Mendialdeko larre eta sastrakadi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
4. lerroa:
[[Zuhaitz-muga]]tik gora kokatutako mendiko belardi eta sastrakadiei [[tundra alpetar]] deritze normalean, eta mundu osoko eskualde menditarretan ageri dira.
 
Ekosistema hauek, batez ere eskualde subtropikal eta tropikaletan, uharte modura eboluzionatzen dute askotan, gainerako eskualde menditarretatik bereizita, eta sarritan [[landare]] [[endemismo|endemikoen]] bizileku izan ohi dira. Landare hauek mendiko klima fresko eta hezeari eta tropikoetako argitasun handiari moldatuz eboluzionatu dute. Ekosistema hauetako landare askok ezaugarri fisiko bereziak dituzte: [[erroseta-formako (botanika)|erroseta]] egiturak, ezko-antzeko azalerak eta hosto iletsuak.
 
Mendiko belardi eta sastrakadi zabalenak [[Andeak|Andeetako]] [[Paramo]]an daude. Bioma hau [[Afrika]] erdialde eta ekialdeko mendietan ere ageri da, bai eta [[Borneo]]ko Kinabalu mendian, [[India]] hegoaldeko mendi altuenetan eta [[Ginea Berria]]n ere.