Joan Jainkoarena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
22 urte zituenean, gerrarako gogoa sortu zitzaion, eta Oropesako kondearen konpainian eman zuen izena. [[Karlos Habsburgokoa]]ren zerbitzura borrokatu zen [[Hondarribiko setioa]]n. Esperientzia ezin txarragoa izan zen, doi-doi libratu baitzen [[urkamendi]]tik. [[1532]]an, [[Suleiman I.a]]k setiaturik zuen [[Viena]] defendatzera joan behar izan zuen. Gudaritza utzirik, artzain eta egurgile aritu zen, eta baita hargin ere, [[Ceuta]]ko harresien eraikuntzan. [[Gibraltar]]ren liburu saltzaile hasi zen, eta [[Granada (Espainia)|Granadan]] luzaroan jardun zuen lanbide horretan, Elvira kalean kokaturik.<ref name="catholic"></ref>
 
[[1539]]ko urtarrilaren 20an, Joanen bizitzako gertaerarik erabakigarriena gertatu zen. Egun horretan, [[Joan Avilakoa]]ren hitzaldia entzun zuen Granadako Martirien ermitan, eta haren hitzek barne-barnean hunkitu zuten.<ref name="catholic"></ref> Horren ostean, erlijio krisi sakona izan zuen; zeuzkan liburuak apurtu zituen, herrian zehar biluzik ibiltzen hasi zen, eta umeek harrika eman eta irri egiten zioten. Erotzat harturik, Errege Ospitalean sartu zuten. Bertan, gaixoen eta eskekoen zerbitzura jarri zen eta, bien bitartean, harenbere burutapenak eta espiritu-bizitza bideratuz joan ziren, gogoeta sakonak eginez. Haren gogoa baretzeko asmoz, Joan Avilakoak [[Santa María de Guadalupeko errege monasterioa|Guadalupeko monasteriora]] bidali zuen. Han barruan zerabilen ametsa argitu zaion eta Ama Birjinaren oinetan behartsu, gaixo eta munduko baztartuen alde bere burua eta bizia eskeintzearen promesa egin zuen.
 
Urte bereko udazkenean Joan [[Granada (Espainia)|Granadara]] itzuli zen, adorez eta gizatasunez beterik. Bere ahaleginak eta jentearen eskuzabaltasuna beste laguntasunik ez dauka. Hasiera batean, Joanek bere ongileen etxeak erabiltzen ditu gaixoak eta herriko behartsuak hartzeko. Baina laster etxe bat alokatu behar izan zuen , Lucena kalean, bertan bere lehenengo ospitalea antolatuz. Behingoan bere entzutea Granada osoan zabaltzen da, eta gotzainak “Joan Jainkoarena” izena ezarten diote. Ondorengo hamar urteetan bere ekintza hazten joan da eta beste ospitale bat eregiten du Cuesta de Gomerezen.