain ezaguna egin zen zeren Poppenek ideia manufakturatzera eraman zuen, Brunswik Corporation delakoa, hurrengo hamarkadan zehar milioi bat snurfer saldu zituelarik.
 
1968ko Otsailean Poppenek Michiganeko eski pista batzuetan lehen snurfing lehiaketa antolatu zuen, zeinek herrialdeko jende asko erakarri zuen. Horietako batek, Tom Sims-ek, ohol zati batera tapiz zati bat itsatsi eta aluminiozko xafla mehe batzuk jarri zizkion hankei lotzeko. 1970eko hamarkadako erdialdean komertzializatzeko taulak egiten hasi ziren.
 
1977an, Jake Burton Carpenter, Vermonteko jatorrizkoa zena, Michinganeko snurfing txapelketan ikuslegoa harritu zuen berak diseinatutako euskarri batzuekin, hauek hankak taulara hobeto finkatzeko sortu zituelarik. Urte berean, Burton Snowboards fundatu zuen ''Londonderry''-n, ''Vermont-''en. “Snowboard” berriak zurezko xaflekin eginda zeuden, malguak ziren eta, uretako eskiaren hanka euskarriak zituzten. Hasieran oso jende gutxik erosten zituen bere prezio altuagatik, baina gaur egun munduko ekoizle handiena da kirol honetan.
 
70 eta 80ko hamarkadetan gero eta popularragoa egiten hasi zen elur-surfa, Dimitrije Milovich, Jake Burton, Tom Sims eta Chuck Barfoot (Gnu Snowboard markaren fundatzailea) bezalako aitzindariekin. Hauen diseinu, mekanismo eta ekipamendu berriak ezagutzera eman ziren, zeintzuk kirol hau garatu izan duten eta gaur egun oraindik ezagutzen diren.
 
Nazioarteko Snowboard Federakuntza (ISF, bere ingeleseko siglak, ''International Snowboard Federation'' deritzona), mundu mailako txapelketak antolatzeko eta kudeatzeko sortu zen 1990an. 1998an Japoniako Nagano hirian ospatutako Neguko Olinpiar Jokoetan kirola ofizialki bilakatu zen modalitate olinpikoa. Karine Ruby frantziarra izan zen lehen emakumezkoa domina olinpiko bat lortzen modalitate honetan, eta Ross Rebagliati kanadiarra lehenengo gizonezkoa. 2012. Urtean Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak jakinarazi zuen 2014an gizonentzako zein emakumeentzako frogak barneratuko zirela neguko para-olinpiadetan,  para-snowboard bezala izendatuz. Hauek Rusian ospatuko ziren, Sochi-n.
 
Gaur egun mundu mailan igortzen dira snowboard txapelketa nagusiak; hala nola, neguko X jokoak (''Winter X Games''),  Air &Style, US Open, eta Joko Olinpikoak.
 
== Modalitateak ==
 
=== Jaitsiera askea (''´freeride´)'' ===
Modalitate hau snowboard kirolaren modalitate bat da, eta mendiko jaitsierak nahi den tokitik egitean datza, askatasun osoz. Honek snowboard beste modalitate batzuk biltzen ditu (jauzi eta trebetasunak edo “Freestyle” delakoa, jaitsierak...) baina era natural eta espontaneo batean. Modalitate hau praktikatzeko birjinak diren mendiak igo behar dira, eta elurra “hauts” forman dagoelarik aldapa malkartsuetatik jaistean datza, bidean amildegiak, haitzak eta abar sorteatu behar direlarik.
[[Fitxategi:Les2alpesestiloaskea.png|thumb|Gidaria ''Method'' deitutako estilo askeko akrobazia egiten ''Les 2 Alps''-en, Frantzian]]
 
=== Estilo askea (´''freestyle'''´)''''' ===
Freestyle bezala ezagutua, modalitate honek biltzen du edozein akrobazia edo trikimailu egindako gauzatzea, eta horretarako naturako elementuak edo gizakiak eraikitakoak (jauziak,errailak, kaxak, paretak eta abar) erabiltzen dira. Modalitate honek aukera amaigabeak eskaintzen ditu sormenerako eta akrobazia ugari tartekatzeko edo gauzatzeko. Honen barruan, diziplina asko bereizten dira:
* '''Jauzi-handia (''´big air´):''''' Modalitate honetan gizakiak eraikitako jauzi handi bat erabiltzen da, espezifikoki horretarako bideratua, eta neurri eta forma ezberdinak eduki ditzakeena, baina orokorrean lur hartzearen eta jauziaren artean 20 metro baino gehiago egoten dira. Hemen praktikatzaileak Les2alpesestiloaskeaakrobazia honenak egiten saiatzen dira.
* '''Hodi-erdia (''´half pipe´):''''' Elurrez eraikitako hodi erdi formako eta pareta altuko egitura duen pista batean praktikatzen da, eta pista honek malda ertaina izaten du. Honen barnean gidariak ahalik eta akrobazia gehien eta konplexuenak egiten saiatzen dira, hodi erdiko iskinetatik jauzi eginez bi aldeetatik. Modalitate olinpikoa da.
* '''Estilo askeko jaitsiera (''´slopestyle´)'''''<nowiki/>'':''Pista batetik jaistean datza, zeinetan modulu eta jauzi ezberdinak kokatuta dauden, nondik gidariak bere bidea hautatu behar duen (zein modulu erabili) eta akrobaziak egin behar dituen jaitsieran zehar. Diziplina olinpikoa da 2014ko Neguko Joko Olinpikoetatik aurrera.
 
* '''Akrobaziak (''´jibbing''´):''' Modalitate honetan kirolaria baranda eta kutxa ezberdinetatik irristatzen da modu anitzetan.
 
=== Kros lasterketa (´''boardercross''´) ===
Modalitate honetan 4 lehiakidek hartzen dute parte, elkarren aurka lehiatuz saltoz, goragunedun bihurgune eta oztopoz beteriko zirkuitu batean. Modalitate olinpikoa da 2006ko jokoetatik aurrera, Turin-en ospatutakoak.
 
=== Eslalom paraleloa ===
Praktika hau aurrera eramateko sigi-saga egin behar da ateak deituriko eremu batzuetatik (kolorezko mi makilez osatua, beti barrualdekoa motzagoa izanez, kirolariaren inklinazioa errazteko) pasatuz. Lasterketa edo jaitsiera hau era indibidualean egiten da, baina ´paraleloan´ ere egin daiteke (bi pista berdin eta paraleloetatik lasterketa eginez) edo aldi berean pertsona askok elkar lehiatzen (''SBX'').
 
== Txapelketak ==
Lehen txapelketa ofiziala Coloradon (AEB) eman zen 1981ean. Hodi erdiko eta eslalom txapelketak Naganoko (Japonia) Olinpiar Jokoetan sartu ziren. Krosa 2006an Turingo (Italia) Olinpiar Jokoetan sartu zen. Estilo askeko jaitsiera 2014ko Sochi-ko (Errusia) Jokoetan sartu zen.
 
Elur-surfeko txapelketa nagusiak mundu mailan hurrengoak dira: Europako Air&Style, japoniar X-train Jam, Burton Global Open Series, Shakedown, FIS World Championships, urtero ospatzen den FIS Worl Cup, Winter X Games eta Winter Dew Tour.
 
== Elur-surfa espainian ==
Espainiako Neguko Kirolen Federazio Erreala (''RFEDI'' gaztelaniazko sigletan, ''Real Federación Española Deportes De Invierno'') da estatu mailan dagoen erakunde ofizial nagusia elur-surfaren txapelketen kudeaketan, federatuen kudeaketan eta abarretan. Bertako web orri ofizialetan aurkitu daitezke Espainia mailan ospatzen diren txapelketak, federazio autonomikoak klubak, egutegiak, araudiak...
 
Autonomia Erkidego bakoitzak bere Federazioa du, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan adibidez Negu Kiroletako Euskal Federakuntza (''Federación Vasca Deportes de Invierno'') da erakunde kudeatzailea, zeinen egoitza Bilbon kokatuta dagoen.
 
''Snowboard'' laster bere azpikultura sortu zuen, eskiarenarekin alde handi duena<ref>{{erreferentzia|abizena= Heino |izena= Rebecca |urtea= 2000 |izenburua= New Sports: What is So Punk about Snowboarding |aldizkaria= Journal of Sport & Social Issues |alea= 24 |orrialdeak= 176-199}}</ref>
Snowboarder ospetsuenetako eta onenetako bat Shaun White da.
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}