Arrotxapea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
 
== Izena ==
Arrotxapea auzoak izena [[San Zernin]] burgua (berez eta historikoki, euskaraz, Jaun Done Satordi)<ref>[http://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/49136.pdf Salaberri, Patxi (1999-04-22). "SANTU, SAN, DONE ETA INGURUKOAK", ''Euskera'', 1172-1173. or.]</ref> defendatzen duen "Rotxako dorretik" hartzen du, dorre hau gaur egun [[Nafarroako museoa|Nafarroako Museoa]] zegoen lekuan kokatzen zen.
 
Hasieran, [[burgu]] horretako biztanleen ohiko hizkuntza zen [[okzitaniera]]zko "Jus la Rocha" izenez ezagutzen zen (''rocha'', okzitanieraz, "harkaitza"), hots, "Rotxaren pean" edo "Rotxako dorrearen azpiko lursailak". Ondoren, [[euskaldun]]ek Arrotxapea izenera [[euskara]]tu, "-pea" atzizkia gehituz eta okzitanierazko izenaren esanahi berdina jasoz. XX. mendean, euskarazko izena berreskuratu nahirik, arras zabaldu zen "Errotxapea", berez eta historiaz zuzena ez dena.<ref>{{Erreferentzia|izena=Patxi Abasolo|abizena=Lopez|izenburua=ARROTXAPEko HISTORIAren TXOKOA: Arrotxapea ala Errotxapea, Rotxapea...?|data=2011-02-24|url=http://arrotxapea.blogspot.com.es/2011/02/arrotxapea-ala-errotxapea-rotxapea.html|aldizkaria=ARROTXAPEko HISTORIAren TXOKOA|sartze-data=2018-03-09}}</ref> [[Gaztelania]]zko Rochapea edo Rotxapea izena euskarazko izendapenetik dator.