«Skeleton (kirola)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Jcaballero012 wikilariak «Lankide:SKELETON» orria «SKELETON» izenera aldatu du)
== SKELETONDEFINIZIOA ==
 
=== DEFINIZIOA ===
 
Skeleton-a XIX. mendean Suitzan sortutako neguko irristatze kirol modalitate zaharrena da, non pertsona bat buruz ahoz etzaten den gorputz-lera txiki batean eta izoztutako pista batean zehar irristatzen den. Helburua, helmugara aurkariak baino lehenago iristea da. Skeletona, bobsleigha eta lugea ez bezala, banakako kirola da. Bobsleigha bezala, lasterketa ibilbidearen goiko aldeko hasierako atean hasten da lasterketa batekin. Kirolak leraren izena hartzen du lerak hezurdura itxuragatik baitu. (ingeleseko wikipedia)
Neguko olinpiar kirola, banakakoa, gorputz-lera baten gainean irristatuz izotz-zirkuitu batean jaistean datzana. Pilotua ahoz behera etzanda doa lera baten gainean, burua aurrerantz duela.
 
=== HISTORIA ===
 
Skeleton-a XIX. mendeko amaieran sortu zen Suitzan. Dena den, iturriak ez dira ados jartzen kirol honen jatorri eta sortzailearekin. Jatorriaren inguruan batzuk diote St. Moritzen sortu zela eta beste batzuk aldiz St. Moritzeko neguko olinpiar jokoetan lehenengo aldiz praktikatu izan zela baina ez bertan sortua. Beste iturriek jatorria Suitzako Davos hiritik Klosters hirira zihoan pistan duela diote. Sortzailearekin gauza bera geratzen da. Iturri batzuk diote soldadu suitzarrak asmatu zutela beste batzuk soldadu ingelesak izan zirela diotelarik. Iturri batzuk gainera izena ematen ausartzen dira eta Child soldadu ingelesak hezurdura itxurako lera metaliko baten gainean ahospez irristatzea bururatu zitzaionean sortu zuela diote. Izenaren jatorria ere zalantzagarria da. Batzuk diote hezurdura itxuragatik izena duela skeleton, beste batzuk Norvegiako txirrista esan nahi duen “Kjaelke” hitzatik datorrela diotelarik.
Skeletonaren araudia oso sinplea da. Oinarria, zirkuitu batean egiten den lasterketa batean du eta lasterketa denbora gutxienean amaitzen duena izango da irabazlea. Joko olinpikoetan 4 jaitsiera burutzen dira eta denbora ofiziala 4 denboren batuketa izango da.
 
=== MATERIALA ===
 
Alpetar lasterketetarako krosko berezia, kokotsa babesten duena.
Atleta eta leraren pisua ez bada maximora heltzen, atleta batzuk balasto batzuk ezartzen dizkiote lerari. Debekatuta dago balastoak kirolariari ezartzea.
 
=== LASTERKETA TEKNIKA ===
Lasterketa teknika 3 faseetan banatu daiteke: lehenengoan atletak 50m-ko lasterketa bat burutuko du skeletona bultzatuz lurrean aurrez zehaztuta dagoen ibilbide batean. Bigarrenean abiadura irabazi ostean, hankak altxatuko ditu eta leraren gainean erortzen utziko da ahalik eta postura aerodinamikoena hartuz. Azkenekoan, leraren norabidea gorputzaren eta hanken mugimenduarekin kontrolatuko du, hau da, gorputzaren inertziarekin.
KIROLARIAREN EZAUGARRIAK