Arrotxapea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
 
== Izena ==
Arrotxapea auzoak izena [[San Zernin]] burgua (berez eta historikoki, euskaraz, Jaun Done Satordi)<ref>[http://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/49136.pdf Salaberri, Patxi (1999-04-22). "SANTU, SAN, DONE ETA INGURUKOAK", ''Euskera'', 1172-1173. or.</ref> defendatzen duen "Rotxako dorretik" hartzen du, dorre hau gaur egun [[Nafarroako museoa|Nafarroako Museoa]] zegoen lekuan kokatzen zen. Hasieran, [[burgu]] horretako biztanleen ohiko hizkuntza zen [[okzitaniera]]zko "Jus la Rocha" izenez ezagutzen zen, hots, "Rotxaren pean" edo "Rotxako dorrearen azpiko lursailak". Ondoren, [[euskaldun]]ek Arrotxapea izenera [[euskara]]tu, "-pea" atzizkia gehituz eta okzitanierazko izenaren esanahi berdina jasoz. [[Gaztelania]]zko Rochapea edo Rotxapea izena ere euskarazko izendapenetik dator.
 
[[Irudi:Arrotxapea, Iruñea, Euskal Herria.jpg|thumb|center|400px|Arrotxapeko aireko ikuspegi orokorra.]]