Laguntza:Tutoriala (izena eman): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
10. lerroa:
=== Abantaila orokorrak ===
Kontua sortzean abantaila handiak lortzen dira, adibidez edizio eta erabiltzaile aukera gehiago. Kontua sortu eta saioa hasirik baduzu, zure eskueran '''«Jarraipen zerrenda'''» izango duzu. Era horretan, axola dizuten orrietan egiten diren aldaketen jarraipena egin ahal izango duzu. Lortzen den beste abantaila bat '''orrialdeei izena aldatzeko tresna''' da. Gainera, kontua sortuz gero, ez dira datu pertsonalak eskatzen (e-posta helbidea, aukeran), eta era anonimoan edita daitezke orriak.
<center>[[Fitxategi:Wikipedia orriko goiko menua saioa hasi gabe.png|thumb|700px|Saioa hasi gabe goiko menuak duen itxura]]</center>
 
Saioa hasi ez duen erabiltzailea ordenagailuko IP helbidearekin identifikatzen da Wikipedian. IP helbide horren bitartez, zure informazio pertsonala lor daiteke; horregatik gomendagarria da izena ematea, era horretan ezkutatu egiten baita IP helbidea.
 
IP helbideak aldakorrak direnez, zaila izaten da ekarpenen historia baten bidez zu identifikatu eta '''beste erabiltzaileen errespetua''' lortzea. Gainera, zaila izaten da izena eman ez duen '''erabiltzaile batekin harremanetan jartzea''', eztabaida horri bat baino gehiago baitute. Bestalde, zure gustuko '''Hobespenak zehazteko aukera''' izango duzu, zure erosotasunerako, eta hori orriko goiko aldean eskuinean duzu.
<center>[[Fitxategi:Wikipedia orriko goiko menua saioa hasita.png|thumb|700px|Kontua sortu eta saioa hasita duzula, goiko menuak duen itxura]]</center>
 
Gerta liteke IP helbideak ordenagailu ezberdinak erabiltzen dituztenez, zure helbidea IP [[Wikipedia:Bandalismoa|bandaliko batekin]] nahastea eta zure aldaketak atzera botatzea edota zuzenean aldaketak egitea debekatzea.